Zelula eukariotikoaren egitura: mintz plasmatikoa, zitoplasma eta organuluak
Mintz Plasmatikoa
Osaera eta Egitura
Mintz zelularra lipidoz, proteinaz (horietako bakoitzak mintzaren % 50 osatzen du, gutxi gorabehera) eta gluzido kantitate txiki batez dago osatuta, batez ere. Lipidoen artean, fosfolipidoak aurkitu dira gehienbat, baita esfingolipidoak, kolesterola, gangliosidoak eta zerebrosidoak ere. Proteinei dagokienez, mota askotakoak dira, baina glikoproteinak dira nagusi. Proteina horietako asko entzimak, proteina hartzaileak, garraiatzaileak eta abar dira. Proteina horiek mintz bakoitzari berariazko propietateak ematen dizkiote.
Mintz zelularrak 70-90 Å inguruko lodiera du (7-9 nm). Mikroskopio elektronikoaren bidez ikusita, mintz plasmatikoak hiru laminako egitura du, zertxobait asimetrikoa. Biokimika datuetan eta...