XIX. Mendeko Erromantizismo Musikala: Ezaugarriak eta Opera

Música4,97 KB

XIX. Mendeko Erromantizismoa: Sarrera

Erromantizismoan formak askatasuna izaten du, fantasia nagusitzen da eta emozioek garrantzi handia lortzen dute. Lege harmoniko asko alde batera uzten dira eta musikagileek euren emozio eta sentimenduen arabera konposatzen dute.

Sinfonia eta Forma Txikiak

Sinfonian, Beethoven izan zuten erreferente nagusi, hark ezarritako irizpideak jarraitu baitzituzten; klasizismoan baino garrantzi handiagoa hartu zuen orkestrak. Forma txikia, berriz, garai honetan sortzen den forma estua da, baina ez dago arauen menpe; beraz, oztoporik gabe eta euren inspirazioaren arabera konposatzen zuten.

Musikagile garrantzitsuenak biolinaren birtuosoak ziren, eta obra gehienak biolinerako idatzi zituzten. Haien artean daude:

  • Pablo Sarasate
  • Frédéric Chopin
  • Franz Schubert
  • Franz Liszt
  • Felix Mendelssohn
  • Gustav Mahler

Musika Programatikoa eta Poema Sinfonikoa

Musika programatikoak musika sinfonikoaren ezaugarriak ditu, baina elementu berri bat txertatzen du: literatura-programa bati jarraitzen dio (liburu baten soinu-banda balitz bezala). Erromantizismoan literaturazaleak ziren eta forma hau horren ondorioa da. Berritasun honen sortzailea Hector Berlioz frantziarra izan zen, eta bere obra garrantzitsuenen artean Sinfonia Fantastikoa eta Romeo eta Julieta daude.

Poema sinfonikoa ere literatur obretan oinarritzen da (gehienetan poemak), eta lurralde baten handitasuna nabarmentzeko erabiltzen da. Sortzailea Franz Liszt izan zen, eta nazionalisten artean jarraitzaile asko izan zituen. Forma hau gorenera eraman zuen musikagilea Richard Strauss izan zen, Don Juan, Heroi baten bizitza eta Honela mintzo zen Zarathustra obrekin.

Nazionalismo Musikala

Nazionalismoa folklorearen bidez nazioaren nortasuna eta handitasuna adierazteko forma da. Alemaniak eman zion bultzada handiena, eta haien eredua kopiatuz, Europa osoan euren lurraldearen handitasunari kantuak sortu zizkioten. Nabarmendu ziren lurraldeak:

  • Alemania, Errusia, Txekia, Eslovakia, Finlandia, Hungaria eta Norvegia.
  • Europatik kanpo, Mexikon eta Brasilen ere garrantzi handia lortu zuen.

Opera Erromantikoa Europan

Italiako Opera

  • Gaiak: Italian gertaturiko zerbaiti buruzkoak, herriari interesatzen zitzaizkionak.
  • Musika eta Testua: Lehen gaiari garrantzi gehiago ematen bazitzaion ere, orain biei garrantzi bera ematen zaie. Musikagileak doinuaren edertasuna asko zaintzen du.
  • Teknika: Teknika bokala asko goratzen da; abeslariak ahotsaren birtuosoak dira.
  • Korua: Abesteaz gain, antzeztu ere egiten du.
  • Musikagileak: Rossini, Verdi eta Puccini.

Alemaniako Opera

  • Gaiak: Alemaniako mitologian oinarrituak; pertsonaia nagusiak heroi mitologikoak dira.
  • Helburua: Alemaniaren handitasuna kontatzea eta entzuleak alemaniar izateaz harro sentiaraztea.
  • Orkestra: Garrantzitsuena ez da korua, orkestra baizik.
  • Doinuak: Abeslarien doinuak elkarrizketa errazteko pentsaturik zeuden.
  • Musikagileak: Weber eta, batez ere, Richard Wagner.

Frantziako Opera: Opereta

  • Helburua: Azaleko kontuak eta umorezko gaiak kantatzea.
  • Egitura: Mintzaturiko eta kantaturiko zatiak konbinatzen ziren.
  • Ikuskizuna: Ikusleak txunditzeko kantuak eta dantza konbinatzen ziren (adibidez, Can-can dantza).
  • Musikagile garrantzitsua: Georges Bizet.

Zarzuela eta Genero Txikia Espainian

Zarzuela Espainian eta Hego Amerikan biztanleentzako entretenimendu handia zen. Hiriburu gehienetan konpainia bat zegoen. Ezaugarriak:

  • Gaiak Espainiako historiari buruzkoak ziren.
  • Egitura: Sarrera instrumentala eta hiru eszenako antzerki musikala.
  • Musikagileak: Hernando, Barbieri, Arrieta eta Gaztambide nafarra.

Genero Txikia

1868an, Lehen Errepublika iristean eta erregina tronugabetzean, gizartean aldaketa sakonak gertatu ziren, eta horren ondorioz sortu zen Genero Txikia.

  • Iraupena: Ordubete inguruko antzezlanak, eszena bakarrean eta atsedenik gabe.
  • Gaiak: Herrikoiak, azalekoak eta egunerokoak.
  • Pertsonaiak: Bakarlariek dute pisua (gutxitan bost baino gehiago), koruak ez du garrantzi handirik.
  • Izaera: Erritmo, harmonia eta dantza hispaniarrak.
  • Musikagileak: Bretón (La verbena de la Paloma), Chueca, Chapí eta Fernández Caballero.

Descargar

PDF Word HTML