Zientzia, Filosofia eta Mitoaren Oinarriak: Ezagutzaren Bideak
1. Zergatik filosofia egiten duten gizakiak librak izan behar dira?
Alde batetik, filosofia egiteko gure oinarrizko betebeharrak beteta eduki behar ditugu; bestetik, gizarteak bermatu behar ditu askatasun minimoak. Baina horrekin ez da nahikoa: filosofiak eskatzen ditu gizaki libreak. Gizaki hauek ez dute oinarritzen aien ikuspuntuak indarrean eta hierarkia hutsean. Arrazoia da aien arma nagusia, arrazoi publikoa, libretasuna eta ausnarketan oinarrituta.
2. Medikuntzak gizakia aztertzen du baina ez da gizarte zientzia. Zergatik?
Medikuntza ez da gizarte zientzia, nahiz eta gizakia aztergai eduki, bere metodoa eta ikuspuntua desberdinak direlako. Ikuspuntu aldetik, gizakia izaki natural bezala tratatzen du; hau da, gizakia organismo biologikoa gaixo dago, eta organismo horren gaixotasunak natur zientzien xede metodologikoen eta analisien arabera tratatzen dira.
3. Zergatik gizakiarentzat oso garrantzitsuak diren galdera askok ez duten erantzun zientifikorik? Jarri adibideak
Filosofiaren interesa ez da guztiz teorikoa. Filosofiaren interesa ez dago oinarrituta soilik ezagutza zientifikoan eta naturaren kontrol teknikoan. Bestaldetik, badauden arrazoiak planteatzen dituzten gai batzuk zientziak ezin dituenak argitu ala azaldu. Galdera hauek oso garrantzitsuak dira gizakiarentzat. Adibide batzuk ditugu: zein da existentziaren zentzua? Nola jokatu behar dugu bizitza publikoan zein pribatuan? Zer dago heriotzaren ostean? Galdera hauek pentsatuta eta ausnartuta izan behar dira, nahiz eta zientziaren esparrutik kanpo egon.
4. Zein harreman du filosofiak sinesmenekin eta iritziekin?
Gizaki guztiok bizi gara gure sinesmenen eta iritzien babsean (Platonek kobazuloaren mitoan deskribatzen zuen egoeran bezala). Sinesmen eta iritzi horiek gure ongizatearen eta finkotasunaren beharra betetzen dute. Guztiz akritikoak izaten dira. Jakintza filosofikoak, berriz, suposatzen du gure sinesmen horiek zalantzan jartzea, horiei buruzko ikerketa arrazionala eta kritikoa eginez.
5. Zergatik san dezakegu filosofia zientzia baino urrunago doala?
Filosofiaren jakituriaren grina da, eta grina horrek batzuetan gainditzen ditu zientziaren erantzun mugak. Urrutiago sango genuke: batzutan gizakiari gehien interesatzen zaizkion galderak dira zientziaren ikuspuntutik erantzunik ez dutenak.
6. Zein da zientzia desberdinetan esperientziak duen garrantzia?
Ezin da esan edozin esperientzia edo gertaera zientifikoa denik. Horretarako baldintza batzuk bete behar ditu. Esperimentu zientifikoa egoera artifiziala eta kontrolatua da. Ikertzaileak kontrolatzen ditu aldagai guztiak. Esperimentazioa ezinbestekoa da ditugun hipotesiak egiaztatzeko ala faltzatzeko.
Alde esperimentala oso garrantzitsua da natur-zientzietan (biologian edo fisikan, adibidez) eta hori horrela da lotura handia duelako teknikarekin.
7. Nongo iraultza zientifiko bat?
Bere garapen historikoan zientzia desberdinek iraultzak esperimentatzen dituzte; hau da, garai desberdinetan agertzen diren aztergaiak, metodoak eta teoria berriak aldatzen dute bere arlo teoriko-esperimentala.
8. Zertan dira desberdinak zientzia, filosofia eta mitoa?
Hirurak dira gizakiok ditugun errealitatea ulertzeko erak, baina nahiko desberdinak aien artean. Mitoa mundua ulertzeko lehenengo saiakera izan zen. Gizakiak, jakiteko minak bultzaturik, bere buruari eta munduari buruzko galderak egin ditu btidanik. Azalpen mitologikoak magikoak eta alegorikoak izan ziren. Munduaren fenomenoak ulertzeko mundutik kanpo zeuden indarrez baliatzen ziren. Indar hauek jainko eta jainkosa antropomorfikoak izan zitezkeen. Mitoaren funtzioa bikoitza zen: alde batetik, munduari buruzko azalpenak ematen zituen; bestetik, funtzio morala ala alegorikoa betetzen zuen, esaten zuen zer zegoen ondo eta zer gaizki.
