Barrokoa: Jatorria, Estiloa eta Artista Nagusiak (Caravaggio eta Bernini)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,8 KB
Barrokoa: Jatorria eta Esanahia
Barroko izena portugesezko barrueco hitzetik dator, "perla irregularra" esan nahi duena. XIX. mendean mespretxuz erabiltzen hasi ziren, baina gaur egun originaltasuna eta aberastasuna adierazten du. Barrokoa XVI. mendearen amaieran hasi eta XVIII. mendean amaitu zen, Rokokoarekin bukatuz. Geografikoki, Mendebaldeko Europan sortu zen eta Hego Amerikara zabaldu zen.
Sorrera Bultzatu Zuten Faktoreak
Barrokoaren sorrera bi faktore nagusik bultzatu zuten:
- Haustura erlijiosoa: Erreforma protestanteak (Luteranismoa) eta, ondoren, Katolikoen Kontrarreformak (Trentoko Kontzilioa).
- Monarkia absolutuen ezarpena: Erregeek eta Aita Santuek boterearen zentralizazioa eta propaganda bidez boterea indartu nahi izan zuten.
español con un tamaño de 6,85 KB