Vicente blasco ibañezen el intruso eleberriaren pasartea
TTestuaren aurkezpena (Sarrera)
×Blasco Ibáñezen eleberri baten pasartea. Nor zen?
×1867 (Valentzia) – 1928 (Menton -Frantzian-)
×Idazlea eta politikaria
×98ko Belaunaldiaren kidea
×Lan kostunbristak, historikoak eta salaketa sozialekoak. Errealismo naturalista.
×Errepublikarra, diputatua eta Primo de Riveraren aurkari nabarmena
×Non? Noiz?
×Valentzia 1904 (lehenengo argitalpena)
×Egoera: Berrezarkuntza (Errestaurazio) garaia. Alfontso XIII.Aren erreinaldiaren hasieran. Euskal Herriko industrializazioaren eta burdin-meatzaritzaren goren aldian.
×Eleberria, beraz testu narratiboa. Testu publikoa. Lehen mailakoa (nahiz eta lekuko zuzena ez izatea, garaikideko gertaerei buruz ari da). Hartzaile kolektiboa (irakurleak orokorrean)
×Testuaren helburua (gaia): XX. Mendearen hasieran Bizkaiko meatzariek igarotzen zuten egoera deskribatzea. Blasco Ibáñezen salaketa sozialaren lanen eredu argia da.
Testuaren Analisia (barne analisia)
×Egitura eta ideia nagusiak. Pasartea hiru paragrafotan egituratuta dago
§Lehenengo paragrafoak (oso laburra) deskribatuko duen espazioan (meatzarien aterpean) eta protagonistengan (meatzariak) kokatzen gaitu.
§Bigarren paragrafoak meatzarien lanaren zailtasuna, janari eta osasun baldintza eskasak eta etxebizitza tamalgarriak deskribatzen ditu.
§Hirugarren paragrafoa langileek beren eskubideak defendatzeko duten ahultasunean, zentratzen da.
×Aurreko puntuei jarraituz, testuaren analisia egiten hasiko gara
a.Lehenengo paragrafoa: meatzariak eta barrakoiak
×Meatzarien etxebizitza (“aterpetxe ziztrina”) aipatzen du
Bizkaiko meatzaritzaren garapena eta loraldia azaldu laburki (≤ 4-5 lerro)
Barrakoien sistema azaldu (ez fisikoki, antolamendua, jabetza etab. Baizik)
b.Lan- eta bizi- baldintza zailak:
×Eleberriaren protagonistak, Arestik, langileek pairatzen dituzten baldintzak deskribatzen dizkigu:
Lanaren gogortasuna: “Peoiak abailduta … egun osoa … blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, mea … eramaten eta … ekartzen”
Elikadura eskasa: “Babarrunak, patatak … pixka bat afalduta”
Osasun baldintza urriak: “egiten zuten lo, izerdiz edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela … sabai haren azpian, airea ez zen mugitzen, … hainbeste gorputzen lurrunak loditua eta zikinkeria-usainez josia. Kamainen tolesetan … bizi ziren bizkarroiak ehizara ateratzen ziren … zikinkeria anaiartekoa zen.
Barrakoien egoera tamalgarria “zirrikitu eta arrailetatik sartu eta batetik bestera ibiltzen zen haizea”
×Gure azalpena: Izan ere … → Langile berrien egoera latza (apunteetako atala)
×Aresti: Areilza Doktorean inspiratutako figura (Trianoko Meatze-ospitalearen bultzatzailea)
c.Langileen posizio ahula beren eskubideak defendatzeko
×Harrobia langile matxinoaren etsai gogorrena
Kanpoaldekoan ustiapenak ez du maisutasunik eskatzen, beraz edozeinek egin dezake: “burdinak mendiak osatzen ditu: ustiaketa kanpoaldean egiten da” “Goseak bultzatuta, etengabe iristen ziren peoiak … protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten”
×Interpretazio eztabaidagarria
×Egin ditzakegun hiru azalpenak:
1.Meatzaritza mota
Kanpoaldean? Ez bakarrik. Kasu askotan bai.
Burdin kantitate oso handia. Ustiapena eskala handian, fosforoa … esportazioa …
Espezializazioa? Bai (harri-zulatzailea adibidez “barrenero”)
2.Immigrazioaren papera (Immigrazioa, apunteetako atala)
3.Langileen eskubideen defentsa
Sozialismoarekiko lotura: Perezaguaren eragina
1890 meatzari lehen greba handia.
9 egun iraun; 20.000 lagun. Siderurgia eta ontzigintzaren elkartasuna.
Eskaera nagusiak:
10 orduko lana + barrakoi eta kantinak desagertzea
Gerra egoera, baina eskaerak onartu.
Ez betetzeak eta greba berriak (1892…)
Hurrengo urteetan tentsio handiak eta langileen mugimenduaren sendotzea.
Testu ingurua (kanpo analisia)
æLoturak zaindu. Ez ahaztu!!!
ØIndustrializazioa
ØGizarte ondorioak
ØLangile mugimenduaren hastapenak
Ondorioa
oTestu subjektiboa?
×Blasco Ibáñez lana ezagutuz gero meatzarien alde jokatzen duela baiezta dezakegu duda barik
×Horrek ez dio baliorik kentzen testuari. Egoera errealak deskribatzen ditu, nahiz eta alderdi negatiboenetan arreta ipini.
oOso testu baliogarria beraz honako alderdi hauek erakusteko:
×Meatzarien lan eta bizi baldintzak: soldata ziztrinak, etxebizitzak, higiene falta etab.
×Biztanleriaren immigrazio masiboa eta ondoriozko azpiegitura falta nabarmena (lerro batzuk)
×Langileen klase-kontzientziaren sorrera (lerro batzuk)