XIX. Mendeko Historia: Liberalismoa, Nazionalismoa eta Bateratzeak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,66 KB
1. Napoleonen Neurriak Frantziako Iraultza Sendotzeko
Herria baketzea eta barne-eraldaketak izan ziren jardunik garrantzitsuenak.
2. Vienako Kongresuaren Helburuak (1814-1815)
Vienako Kongresuak bi helburu nagusi zituen:
- Absolutismoa berreraikitzea: Monarkei tronuak itzuli zitzaizkien. Iraultza berriak saihesteko, potentziek esku hartzeko baimena eman zen.
- Europako mapa berreraikitzea: Frantziak mugak berreskuratu zituen eta Europa banatu zen.
Aliantza Taldeak
- Aliantza Santua: Austriak, Prusiak eta Errusiak sinatu zuten.
- Aliantza Laukoitza: Austriak, Prusiak, Erresuma Batuak eta Errusiak osatzen zuten.
Absolutismoa ezarri arren, ideia berriak (liberalismoa eta nazionalismoa) Europan zehar hedatu ziren.
3. Liberalismoaren Bilakaera (1820-1848)
Ideologia liberala subertsiboa izatetik kontserbadorea izatera igaro zen 1820 eta 1848 bitartean:
1820ko Iraultzak: Liberalismo Subertsiboa
Liberalismoa ideologia subertsiboa bihurtu zen. Liberalek absolutismoaren aurkako altxamenduak egin zituzten Espainian, Portugalen, Napolin eta Piemonten. Greziaren independentzia lortu zen.
1830eko Iraultzak: Liberalismoa Agintean
Liberalek agintea eskuratu zuten Mendebaldeko Europako estatu askotan. Gobernu liberalak ezarri ziren Espainian eta Portugalen.
Liberalismoa agintean zegoenean, kontserbadore bihurtu zen: eskubide eta askatasunak mugatu eta sufragio zentsatarioa ezarri zen.
1848ko Iraultzak: Demokraziaren Eskaria
Iraultzak Frantzian hasi ziren, eta Prusian, Austria-Hungarian, Germaniar Konfederazioan eta Italiako estatu batzuetan hedatu ziren. Demokrazia gehiago eskatu zen, eta giza hobekuntzak egin ziren langileen erradikalismoaren beldurrez.
4. Nazionalismo Independentista eta Bateratzailea
Mugimendu nazionalistak nazioak eta muga politikoak bat ez zetozen lekuetan sortu ziren:
- Nazionalismo Independentista: Nazioa atzerriko agintetik edo estatutik askatzeko borroka egiten du. (Adibidez: Greziaren independentzia)
- Nazionalismo Bateratzailea: Hainbat estatu nazio bakar batean biltzea du helburu. (Adibidez: Italiaren edo Alemaniaren bateratzea)
5. Italia eta Alemaniaren Bateratzeak
Italiaren Bateratzea
- Zazpi estatu zeuden, eta atzerritarrek menperatzen zituzten.
- Bateratzea Piamonte-Sardiniako Erresumak gidatu zuen, Giuseppe Garibaldiren laguntzarekin.
- 1859 eta 1860 bitartean Lonbardia gehitu zuten Austriaren aurka borrokatuz.
- Erdiko lurraldeak Piamonterekin elkartu ziren, eta hegoaldeko lurraldeak konkistatu zituzten.
- 1861. urtean Italiako Erresuma aldarrikatu zen, eta Eliz Estatuak konkistatuz osatu zen.
Alemaniaren Bateratzea
- Germaniar Konfederazioa osatu zen.
- Bateratzea Prusiako Erresumako Gilen I.ak eta Otto von Bismarck kantzelariak gidatu zuten.
- Bi etapa nagusi izan zituen:
- 1866an, Prusia eta Austria aurrez aurre aritu ziren. Austriak Sadowan galdu ondoren, iparraldeko estatu alemanak bateratu ziren.
- Frantziaren aurka borrokatu zen hegoaldeko estatu alemanak bateratzea lortzeko. Frantziak porrota izan zuen Sedaneko Guduan.