Gene-kodea eta itzulpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,61 KB
Gene-kodea
Gene-kodea ezartzea
Gene-kodea RNAren base nitrogenatuen (nukleotidoen) eta horrek kodetzen dituen aminoazidoen arteko lotura eta elkarrekikotasuna da. Egiaztaturik dago 20 aminoazidoen kodetzea 3 nukleotidoko sekuentzien bidez zehaztuta dagoela: kodon edo hirukote deritzo hiru baseko sekuentzia bakoitzari.
Gene-kodearen ezaugarriak
- Unibertsaltasuna: Kode genetikoa edo gene-kodea ia unibertsala da, edozein organismo izanda ere, ia gehienetan kodon eta aminoazidoen arteko itzulpena berbera baita, elkarrekikotasuna berdina da (salbuespena ugaztun batzuen mitokondrioak eta bakterio batzuk dira).
- Endekapena edo degenerazioa: Endekapena aminoazido bat kodon batek baino gehiagok kodetzen duenean gertatzen da. Aminoazido bera kodetzen duten