Zibersegurtasuna eta Birus Informatikoen Oinarriak

Informática y Telecomunicaciones3,13 KB

Wi-Fi Sareen Segurtasun Mailak

  • 0 MAILA: SSID, Wi-Fi pasahitza, router-ean sartzeko pasahitza eta erabiltzailea aldatzen ez baditugu aktibatzen den maila da.
  • 1 MAILA: SSID aldatu eta fabrikatik Wi-Fi-an sartzeko pasahitza eta router-ean sartzeko erabiltzailea eta pasahitza aldatzean datza. Maila hau mundu guztiak instalatuta izan beharko luke.
  • 2 MAILA: Segurtasun maila hau izateko Wi-Fi sarea ezkutatuta egon behar da, ikusgai ez egoteko. DHCP zerbitzua desaktibatu (IP helbide automatikoen asignazioa), era honetan makina bakoitzari IP finkoa esleituz eta IP-en iragazpena eginez.
  • 3 MAILA: Segurtasun maila handiena da. Wi-Fi sarearekin kontaktatu nahi duten makinen iragazpena egin MAC helbideen bitartez. MAC helbidea (Media Access Control address o dirección de control de acceso al medio) 48 bit-eko identifikatzailea da (6 byte).

Historiako Lehen Birusa

  • Zein izan zen? Creeper
  • Nork eratu zuen? Robert Thomas Morris
  • Zein efektu izan zuen? Pantailaratzen zuen honako mezu hau: “Creeper naiz. Harrapa nazazu ahal baduzu” (I'm the Creeper, Catch me if you can).
  • Zein urtean sortu zen? 1971

Antispyware Programen Erabilera

Web orrialde batean doako Antispyware bat aurkitzen duzu, zure PC-ko mehatxu larriak detektatzen dituena. Zure ustez, gomendagarria litzateke deskargatzea eta instalatzea? Erantzuna justifikatu.

Ez, iruzurraren bat deskargatzeko izan litekeelako eta birus bat izan zedin.

Profil Informatikoak

  • Hacker: Bere helburua segurtasun-hutsak sisteman bilatzea da konponduak izan daitezen.
  • Cracker: Ezagutza informatiko aurreratuak dituen pertsona, serie-zenbakiak, krak-ak eta keygen-ak sortzeko. Honetaz gain, programen iturri-kodean sartzen da bere funtzionamendua aldatzeko.
  • Lamer: Normalean, hacking egiteko gogoa duten pertsonak dira, baina ezagutza informatiko aurreratuak falta zaizkienak.

Birus Informatiko Famatuekin Lotutako Informazioa

Creeper

  • Sorrera-data: 1971
  • Efektuak: Pantailaratzen zuen honako mezu hau: “Creeper naiz. Harrapa nazazu ahal baduzu” (I'm the Creeper, Catch me if you can).

Melissa

  • Sorrera-data: 1999
  • Efektuak: Erreplikatu egiten zen eta posta elektronikoen postontziak ito egiten zituen.

Slammer

  • Sorrera-data: 2003
  • Efektuak: Esaten zien erabiltzaileei konexiorik ez zegoela, edo sarearen abiadura moteldu egiten zuen.

«I Love You» Birusa

Erabiltzaileak email bat jasotzen zuen I love you gaiarekin. Posta elektronikoak LOVE-LETTER-FOR-YOU.TXT.vbs izeneko fitxategi bat erantsita zeukan. Fitxategia ireki eta berehala, birusa helbide-agendan zeuden kontaktu guztietara bidaltzen zen. Urtea: 2000. Sortzailea: Reonel Ramones.

Descargar

PDF Word HTML