Zenbaki irudikariak, Politika eta Liberalismoaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Zenbaki irudikariak

Unitateak gauzak zenbatzeko balio dute. Descartesek zioen 0 baino txikiagoak ez zutela baliorik. Unitateak gauzak ordenatzeko modua dira. Beste unitate batzuk beharko genituzke: lehenengoa gauzak zenbatzen ditu, gero gauzen segidak, ondoren segida baten segida… Horretarako, ardatz berriak sortu eta segidatasuna neurtzen hasi behar da.

  • R (zenbaki errealak): Gauza guztiak kontatu ahal dira.
  • i: Unitate berria kontatzeko erabiltzen da (segidak).
  • N (zenbaki arruntak): 0, 1, 2, 3...

Zenbaki osoekin egiten ditugun eragiketek zenbaki arrazionaletara (zatikietara) eta irrazionaletara eramaten gaituzte. Irudikarien kasuan, ez ditugu puntuak kontatzen, segidak baizik.

Gizakiaren jatorri naturala

Animaliek ez dakite plazerra edo mina ez den zerbait adierazten; gizakiok, ordea, hizkuntzari esker gainerako emozioak espresatu ditzakegu. Gizakiok, animaliek ez bezala, onaren, txarraren, bidezkoaren eta bidezkogabearen zentzuak ditugu.

Aristotelesen politikaren ikuspuntua

Aristotelesen ustez, politikaren helburua zoriontasuna edo ongizatea da. Gauza guztiek funtzio bat dute, eta funtzio hori bikain betetzea da zoriontasuna lortzea. Politikan, gizaki gisa ditugun funtzioak hirian edo estatuan gauzatzen ditugu.

Autoritate motak

  1. Autoritate tradizionala.
  2. Autoritate karismatikoa: Proiektu batean sinestea lortzen duena.
  3. Autoritate arrazionala: Gobernu sistema bat du, hiru botere motarekin:
    • Betearazlea: Ministroak eta gobernuburua.
    • Legegilea: Parlamentua (legeak).
    • Judiziala: Epaileak eta polizia.

Indarraren monopolioa (Hobbes)

Natur egoeran (kaosa, gerra), hitzarmen bat egiten dugu estatuari boterea emateko. Estatuak legearen eta indarraren bidez gobernatzen du. Estatuak ez digu gauza partikularrik bermatuko, baizik eta garantiak ahalbidetzen dituzten garantiak:

  • Justizia sistema.
  • Hezkuntza sistema.
  • Osasun sistema.

Liberalismoa

Kapitalismoaren oinarrian dagoen ideologia da. Liberalen ustez, merkatuak bere kasa lortzen du gizartearentzat hoberena dena, esku ikusezinaren (lehiaren) bidez. Monopolioak saihesteko, merkatuaren funtzionamendu egokia zaindu behar da.

Entradas relacionadas: