Testuaren kohesioa eta konexibitate-mekanismoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,41 KB

Gaien kohesioa

Gaien kohesioa: Anafora nominalak (errepikatzea, sinonimoak, antonimoak, hiperonimoak-hiponimoak, termino orokorrak, serie ordenatuak, eremu semantikoak, izenordain pertsonalak, erakusleak, toki-adberbioak, konparazio-elementuak, elipsia…), eta anafora pronominalak.

Zer da konexibitatea?

Konexibitatea ideia batzuk beste batzuekin lotzeko erabiltzen dugun eragiketa da. Konexio-mekanismoek lagundu egiten dute gaiaren progresiorako artikulazioak markatzen; testu-antolatzaileetan gauzatzen dira, eta horiek testuaren plan orokorrari eslei dakizkieke, diskurtso-moten arteko iragateei, sekuentzia bat osatzen duten esaldien arteko trantsizioei edota egitura sintaktikoen arteko artikulazio lokalagoei (Bronckart 2004: 77).

Konexibitateak, bestalde, testuaren linealtasuna garatzen laguntzen du, eta orobat, muin tematiko nagusi batzuen inguruan biltzen diren ideia-paketeak eraikitzen.

Konexibitatearen funtzio nagusiak

  • Uztartze-funtzioa: Oinarrizkoena da, justaposizio- eta koordinazio-lokailuen bitartez (eta, bestalde, edo, baina...).
  • Txertatze-funtzioa: Menderakuntza bidezko lotura.
  • Segmentazio-funtzioa: Antolatzaileek aldaketak adierazten dituzte, dela planifikazio-fasean (a), dela diskurtso-motetan (b).
    • (a) Lehenengo motako segmentazio-mota bat bat-batean, egun batean... bezalako antolatzaileak erabiltzen dituena da. Halakoek, narrazioetan agertzen diren elementu desorekatzaileari ematen diote bide.
    • (b) Bigarren motako adibide bat, testuan diskurtso-motaren aldaketari bide ematen diona, gida turistikoen jardunean aurki dezakegu; esate baterako, eraikin esanguratsuak deskribatzean, kontaketa-zatiak txertatzen dituenean, eraikin horien jatorriari eta garapen historikoari buruzko informazioa emateko.
  • Seinaleztapen-funtzioa (“signposting”): Testu barruko informazioak antolatu eta ordenatzen dituzten antolatzaileak; adibidez: lehenik eta behin, bigarrenik, ondoren, hasteko, bukatzeko, alde batetik, bestalde... Egiazko “trafiko-seinaleak” bailira jokatzen dute testua osatzen duten ideiekin.
  • Metatze-funtzioa: Ideia berean sakontzen duten informazioak eskaintzera bideratutako antolatzaileak, zehaztuz, adibideak emanez, informazioa zabalduz...

Entradas relacionadas: