Euskera 3 eso

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,93 KB

Abentura eleberria: Abentura-eleberriaren aurrekariak: ·Aro klasikoko epopeiak: Gizadiarentzako edo herri batzuentzako egitandi gogoangarriak azaltzen dira bertan. Normalean heroi baten ibilerak...  Bizantziar eleberriak: Eleberri horietan abenturak maitasun-kontuekin nahasten dira. Kontakizunen abiapuntua bi maitaleren banaketa izan ohi da, Azkenean, abentura mordoa igaro ondoren. ·Zalduntza eleberria: Zaldun ibiltarien balentrien eta abenturen kontakizunak dira. ·Eleberri pikareskoa: Bizitza nola edo hala aurrera atera behar duten pertsonaia burutsu bezain pikaroen ibileren berro ematen da horrelako eleberrietan. ·Erdi aroko bidaia-liburuak: Bidaian ikusitakoaren azalpen objetiboa emateaz gain, fikziozko abenturen kontakizunak ere garrantzia hania du. Abentura-eleberrien sorrera eta urrezko aroa: Abentura eleberria XVIII.mendean sortu zen, Britania Handian. Daniel Defoe izan zen lehena. Robinson Crusoe(1719). Jonathan Swift, Gulliverren bidaiak (1726) XIX.mendean Alexandre Dumas frantsesa Hiru mosketariak(1844) eta Monte Cristoko kondea(1844-46). Emilio Salgari Sandokan(1895). Rudyard Kiplingen Kapitain bulartsuak(1897). Robert Louis Stevenson Altxor-uhartea(1883). Herman Melvilleren Moby dick(1851) Joseph Conraden Lord jim(1900) Jack Londonen Letagin zuria(1906). Abentura-kontakizunen ezaugarriak: ·Ekintza ugari ageri dira, arriskuak, gertakari, ugari. ·Kontaketaren erritmoa arina izan ohi da eta tentsio-une ugari daude. ·Abentura-lekuak urrunekoak eta exotikoak izaten dira arriskuz beteak. Batzuetan leku horiek asmatuak dira. ·Pertsonaia nagusia adoretsua da eta berehala jartzen dizkioten antagonistak ere agertzen dira. Robert Louis Stevenson: Edinburgon jaiota, 1850ean. Tuberkolosoa zenez pasatzen zuen denbora haurtzarotik liburuak irakurtzen, joan zen Samoara klima ona zelako tuberkulosiarako, han hil zen 1894 urtean. Altxor-uhartea, Jekyll doktorearen eta Mr. Hyderen kasu harrigarria, David Balfourren abenturak, Gezi beltza eta Ballantraeko premua idatzi zituen besteak beste. Abentura-eleberria euskaraz: egileak eta lanak. Gainerako literatura-genero modernoekin gertatu den bezala, 1980tik aurrerakoak ditugu abentura-eleberriak euskaraz.Arantxa mendieta:El Doradoren bila(1989) Mertxe Olaizola: Nire ibilaldiak(1982) Aitor Arana: Afrikako Semea (1991) Txiliku Indianoa(1993) eta Aingeru Epaltza Lur zabaletan(1994). Aingeru Epaltza: Iruñean jaiota 1960. Kazetari zen eta zenbait komunikabideetan lan eta gero, Nafarroako Gobernuaren euskarazko itzultzailea da. eleberria izan da maizenik landu duen generoa: Sasiak ere begiak baditik, Ur uherrak, Tigre ehizan, Rock'n' roll, Mailuaren odola. Haur eta gazteentzako lanak ere kaleratu ditu: Sorginkeiren liburua, Baloika... Antzezlan bat ere idatzi du, Mugetan irri.

Entradas relacionadas: