Tordesillasko ituna amerika aurkikuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,81 KB
Zer da Historia?
Iraganeko gertakariak eta jendearen bizimoduak aztertzen dituen zientzia da
Historialariaren lana
Ikertuko duen gaia aukeratzea.
Gai hari buruzko hainbat iturri biltzea, egiaztatzea eta aztertzea.
Iturrien azterketatik ondorioak ateratzea.
Iturriak
Lehen mailakoek historialariekiko garaikidean direngertaerei buruzematen duteinformazioa
.
Bigarren mailakoek, berriz, iturria bera baino antzinagokoak diren gertaerei buruz ematen dute informazioa.
Iturrien ezaugarriak
Egiazkoak, fidagarriak eta objektiboak izan behar dira, edo subjektiboa dena eta objektiboa dena bereizi behar ditu.
ESPLORAZIO GEOGRAFIKOAK (XV eta XVI. Mendeetan)
Bultzatu zituzten faktoreak
Produktu exotikoak ( zeta, eta espezieak, adibidez)Asiatik ekartzeko bide berriak aurkitu nahi zituzten. Produktu haiek asko eskatzen zituzten europarrek.
Aurrerapen teknikoak izatea: astrolabioa, iparrorratza, portulanoak (mapa nautikoak), karabela (beste ontzi batzuk baino arinagoa zen, eta zama-edukiera handiagoa zeukan).
PORTUGALEN ESPLORAZIOAK
Ceuta konkistatu eta Madeirako uharteak eta Azoreetakoak aurkitu zituzten.
Bojador lurmuturra igaro, Cabo Verde uharteak hartu eta Gineako Golkoan barneratu ziren.
Kongo ibaiaren bokalea aurkitu zuen.
Bartolomeu Dias Afrikaren hego muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen,; ondorioz, Indiako ozeanora pasabidea ireki zuen.
Vasco da Gamak aurreko bidea hartu, eta Indiara iritsi zen.
Pedro Álvares Cabralek Brasil aurkitu zuen.
GAZTELAREN ESPLORAZIOAK
Zein zen Kristobal Kolonen helburua?Lortu al zuen helburu hori?
Kristobal Kolonek uste zuen Lurra esferikoa zela, eta mendebalderantz bidaiatuzAsiara iritsiko zela. Bilatzen ari zena Asiara iristeko bide laburrago bat zen, Asiako merkataritza garrantzi handikoa zelako.
Zergatik sinatu zuten Gaztela eta Portugalgo koroek Tordesillasko Ituna?Zer erabaki zen itun horretan?
Bai Errege Katolikoek, bai Portugalgo erregeak buru belarri sartuta zeuden lurralde berrien aurkikuntzan, eta biek ustiatzeko eskubideak nahi zituztelako. Beraz, potentzia hauen artean lehia sortu zen, eta aita santuarengana jo zuten.
Tordesillasko Itunean meridiano bat egitea erabaki zen; meridianoa Azores uharteen mendebaldetik 2000 km inguru zegoen.Meridianotik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat.