K.Z.M. Motorrak: Funtzionamendua, Motak eta Ezaugarriak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,47 KB
K.Z.M. (Korronte Zuzeneko Motorra)
K.Z.M. energia elektrikoa korronte zuzenean hartu eta bere atal higikorren biraketaren ondorioz energia mekaniko bihurtzen duen motorra da. Oinarrizko elementuak bi dira: estatorea eta errotorea.
Estatorea eta Errotorea
- Estatorea: Motorraren atal finkoa da, eremu magnetikoa ezartzeko eginkizuna du. Horretarako, elektroimanaren poloen inguruan kokaturik dauden haril induzitzaileak erabiltzen ditu. Polo hauek karkasan kokatuta daude.
- Errotorea: Motorraren atal higikorra da. Induzitu izeneko burdinazko nukleo baten arteketan kiribildutako haril induzituez osatuta dago. Harilen muturrak, kolektorea osatzen duten delga izeneko kobrezko orri batzuetara soldatzen dira. Gainera, motorrak eskuilak ditu, haril induzituak korronte elektrikoz hornitzeko.
Funtzionamendua
Motorra elikatze-iturrian konektatzean, korronte elektrikoak haril induzitzaileetatik zirkulatu eta elektroiman bat sortzen du, eremu magnetiko bat ezarriz. Korronte zuzen honek eskuiletan eta kolektorean barrena ere zirkulatzen du. Eremu magnetikoa ezarrita, haril induzituen gainean eragiten duten indar-pareek haril horiek biraraziko dituzte, korronte elektrikoa errotazio-energia mekanikoan bihurtuz.
Motor Motak
- Serie: Haril induzitzaile eta induzituak seriean konektatzen dira. Momentu eragile handia abiatzeko unean lortzen da, eta oso lastertasun handia hutsean lan egiterakoan. Trakzio elektrikoko ibilgailuetarako erabiltzen da: tranbiak, trolebusak.
- Shunt: Harilak paraleloan daude. Abioan, momentu eragilea serie-motorrarena baino txikiagoa da. Motorra 720 rpm-tan biratzen da, bira-lastertasuna ia konstantea izanik. Makina-erremintetan erabiltzen da.
- Compound: Serie eta Shunt motorren konbinazioa da. Shunt motorrak baino momentu eragile handiagoa du, baina serie-motorra baino txikiagoa. Makina-erremintetan eta trakzio elektrikoan erabiltzen da, bira-lastertasun ia konstantearekin.
Datu Teknikoak
Abio-intentsitatea
- 0,75 kW - 1,5 kW = 2,5
- 1,5 kW - 5 kW = 2
- 5 kW baino gehiago = 1,5
Bestelakoak
- Borne-plaka: Esparrago hariztatu batzuk dituen material isolatzailez eginiko plaka da.
- Ezaugarrien plaka: Motorraren balio izendatu nagusiak biltzen ditu.