Antzinako Grezian ezagutza berri bat sortu zen: filosofia. Honek arrazoian eta gogoetan oinarritu zituen bere azalpenak. Denbora luzean ezagutza zientifikoa eta filosofikoa batera joan ziren, baina apurka-apurka banatu ziren. Zientzia eta filosofia konparatu behar baditugu, ikusten dugu nola zientzia gehienek metodoak (zientzien formalen salbuespenarekin) esperimentazioan eta gogoetan oinarrituta dauden. Filosofiaren adina nagusia, berriz, ausnarketa arrazional hutsa da. Interesa eta aztergai aldetik, beste desberdintasun nabariak topatzen ditugu: filosofiak, betidanik zentzuari buruzko galderak planteatu ditu, eta galdera horiek ezin dira erantzun zientzia ikuspuntutik. Aien interesak ere desberdinak dira: zientziaren interesak instrumentalak dira, hau da, errealitatea manejatu eta gure erara moldatzeko asmoa dute. Filosofiaren interesak gure burua ulertzeko eta gure ekintzak bideratzeko asmoekin harremanatuta daude. Bestaldetik, filosofia saiatzen da errealitatea osotasun bezala hartzen. Zientziaren ikerketa arloka egiten da. Honen arrazoia guztiz praktikoa da.
Ikusten dugunez, hiru ezagutza motak, nahiz eta oso desberdinak izan, islatzen dute gizakiok betidanik eduki dugun ezagutzeko beharra.
9. Noiz esan dezakegu enuntziatu bat zientifikoa dela?
Errealitateari buruzko edozer baieztapen ez da zientifikoa izango. Ezagutza zientifikoaren zaztasunak eskatzen du komunitate zientifiko osoak onartzen duen prozedura sistematikoa eta araututa finkatzea. Prozedura horren bitartez jakingo dugu enuntziatu horrek zer suposatzen duen ezagutzaren garapenarentzat.
10. Zeintzuk izan ziren lehenengo zientifiko grekoen ideia nagusiak?
Aintzinako pentsalari grekoek ulertu zuten errealitatea kosmos bezala. Horrek esan nahi zuen naturak barneko ordena arrazionala zuela, kaos ez zela. Ideia honek ondorio garrantzitsuak eduki zituen ezagutzarako: errealitatea ez da jainkoen eskuetan dagoen misterio iluna; gizakiaren arrazoiaren indarrez azaldu ahal du munduaren funtzionamendua horien kausa naturalak aztertuz.
11. Zertan datza hizkuntzaren analisiaren metodoa?
Metodo honen defendatzaileek uste duten filosofiaren historian zehar sortu diren nahasteak eta arazoak hizkuntzaren erabilera okerrean bilatu behar direla. Horretarako, hizkuntza aztertzen eta argitzen saiatu dira.
12. Zergatik esan dezakegu Kant-ek ezagutzari buruz egin zuen ausnarketa filosofiaren iraultza kopernikanoa izan zela?
Iraultza kopernikanoak esan nahi du zientzia edo diziplina batean aldaketa sakona gertatu dela. Filosofiaren kasuan Kantek iraultza kopernikanoa egin zuen epistemologia (ezagutzaren filosofia) arloan. Aurreko pentsalariek, jakintza azaldu nahian, izatearen ikuspegitik kokatu zuten; Kant-ek, berriz, subjektuaren arabera kokatu zuen.
13. Zergatik esan dezakegu zientziak alde instrumentala duela?
Zientzia ez da konformatzen fenomenoen azalpenarekin: alde teknologikoa ere badu. Horrek esan nahi du errealitatea gure erara aldatzeko aukera ematen digula. Zientziaren aurrerapenari esker gizakiok gure ingurua eraldatzen dugu.
14. Sen ona akritikoa da: zer esan nahi du horrek?
Sen ona jakintza arrunta da. Sen ona ezagutza intuitiboa da, sinismenez eta aurreiritziz osatuta. Ez du zalantzan jartzen bere ikuspuntua; horregatik da akritikoa. Filosofiaren ikuspuntuarekiko kontrajartzen da: filosofia egiteko gure sinismenak baztertu behar ditugu, eta onartu behar dugu hainbat gauza ezagutzen ez ditugula.
15. Zeintzuk dira gizarte zientzien berezitasunak?
- Ezagutzaren objektua subjektua ere bada.
- Iragarpen gaitasuna ez da natur zientzietan bezain handia. Gizarte zientzietan askatasunak eragina du.
- Orokorrtze gaitasuna ere ez da natur zientzietan bezain handia, askatasunaren eraginaren ondorioz eta ez direlako aztertzen askotan erregularrak edo erreplikagarriak diren gertakariak.
- Balorazio neutralik egitea ezjezina da, ikertzailea ez baita independente ikertzen duen gaiarekiko.