Turismoa eta Estatuaren Egitura Politikoa
Turismoa: Ezaugarriak, Eragileak eta Ondorioak
Turismoaren definizioa eta gorakadaren arrazoiak
Turismoa pertsonen aldi baterako joan-etorria da, 24 ordutik gorakoa izan behar duena. Gorakadaren arrazoiak hauek dira:
- Bizi-maila handia.
- Garraiobideak hobetu dira.
- Turismo-azpiegiturak hazi eta hobeak dira.
- Turismo-enpresen jarduerak.
Garraioen ezaugarriak
Garraioen ezaugarriak honakoak dira:
- Inguru fisikoa ez da aldekoa.
- Errepideak dira nagusi.
- Garraio-sareek egitura erradiala dute.
- Lurraldeen artean ezberdintasun handiak daude.
- Europarekin lotzeko errepideak eskasak dira.
- Garraio-sistemak ingurumenari eragiten dio.
Turismoaren gorakadaren eragileak
Turismoaren gorakadaren eragileak:
- Europarrek hurbil dutela tokia.
- Ezaugarri natural ezin hobeak.
- Aberastasun handia izatea kulturaren, artearen, folklorearen eta gastronomiaren arloan.
- Ordaintzeko moduko prezioak.
- Garraio-sistema egokiak.
Turismoaren arazoak eta konponbideak
Turismoaren arazo nagusiak:
- Negozioaren zati handia atzerriko agentzia handien esku dago.
- Turista gehienak behe-erdiko mailakoak dira (gastu eskasa).
- Jarduera handiena udako hiletan pilatzen da (urtarokotasuna).
Konponbidea: Estatuan bertan agentzia handiak sortzea.
Turismoaren ondorioak
Ondorio positiboak
- Lanpostuak sortzen ditu.
- Merkataritza-balantza orekatzen du.
- Jarduera ekonomiko eta azpiegitura batzuk bultzatzen ditu.
Ondorio negatiboak
- Prezioak igotzea.
- Inguruari kalte egitea.
- Kutsadura eta hondakinak.
- Ura gehiegi ustiatzea.
Estatua eta Aginteen Banaketa
Estatuaren eginkizunak
Estatuaren aginteak hiru eginkizun nagusitan banatzen dira:
Aginte Legegilea
Legeak egiten ditu. Pertsona guztiek bete beharreko legeak Gorteek edo Parlamentuak erabiltzen dituzte.
Aginte Betearazlea
Legeak aplikatu eta gobernatu egiten du, guztien interesak eta beharrizanak asetzeko. Barruko ordena kontrolatzen du.
Aginte Judiziala
Aginte hau justizia-auzitegiek eta epaileek erabiltzen dute.
Estatu demokratikoaren ezaugarriak
Estatu demokratikoaren ezaugarriak:
- Legearen nagusitasuna: Estatuaren agintea eta gobernuaren jarduera legeek mugatzen dituzte (Konstituzioa edo oinarrizko legea).
- Subiranotasuna: Aginteen iturria herrian dago, eta erabakiak zuzenean hartzen dituzte.
- Aniztasun ideologiko eta politikoa: Programa politikoa duten pertsonen elkarteak (alderdiak) daude.
- Hauteskunde aske eta anizkunak.
Aginteen zatiketa eragingarria
Estatuko hiru aginteen zatiketa eragingarria da:
- Aginte Legegilea: Parlamentuak du. Legeak egitea, aurrekontuak onestea eta gobernua kontrolatzea dira bere eginkizunak.
- Aginte Betearazlea: Gobernuak du. Legeak betetzea eta defentsa zuzentzen ditu.
- Aginte Judiziala: Justizia-auzitegiek dute. Magistratu eta epaileek osatzen dute. Legeak betetzea zaintzen dute, eta Auzitegi Gorena da gailurra.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusiak:
- Eusko Legebiltzarra: Lau urterik behin parlamentariek osatzen dute. Legegintza-agintea du, aurrekontuak erabaki, lehendakaria hautatu, zergak ezarri eta gobernua kontrolatzen du.
- Eusko Jaurlaritza: Lehendakariak eta sailburuek osatzen dute.
- Euskal Herriko Auzitegi Nagusia: Bilbon du egoitza.
Hiriburua: Gasteiz.
Sinboloak: Ikurrina eta armarria.