Nora zoazen jakin nahi nuke

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,85 KB

Zu bezalako zahar batek gazteek egin ezin dutena egitea pentsatzea ere! 
Nola _______________________________________________________ !

Nola pentsa dezakezu zu bezalako zahar batek gazteek egin ezin dutena egitea!

Nire arreba ezkonduta ikusi nahi dut. Zer ez nuke egingo! 
Edozer _______________________________________ .

Edozer egingo nuke nire arreba ezkonduta ikusteko.

Hori ezin da ulertu.
____________________kristaurik _________________ !

Ez dago kristaurik hori ulertuko duenik!

Onartu beharra dago produktu asko eta asko telebistak saltzen dituela bere zulotxotik.
Nola ukatu _____________________________________________________________!

Nola ukatu produktu asko eta asko telebistak saltzen dituela bere zulotxotik!

Hain azkar etsita, ez dakit ba zeure burua gobernatzeko gauza izango ote zaren! 
__________________________________ , ona zaude zu__________________ !

Hain azkar etsita, ona zaude zu zeure burua gobernatzeko!

Estuasun hartan erokeria bat egin ez zuenean! 
_________________________zorian _______!

Estuasun hartan erokeria bat egiteko zorian egon zen!

Berriz ere etxeko lanak egin gabe etorriko da. Horretan ez izan zalantzarik. 
Baietz_______________________________________________________ !

Baietz berriz ere etxeko lanak egin gabe etorri!

Andoni ezagutzen ote dudan? Horixe ezagutzen dudala! 
__________________________________________, ba!

Andoni ezagutuko ez dut, ba!

Etorri egin zait eta barkamena eskatu dit. 
Horra non _______________________________!

Horra non etorri zaidan eta barkamena eskatu!

Bi mutil sartu ziren. Bata morroskoa bazen, bestea ez zen gutxiago. 
_________________________, zein baino ____________________ .

Bi mutil sartu ziren, zein baino zein morroskoagoa.

Sekulako pena hartu du berria jakin duenean.
Hori ________________________________ !

Hori pena hartu duena berria jakin duenean!

Ezin urduriago dago eta ezinezkoa da bera lasaitzea. 
_______________ baino ________________...Tzerik.

Urduri baino urduriago dago eta ez dago bera lasaitzerik.

Ez zen laztan eta igurtzi gutxi jasotakoa haur hura! 
Hamaika__________________________________ !

Hamaika laztan eta igurtzi jasotakoa zen haur hura!

Nola liteke bizitza osoan aurreratutako sosak era horretan xahutzea! 
_____________________________________________________ ere!

Bizitza osoan aurreratutako sosak era horretan xahutzea ere!

Nola pentsa dezakezu gaueko orduotan kalera ateratzea? 
____________________________________________ ere!

Gaueko orduotan kalera ateratzea pentsatzea ere!

Leihatila atzean zeuden txoro haiek zure arazoa konponduko zutela pentsatzea ere! 
Nola ________________________________zuri _____________________________ !

Nola pentsa zenezakeen leihatila atzean zeuden txoro haiek zuri arazoa konponduko zizutela!

Zer itxura daukan tarta horrek! 
Hori ____________________ !

Hori itxura tarta horrek daukana!

Entradas relacionadas: