Biologia Molekularra: ADN Erreplikazioa, Transkripzioa eta Itzulpena
ADN Erreplikazioa
Prokariotoetan
Hasiera fasea
- Helikasa: Kateak banandu, hidrogeno (H) zubiak apurtuz.
- SSB proteinak: Kateak bananduta mantendu.
- Topoisomerasa: ADN harizpiei lotu, biribilkatzea ekiditeko.
Elongazio fasea
Kate berrien sintesia ADN polimerasek egiten dute 5´-3´ norabidean. Katea zatika erreplikatzen da, sortzen diren zatiei Okazakiren zatitxoak deritze.
- Okazakiren zatitxoak sintetizatzeko primerrak behar dira.
- ADN Pol III: Primerrei lotu eta nukleotidoak gehitzen ditu hurrengo primerra heldu arte.
- ADN Pol I: Primerra ezabatzen du eta Okazakiren arteko hutsuneak nukleotidoekin betetzen ditu.
Eukariotoetan
Eukariotoen kromosomek ADN molekula luzeak dituzte, erreplikazioa laburtzeko. 5 ADN polimerasa daude: α, β, γ, δ, ε.
ADNarekin batera...