Zimentazio Motak Eraikuntzan: Gida Osoa

Tecnología Industrial10,48 KB

Sarrera

Funtzioa:

  • Lurzorura kargak transmititzea, apurketarik gabe.

Metodoa:

  • Karga azalera handiagoan banatu, edo geruza erresistenteetara bidali.

Arazoak:

  • Ezin da lurzorua apurtu.
  • Ezin da asenturik eman.
Lurzorua apurtzea (karga oinarria):
  • Entseguak apurketa-karga jakiteko (kg/cm²).
  • Lurzorua ez da homogeneoa: F.S = 3.
Asentuak:
  • Ikusgai / Ikusgaitzak.
  • Ematen badira, onargarriak izan daitezela.
Asentu Uniformeak
Asentu Diferentzialak

Zimentazio mota ezartzeko parametroak

Egituraren karga-maila

  • Karga Lineala: Zapata jarraitua / Zapata isolatua + habe txarrantxaduna.
  • Karga Puntualak: Zapata isolatu zein jarraitua. Egitura ortogonala.

Firmearen sakonera

  • Gainazaleko Zimentazioak: Puztuak, zapata jarraituak, isolatuak, losak.
  • Sakoneko Zimentazioak: Pantailak, piloteak.

Zoruaren ezaugarriak

  • Harkaitzak: Ezin hobeak. Zapatak (kajeatuak).
  • Legar eta Areak: Karga handiegirik gabeko zapatak. Asentuak eta ur filtrazioak.
  • Buztin eta lokatzak: Zapatak edo zimentazio sakonak. Kontuz hezetasunarekin.
  • Betezeak: Lurzoru kaxkarrak. Karga banatu edo sakonerara eraman.
  • Ur-erasokorrak diren lurzoruak: Zementu egokiak.
  • Labainketa-arriskua duten lurzoruak: Zimentazio zurrunak (losak, habe txarrantxadun zapatak).

Zimentazio motak

Gainazaleko zimentazioak

  • Euren oinarria, lurzoruaren maila naturaletik hurbil, 3 m baino gutxiago.
  • Zimentazioaren gainazala 50-80 cm lurperatu (Izozteak).
  • Hezetasunaren eraginpean: hormigoi armatua eta gehigarriak.
  • Erabilienak.
  • Lurzorua: erresistentzia nahiko altua eta homogeneoa.

Motak:

Lan egiteko eraren arabera
  • Ahalik eta hobekien banatu indarrak.
  • Normalean barruko zapatak laukiak izango dira, erosoagoak direlako eta gastuak txikitzeko.
  • Irizpideak:
Trinkoa (maciza) V <= 2h
Malguak (flexible) V > 2h (Marrazkiak eta eboluzioa azaldu)
Txarrantxatuta (Viga de arriostramiento o trabe)
  • Lurzoru kaxkarrak edo akzio horizontalak saihesteko.
  • Zapata bat beste batekin lotu.
  • Guztiek batera lan egin.
  • Zapata eszentrikoak bereziki lotu (Eskinako eta mehelin zapatak).

Eraikitze aholkuak

  • Azken 20 cm-ko hondeaketa hormigonatu arte utzi.
  • Enkofratua bai ala ez, lurzoruaren arabera.
  • Garbitasun-hormigoia 10 cm-takoa, hormigoia garbi mantendu eta almohada funtzioa egin.
  • Zapataren metalezko egitura (marraztu, azaldu).
  • Zapata handiak "sheik", kantu berdinekoak.
  • Zapata-zutabe arteko juntura, bibratu ondoren duen zimurtasunarekin nahikoa. Karesnerik ez.
  • Zapata-metalezko zutabeen arteko lotura (marrazkia).
  • Kantu txikiena.
Hormigoia masan:
  • 40 cm (10eko multiploak hobeto).
Hormigoi Armatua:
  • 30 cm (10eko multiploak hobeto).
  • Itxarote armadurak ez du estriborik behar.
  • Ezponda eta abar ondoko zapatek, txarrantxa habea.
  • Hozte arazoengatik: Lurrazpian 50-80 cm sartuak.

