Informatikaren historia eta datu-prozesaketa: belaunaldiak eta kalkulu-makinak

Informática y TelecomunicacionesActualizado el 2,97 KB

Resumen

Dokumentu honek datu-prozesaketaren oinarrizko fasеak azaltzen ditu: sarrera, prozesua eta irteera. Gainera, kalkulu-makinen bilakaera (mekanikoak, elektromekanikoak eta elektronikoak) eta ordenagailuen bost belaunaldiak laburbiltzen ditu. Azkenik, informatikaren arloko erabiltzaile-profil nagusiak deskribatzen ditu.

Puntos clave

  • Datu-prozesaketak hiru fase ditu: datu-sarrera, prozesua eta datu-irteera.
  • Kalkulu-makinak mekanikoak, elektromekanikoak eta elektronikoak izan dira; ENIAC elektronikoen adibide da.
  • Lehen belaunaldiak (1945-1954) huts-balbulak erabili zituen eta makina-lengoaia programatzeko.
  • Bigarren belaunaldian (1955-1964) transistoreek huts-balbulak ordezkatu zituzten eta Fortran eta Cobol hasi ziren erabiltzen.
  • Hirugarren belaunaldian (1964-1970) zirkuitu integratuak (txipak) agertu ziren eta sistema eragileak erabiltzen hasi ziren.
  • Laugarren belaunaldian (1970-1980) Intel-ek lehen mikroprozesadorea sortu zuen.
  • Bosgarren belaunaldian (1981-gaur egun) ordenagailu pertsonala, sareak eta Internet zabaldu ziren.
  • Informatikoen artean analistak, programatzaileak, sistema-kudeatzaileak eta operadoreak daude.

Ponte a prueba

Datu-prozesaketa

  • Datu-sarrera: Datuak ordenagailu barruan sartzen dira.
  • Prozesua: Sartutako datuak prozesatzen dira informazioa lortzeko.
  • Datu-irteera: Landutako informazioa erabiltzaileari erakusten zaio.

Kalkulu-makinak

  • Mekanikoak: Oinarria horzdun gurpilak ziren (Pascal eta Leibnizen makinak).
  • Elektromekanikoak: Txartel zulatuak erabiltzen hasi ziren (MARK I).
  • Elektronikoak: Huts-balbulak erabiltzen zituen (ENIAC).

Ordenagailuen belaunaldiak

1. Belaunaldia (1945-1954)

  • Hardware: Osagai nagusia huts-balbula da. Huts-balbulak oso handiak eta garestiak ziren, eta bero handia hedatzen zuten.
  • Software: Programatzeko makina-lengoaia erabiltzen zen.
  • Ordenagailua: ENIAC.

2. Belaunaldia (1955-1964)

  • Hardware: Transistoreek huts-balbulak baztertu zituzten. Zirkuitu inprimatuak agertu ziren kableak ordezkatzeko. Ordenagailuaren tamaina asko txikitu zen.
  • Software: Programazio-lengoaiak hasi ziren erabiltzen, hala nola Fortran eta Cobol.

3. Belaunaldia (1964-1970)

  • Hardware: Cache memoria eta zirkuitu integratuak (txipak) sortu ziren. Txip batean ehun transistore sartzen ziren. Ordenagailuak txikiagoak, azkarragoak eta fidagarriagoak bihurtu ziren.
  • Software: Pascal eta Basic lengoaiak, eta sistema eragileak hasi ziren erabiltzen.
  • Ordenagailuak: Miniordenagailuak agertu ziren.

4. Belaunaldia (1970-1980)

  • Hardware: Intel-ek lehenengo mikroprozesadorea sortu zuen. Disko malgua asmatu zen.
  • Software: Ingurune berriak eta C lengoaia hasi ziren erabiltzen.

5. Belaunaldia (1981-gaur egun)

  • Hardware: Ordenagailuen erabilera ugaltzeak (enpresetan nahiz etxeetan) ordenagailu-sareak eta Internet garatzea ekarri zuen.
  • Software: Inguru grafikoak, hizketa ezagutzeko sistemak, multimedia eta bideokonferentziak garatu ziren.
  • Ordenagailuak: Ordenagailu pertsonala agertu zen.

Ordenagailuen erabiltzaileak

  • Arruntak
  • Informatikoak:
    • Analistak: Programatzeko arazoa aztertzen dute eta algoritmoa bilatzen dute. Programatzeko lana antolatzen dute.
    • Programatzaileak: Analistek zehaztutako pausoak lengoaia informatikoan programatzen dituzte.
    • Sistema-kudeatzaileak: Sistema informatikoaren baliabideak kontrolatzen dituzte, segurtasunaz arduratzen dira eta baimenak administratzen dituzte.
    • Operadoreak: Ordenagailuaren funtzionamendua eta programa-egikaritzea kontrolatzen dute.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer dira datu-prozesaketaren hiru faseak?

Datu-sarrera, prozesua eta datu-irteera. Sarreran datuak ordenagailuan sartzen dira, prozesuan informazioa lortzeko lantzen dira eta irteeran landutako informazioa erabiltzaileari erakusten zaio.

Zein ordenagailu izan zen huts-balbulak erabili zituen lehenetako bat?

ENIAC izan zen, lehen belaunaldikoa (1945-1954) eta kalkulu-makina elektronikoen adibide bat.

Zer egiten dute analistak eta programatzaileak?

Analistek programatzeko arazoa aztertzen dute eta algoritmoa bilatzen dute. Programatzaileek analistek zehaztutako pausoak lengoaia informatikoan programatzen dituzte.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein da datu-prozesaketaren lehen fasea?
2. Zein kalkulu-makina erabiltzen zuen oinarri gisa horzdun gurpilak?
3. Zein osagaik ordezkatu zituen huts-balbulak bigarren belaunaldian?
4. Zein programazio-lengoaia hasi ziren erabiltzen bigarren belaunaldian?
5. Nork sortu zuen lehen mikroprozesadorea laugarren belaunaldian?
6. Zein izan zen ordenagailu pertsonala agertu zen belaunaldia?
7. Zein informatikoren lana da sistemaren baliabideak kontrolatzea eta segurtasunaz arduratzea?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.