Utopiaren Historia, Motak eta Kritikak
Bi utopia mota izan dira:
- Fikzio hutsa den gizartea proposatzen dutenak.
- Benetan lortzeko moduko gizartea proposatzen dutenak.
Modernitatea baino lehenagoko utopiak
Utopia klasikoak: Platonen Errepublika
Utopia klasikoen artean Platonen (K.a. 428-347) Errepublika liburua dugu:
- Jakintsuenek agintzen dute, gizartearen ordena perfektua ekartzeko gaitasuna duten bakarrak direlako.
- Gizarte hierarkizatua deskribatzen du.
- Ondasunak gobernarien eta gerrarien artean banatuta daude.
Erdi Aroko utopia: San Agustinen Jainkoaren Hiria
Erdi Aroan San Agustinek (354-430) Jainkoaren Hiria idatzi zuen:
- Kristau printzipioetan oinarritutako gizartea nahi du.
Errenazimenduko utopia: Tomas Mororen Utopia
Errenazimenduko utopian Tomas Mororen (1478-1535) Utopia dugu:
- Berdintasun ekonomikoa proposatzen du. Ez da jabetza pribaturik egon behar.
- Denen artean biltzen dira eta banatzen dira ondasunak.
- Ez dago dirurik. Laguntzan eta lan trukean oinarritzen da ekonomia.
- Demokrazia. Ordezkari politikoak boto sekretuen bidez aukeratzen dira.
- Familia da gizarteko instituziorik garrantzitsuena.
- Gizartea planifikatuta dago. Elkarrekin jateko orduak, lanorduak, seme-alaben heziketa… dena antolatuta dago.
- Hezkuntza lanbide heziketan eta gizarte bizitzan oinarritzen da.
- Tolerantzia elkarbizitzarako printzipiorik garrantzitsuena da. Erlijioan, politikan eta gizartean tolerantzia egon behar da, eta bakoitzak bere sentimenduei jarraituko die.
Modernitatea eta aurrerapena
XVIII. mendetik gaur egunera arte “Modernitatea” edo “Aro Modernoa” esaten zaio.
Zientziak eta teknikak aurrera egin zuten eta aurrerapena lortu zen.
Aurrerapenari esker errealitatea eraldatzeko aukerak hasi ziren.
Ilustrazioko ideiei esker gizakiak bere etorkizuna eraiki zezakeela pentsatzen hasi zen.
Arrazoimena, zientzia eta teknika arazoak konpontzeko bideak ziren.
Gizartearen nahiak eta proiektuak benetan lor zitezkeela sinisten zuten.
Utopiak ez ziren fikzio literario hutsa.
Modernitateko utopia: Rousseauen Emilio
Modernitateko utopian Rousseau-ren (1717-1778) Emilio lana dugu:
- Gizakiaren ontasuna garatzeko zein hezkuntza jarraitu behar den adierazi zuen.
Utopiatik utopismora: kritikak
Utopia positiboen kontrako kritikak:
- Ezinezkoa da utopia positiboak egia bihurtzea. Gizakia den modukoa da, eta ezin da aldatu.
- Historian izandako esperientziak. Mesede egin beharrean kalte egin dute, erregimen diktatorialak sortu dituztelako, eta askatasun eta berdintasun txikiagoa ekarri dute.
- Totalitarismoaren gaitzespena. Utopiak egia bihurtzeko indarkeria erabili behar da. Honek askatasunik gabeko gizarteak sortzen ditu. Boterea gutxi batzuen esku gelditzen da (pribilegiatuak). Agintariek kontrako iritziak errotik mozten dituzte. Beraz, totalitarismoa eta utopia batera ematen dira.
Utopiaren amaiera?
XXI. mendean gizarte justuago bat lortzeko gizarte utopiak galtzen ari dira. Hona hemen hori adierazten duten gertakari batzuk:
- Aurrerapenek arazo asko konpondu dituzte, baina hondamendi batzuk ere ekarri dituzte: hondamendi nuklearrak, ingurugiroaren suntsidura…
- Estatuaren plangintzaren bidez berdintasuna lortu behar zuten estatuak orain erregimen totalitarioak dira.
- Pertsona gehienak pobrezian bizi dira munduan, eta merkatu ideologiak ezin dio egoera horri aurre egin, merkatu ideologia ekonomiaren soluzio onena bezala aurkeztu diguten arren.
- Komunikabideek eta informazio sareek bateratu egiten dituzte jokabideak, eta gainera, tradizioak, kulturak eta sinismenak berdindu egiten dituzte. Horrek norberaren eta taldearen identitatea galtzea dakar, eta irudimen gutxiago izango dugu arazoei aurre egiteko.
Gaur egun, errealismo politikoa ari da nagusitzen, eta utopia desagertzen ari da. Uko egin behar al diogu utopiari?