Gainazaleko zimentazio mota espezifikoak:

Konbinatuak eta Jarraiak:
  • Zutabeak oso gertu ditugunean edo pareta bat dugunean.
  • Zanpeatu egingo ditugu, zapata baten hainbat zutabe.
  • Bakarrik lan egiten duten elementuak, elementu bakar batean bihurtu.
  • Asentu diferentzialak murrizteko.
Potzuak:
  • Zimentatzeko potzuak egingo ditugu lurzoruak uzten duenean eta eraikitzea onuragarria denean.
  • Bi mota egongo dira:
Indusketa hormigoi pobrez bete eta bere gainean zapata eraiki.
Potzu azpian zapata eraiki eta ondoren plinto gogor bat eraiki.
  • Kasu batzuetan marruskaduraren indarrez kargak zabalduko ditugu.
Enparrilatuak / Habe flotanteak:
  • Lurzoruak karga transmisio txikia duenean eta deformazio handiak.
  • Asentu uniforme eta diferentzialak handiak izan daitezkeenean.
  • Kasu honetan zutabe guztiak zapata bakarrean batuko dira.
  • Zapata hauek euren artean lotuko dira sare bat eratuz.
Losak:
  • Lurzorua erresistentzia gutxi / heterogeneoa denean.
  • Azpipresioak daudenean.
  • Ekonomikoagoa, zapatak azaleraren erdia badira.
  • Sotoak egin behar ditugunean eta maila freatikoaren azpitik egoten bagara (Eraikina eta lurra konpentsatu).
Losa motak:
  • Lodiera konstantekoak:
  • Eraikitze errazak.
  • Kargak ez badira oso handiak, enkofratuan aurrezteak hormigoi gehikuntza konpentsatzen du.
  • Kapiteldunak (gaineko zein behekoak): Lodiera nahikoa ez denean elkarguneari ziurtasuna emateko.
  • Nerbiodunak (gaineko zein behekoak): Azalera handiagoa sortzen dugu indarra batzeko.
  • Losak arinduak: aurrekoen garapena, nerbioak estaltzen dira (nerbiodunak bikoiztuta).
  • Kajoi losak: losa arindu batek gutxi gorabehera etxe baten tamaina duenean, kanpoan eraiki eta ondoren lurrean jarriko dugu, aurretik zuloa eginez.

Sakonera erdikoak

  • Lurzoru egonkorra 3-6 m bitartean aurkitzen bada, potzu-habeekin edo arku-potzuekin zimentatuko dugu.
  • Potzu batzuk eraikiko ditugu eta ondoren hormigoi ziklopeoz beteko ditugu.
  • Azkenik arkuekin edo habeekin lotuko ditugu eratutako potzuak.

Sakoneko zimentazioak: Piloteak

  • Kalitate baxuko lurzoruak.
  • Euste gaitasun baxuko lurzoruak.
  • Asentuak gertatzeko arriskua.

Zimentazio sakonak

  • Sakonera: > 6 m.
  • Gainazalekoak baino garestiagoak.

Zer da pilote bat?

  • Kargak geruza erresistenteetara bideratzeko eraikitako zutabe estrukturala.

Zimentazio baldintza egokiak?

  • Lurzoruaren euste gaitasun baxua.
  • Maila freatiko altua.
  • Konprimagarritasun altuko geruzak (turbak, betetzeak).
  • Mugimenduak jasan ditzaketen lurzoruak (hezetasuna, apurketak).

