Esku-hartze soziala: definizioak, plangintza-irizpideak eta informazio-iturriak
Definizioak
Planifikatzea: Esku-hartze bat egiteko aldez aurretik egiten den prestakuntza da.
Esku-hartze soziala: Gizarte aldakorra denez, errealitate berrietara egokitzeko premia dago. Testuinguru horretan egiten dira esku-hartzeak. Egoerak hobetzeko kolektiboki edota banaka egiten den ekintza programatu eta justifikatua da.
Ikerketa: Arazo bat konpontzeko behar diren datuak, agiriak, gertakariak… dira. Beste hitz batzuetan, edonolako informazioa bilatzeko prozedura da.
Ikerketa soziala: Errealitate soziala aztertzeko metodo eta teknika zientifikoen aplikazioa da.
Metodo zientifikoa: Errealitateari buruz nahi dugun informazioa nahita lortzeko bidea da. Horretarako, ezagutza eta metodologia zientifikoa erabiltzen dira. Hurbilketa formala, sistematikoa...