Zientzia esperimentala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 26,99 KB
Identifikazioa
Fra Angelicoren Deikundea da aurrean dugun margolan hau. 1426. Urtean margotua, Errenazimenduko lehen etapan, Quattrocentoan. Gaur egun Madrilgo El Prado Museoan aurkitzen da.
Azterketa formala
Margolanaren gaia erlijiosoa da, kasu honetan, San Lukasen ebanjelioan agertzen den Ama Birjinaaren deikundea adierazi nahi du baita Adan eta Evaren paradisuaren kanporaketa (Margolanaren ezkerreko aldean). Bestalde, margolan hau taula gaineko tenple teknikarekin egina dago. Irudikatzen duen eszenan errenazimentuko arkitektura gangatua islatzen da, erdi puntuko arkuak, orden konposatua duten kapitelak eta zutabe meheak, dena den, gangetan agertzen den kolore urdina gotikoaren herentzia da. Konposizioa simetrikoa da, zutabeek banatzen