Sailkapena: Eraikitze eraren arabera

A) Iltzaketa-piloteak (hinca)
  • Lurzoruan sartuak – lurrak alboratu – lurrak konprimatu.
  • Piloteak 3 zati ditu (burua, fustea eta punta).
1.- Aurrefabrikatutako piloteak:
  • Egurra.
  • Hormigoia.
  • Altzairua.
2.- Zorro (Vaina) + in situ:
  • Berreskuragarriak (altzairua, hormigoia).
  • Ez berreskuragarriak (altzairua).
3.- Hariztaketa (rocados):
4.- Iltzaketa katu hidraulikoaz:
B) Ateratze-piloteak (extracción = In situko piloteak)
  • Lurzorua zulatu – Armadurak sartu – Hormigonatu.
  • Ateratze-piloteak, beti euren puntan zapata bat dute.
  • Zapata honek pilotea eutsi eta sendotu egingo du.
1.- Hodiak jarri:
  • Berreskuragarriak.
  • Ez berreskuragarriak.
2.- Hodi gabe:
A1.1.- Egurrezkoak:
  • Burua eta punta burdinaz indartu.
  • Hezetasunarekin arazoak.
  • Burua jotzerako orduan, neoprenozko almohadila jarri.
  • Dentsitate handiko egurrak.
A1.2.- Hormigoizkoak:
  • Pilote baten armadura zutabe baten bezalakoa, guztia 3-4 cm-z inguratua.
  • Buruan indartzeko estribo ugari jarri.
  • Luzera handia badute, erdi inguruan estribo ugari jarri, pandeoari laguntzeko.
  • Punta moztuko diogu.
  • Kontuz garraiatzeko orduan, 10 m-tik aurrera arazoak.
A1.3.- Burdinazkoak:
  • Garestiak direlako gutxi erabiltzen dira.
A2.- Zorro (vaina) + In situ:
  • Zorroa, aurrefabrikatua izango da eta iltzatu egingo dugu.
  • Ondoren armadura jarriko diogu.
  • Hormigonatu.
  • Azkenik zorroa berreskuratu edo bertan utziko dugu.
  • Zorroa puntan oso gogorra izango da, kolpeak hemen emango ditugu.
A3.- Hariztaketa:
A4.- Iltzaketa katu hidraulikoaz:
B1.- Hodiak jarri:
  • Zulaketa egiten gabiltzala, kontu handiarekin, normalean burdinazko molde bat sartuko dugu.
  • Pilotearen amaieran bulbo bat egingo dugu.
  • Ondoren burdinazko armadura sartu.
  • Azkenik hormigonatu.
1.- Berreskuragarriak: Moldea kanpora atera. IN SITU NORMAL
2.- Ez berreskuragarriak: moldea bertan utzi. IN SITU BLINDADO
B2.- Hodi gabe:
  • Lokatz tixotropikoak (bentonita) erabili.
  • Hormigonatzean lokatzak dentsitateagatik gorantz joango dira.
  • Zenbat eta gehiago irabiatu, likidoagoa izango da.

Iltzaketa-piloteak: Abantailak

  • Exekuzio azkarragoa.
  • Piloteak lurra zapaldu, bere euste gaitasuna hobetuz.
  • Kanpo-eragileak hobeto eutsi.
  • Piloteak okerturik sartzeko erraztasuna.
  • Karga horizontalak hobeto eutsi.
  • Eraikuntza garbiagoa.

Iltzaketa-piloteak: Desabantailak

  • Pandeatzeko arriskua.
  • Lurzoruaren ez jakitea.

Ateratze-piloteak: Abantailak

  • Ez da materialik alferrik galtzen.
  • Garraio merkeagoa.
  • Pilote eta zoruaren arteko marruskadura hobea.
  • Euste-gaitasuna hobetzeko, muturra zabaldu.
  • Zarata gutxiago.

Ateratze-piloteak: Desabantailak

  • Hormigoia lurra edo urarekin nahastu.
  • Hormigonatzean armadura mugitu.
  • Ez bada gogortu, albokoa egitean hondatu daiteke.
  • Hanka sartzen bada, ezin dira atera eta lekualdatu.

Sailkapena: Iltzatze motak

1.- Perkusio edo kolpekatze era:
  • Pilotea kolpatu lurrean sartzeko.
2.- Bibrazioa:
  • Lurzorua ez denean oso kohesiboa eta materiala konpaktatzean mugitzen denean.
  • Kolpeko sistemaz tartekatu.
  • Pilotea kolpatzen dugunean bibratu.
  • Errehabilitazioetan eta pilote txikiekin erabili, kolpeak txikiagoak izateko eta ingurunea hobeto errespetatzeko.
3.- Biraketa:
  • Lurzoru kohesiboetan erabili, tirafondo bezala.
  • Marina pilotearen aldamenean biratu dezakegunean.
4.- Ur-txorrostada:
  • Piloteak uraren irteerarako kanal edo bide bat du.
  • Ura presioan sartuko dugu lurra biguntzeko eta konpresiozko sistema batez pilotea sartuko dugu.

Sailkapena: Tamainaren arabera

  • Mikropiloteak: < 200 mm.
  • Ohikoak: 200 mm < diametroa < 600 mm.
  • Diametro Handikoak: 800 mm < diametroa < 1500 mm.

Descargar

PDF Word HTML