Txartel grafikoa eta soinu-txartela: funtzioak, osagaiak eta konexioak
Txartel grafikoa
Txartel grafikoa
Funtzioa
Hardware grafikoa txartel grafikoek osatzen dute, oinarrizko funtsean. Gaur egun, bere memoria eta prozesamendu unitate propioak dituzte: GPU (Graphics Processing Unit) deiturikoak.
- GPUren helburu nagusia prozesamendu grafikoa da, CPUak egiten dituen eginkizunetako batzuk askatuz, kostua eta denbora aurreztuz eta beste funtzio batzuetarako gaitasuna emanez.
Konexioa
Gaur egun, txartel grafikoak PCI Express bidez (x16) oinarrizko plakara (ama-plakara) konektatzen dira. Kanpotik pantailarako seinale-konexioa SVGA eta ordenagailu berrietan DVI eta DVI-I.
Txartel grafikoak ordenagailuetan gero eta garrantzitsuagoak dira eta energia gehiago behar dute. Horregatik, etorkizunean txartel grafikoak bere konexio zuzena izango duela espero da.
Osagaiak
GPU: irudien prozesagailua
GPU ("Graphics Processing Unit"): grafikoak prozesatzea da bere funtzio nagusia, batez ere 3D grafikoak. Bi ezaugarri garrantzitsu hauek dira:
- Nukleoko erlojuaren frekuentzia (MHz-tan neurtzen da): 250 MHz kalitate gutxiko txartel batean eta 750 MHz kalitate handiko batean.
- Pipelines (vertex eta fragment shaders) zenbakia: 3D grafikoak sortzen dituen atala.
RAM memoria
Txartel grafikoaren arabera, ordenagailuko RAM memoria edo RAM memoria propioa izango du. RAM memoria hau VRAM (Video RAM) deitzen da. Tamaina 128 MB - 1 GB artean dabil. 2006an memoria DDR teknologian oinarritua zegoen.
RAMDAC
RAMDAC konbertsore bat da, digitaletik analogikora doana. Bere ardura ordenagailuak sortzen duen seinale digitala analogiko bihurtzea da, pantailan ikusi ahal izateko.
Irteerak
- SVGA: irteera estandar analogikoa da, CRT gailuentzat diseinatua.
- S-Video: telebistan ordenagailuko pantaila ikusteko.
- DVI: SVGA ordezkatzeko sortu zen. Gehienbat LCD edo proiektoreen irudien kalitatea hobetzeko.
Hozte-sistema
Txartel grafikoak tenperatura oso altuetara iristen dira. Horregatik, disipatzaileak edo haizagailuak jartzen dira.
Soinu-txartela
Soinu-txartela
Funtzioa
Soinu-txartela programa informatikoen bidez ordenagailu batean soinu-sarrera eta -irteera kontrolatzea ahalbidetzen duen txartela da.
Gaur egungo txartelek efektu asko lor ditzakete (oihartzuna, koroa, distortsioa...) eta soinua digitalizatu. Normalean 16 bit erabiltzen dira, baina profesionalen kasuetan 20 edo gehiago erabil daitezke. Badaude gailuak soinua grabatu eta birgizatzeko gai direnak.
Bikalitateko grabaketarako, 32 kanal izatea gomendagarria da (16 instrumentu estereoan), horregatik txartel askok 32 kanal ematen dituzte. Instrumentu batek nota batzuk aldi berean jotzen baditu, kanal gehiago beharko ditu.
Grabazioa
Seinale akustikoa mikrofono batetik edo beste iturri batzuetatik sartzen da txartelera konektoreen bidez. Seinale hori transformatu egiten da eta ordenagailura bidaltzen da formatu zehatz batean gordetzeko.
Erreprodukzioa
Onda digitaleko informazioa, makinan kokatua, txartelera bidaltzen da. Prozesu baten ondoren irteerako konektoretatik irteten da bozgorailuak transmititu dezaten.
Konexioak
- Zulo berdea (out): irteera bat da, bertatik ordenagailuko informazioa (soinua, txartelaren bidez) kanpora ateratzen da. Informazio hori interpretatzeko periferikoak kaskoak eta altavozak dira.
- Zulo arrosa (in, batzuetan gorria): sarrera bat da, bertatik informazioa, soinua, ordenagailura sartzen da, mikrofonoa erabiliz.
- Zulo urdina (line-in): sarrera bat da. Hau da Audacity erabiltzen dugunean kasu, tokadisko edo beste gailu batetik datorren kablea konektatzeko.
Non jartzen da?
Oinarrizko plakan konektatuta joan daiteke, baita barruan txertatuta ere. PCI aranean sartzen da oinarrizko plakan.