XVIII. mendeko iparraldeko euskal idazleak eta prosa

Informática y Telecomunicaciones2,66 KB

XVIII. mendeko iparraldeko idazleak

Sara: iparraldeko euskal literaturak ez du XVIII. mendean aurreko mendeko adina garrantzia erdietsiko. Ez da idazlerik falta; elizgizonak gehienak dira, baina ez dago Saran izandako moduko talderik. XVIII. mendean goraberak handiak izan ziren.

Borboiek agintzen zuten Iparraldeko euskal herrian, baina Frantziako Iraultzak gerrak eta liskarrak ekarri zituen alde batetik, eta foruen desagerpena bestetik. Estatu frantses berriak antolamendu berria jarri zuen iru probintzietan.

Ilustrazio garaia zen; arrazoia nagusitu zen, zientzia eta teknika bultzatuz. Ideia hauek ordea ez ziren zabaldu Iparraldeko euskal idazlen artean; obra gehienetan erlijioa da gai nagusia.

Joanes Etxebarri, Sarako idazlea

Jesuitetan ikasi zuen eta goi mediku karrera egin zuen. Saran egon zen sendagile moduan, baina gero Ego Euskal Herrira etorri zen, Azkoitian aritu zen. Oso kultua eta euskaltzalea zen; irakurrita zituen aurreko euskal idazlen lanak eta euskararen inguruan egin zituen bere lan guztiak:

  1. Lau urtedurriko gomendiozko karta edo gutuna: ordurako eginda zituen liburuak argitaratzeko laguntasuna eskatu zion Lapurdiko Biltzarrari. Liburuxka honetan bere egitasmoa azaldu zuen. Baina biltzarkideek ez zioten kasu handirik egin eta horregatik ezin izan zituen bere lanak plazaratu.
  2. Euskararen astapenak: euskararen jatorriari buruz idazten du, baina gure hizkuntzaren defentsa sutsua egiten du.
  3. Euskarazko astapenak latin ikasteko: garai hartan latina ikasteko gaztelaniazko edo frantsesezko ikasbideak egin behar zirén. Barak zioen: zergatik ez ikasi latina euskararen bidez zuzenean?

Bizi izan zen artean lehen liburuxka bakarrik argitaratu zuen; beste biek XX. mendera arte ez zirén ezagutu.

Badago beste obra bat ere, Iztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz moldatua, Larramendik erabili zuena baino badirudi galduta dagoela.

Prosa erlijiosoa

Lan asko daude, baina gehienak ez dira lan originalak, itzulpenak edo moldaketak baizik.

Prosa ez erlijiosoa

Lan asko inprimatu gabe geratu ziren, adibidez Joannes Etxebarrirenak, baita egiatan maisu Zubirotarrarenak ere. Hiru liburutatik bat dago argitaratuta: Filosofo euskaldunaren ekia. Ez da irakurtzeko erraza, hizkera garbizalea erabiltzen duelako eta Larramendiren Iztegitik neologismo asko sartzen dituelako.

Baionako Musean gordetzen da koaderno txiki batean brtsoak biltzen dira, 30etik gora. Brtso batzuen egileak ezagutzen dira, beste asko anonimoak dira. Garai hartako albisteak, pasadizoak eta eztabaidak agertzen dira brtso hauetan.

Descargar

PDF Word HTML