Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude eta Autonomia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

1.1 Laburpena

Ilustrazioa adingabetasunetik irtetzea da, hau da, tutoreengandik askatzea autonomia lortzeko. Autonomia hori lortzea ez da gure eskubide bat soilik, baizik eta bete behar bat. Horregatik aldarrikatzen du gidaritzapenetik askatzea, hau da: Sapere aude.

1.2 Hitz gakoak

Gidaritza eta tutoreak

Kantek aldarrikatzen du tutoreengandik askatu behar garela, inposatzen digutelako zer adierazi edo zer egin behar dugun. Tutore horien artean daude:

  • Gurasoak
  • Irakasleak
  • Lagunak
  • Eliza eta Jainkoa

Gu geu autonomoak izateko eta gure arrazoimena erabiltzeko, ilustratuen leloa jarraitu behar dugu: "Sapere aude". Horretarako, adin-nagusitasunera heldu behar dugu. Tutoreak, ordea, lelo honen aurka daude.

Sapere aude

Ilustratuek aldarrikatutako leloa da. Honekin, "ausartu zaitez zure kabuz pentsatzera" bultzatzen dute; hau da, librepentsamendua eta arrazoiaren askatasuna. Hau lortzeko, gidaritzapenetik eta tutoreengandik askatu beharra dago, gure ideietan eta pentsamenduetan duten inposaketa kentzeko. Horretarako, adin-nagusitasunera heldu behar da.

1.3 Disertazioa

"Gizakiak bere kontzientzia morala eraikitzerakoan, bere arrazoimenaz baliatu behar du"

Kantek tesi honen bitartez azaldu nahi du gizakiak kontzientzia morala —ekintza egokiak eta kaltegarriak nola sailkatu— arrazoimena erabiliz eraiki behar duela. Horretarako, askatasuna adierazteko autonomia lortu behar da, eta hau tutoreengandik askatzean eskuratzen da. Gurasoek, irakasleek eta bestelako tutoreek gure pentsamenduak eta adierazteko modua inposatzen dizkigute. Inposaketetatik askatzeko adin-nagusitasunera heldu behar dugu, autonomoa izatea beharrezkoa baita.

Tesiaren aldeko eta kontrako argudioak

Tesi honen alde sofistak, fedegabeak eta antisistemak daude. Gaur egun, honen aldeko adibide oso argiak ilustratu guztiak dira. Hauek pentsatzeko askatasun osoa aldarrikatzen dute (librepentsamendua). Haien ustez, pentsatzeko eta adierazteko modua askea da. Gainera, Kantek zioen bezala, "Caesar non supra grammaticos": gu askeak gara eta inor ez da gai ezer inposatzeko.

Tesi honen kontrako argudio bat kristauena edota fededunena da, baita Agustin Hiponakoarena ere. Hauek diote ez daukagula gure kabuz eta modu askean pentsatzeko aukerarik, gure pentsamendu guztien gainetik Jainkoa dagoelako. Jainkoak bere ideia guztiak inposatzen dizkigu eta bere esanak bete behar ditugu, adibidez, paradisura joateko.

Ondorio pertsonala

Kantek dioenarekin bat nator. Nik ere autonomoak izan behar garela deritzot. Izan ere, horretarako arrazoimena erabili behar dugu eta ez beste pertsona batek dioenari itsu-itsuan jarraitu, ezer bi aldiz pentsatu gabe. Gure gaur egungo gizartean egoera hau gero eta ugariagoa da; besteak itsuan jarraitzearen ondorioetako bat Voxen jarraitzaileak izan litezke: gidariek entzun nahi dutena esaten diete eta herritarrak, arrazoiarekin pentsatu gabe, haien gezurretan erortzen dira.

Entradas relacionadas: