Substantzia organikoak: gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,83 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentu honek bizidunak osatzen dituzten biomolekula nagusiak aztertzen ditu, substantzia ez-organikoak eta organikoak bereizita. Gluzidoen, lipidoen, proteinen, azido nukleikoen eta bitaminen egitura, funtzioa eta adibide garrantzitsuak ikasiko dituzu.
Puntos clave
- Bizidun guztiak elementu kimiko nagusi berberez osatuta daude: karbonoa, hidrogenoa, oxigenoa eta nitrogenoa.
- Substantzia organikoak gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak dira.
- Gluzidoak zelulek energia lortzeko erabiltzen dituzten molekulak dira: monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak.
- Lipidoak energia-gordailu gisa aritzen dira epe luzerako, eta ez dira uretan disolbagarriak.
- Proteinak funtzio anitzak betetzen dituzte; entzimak erreakzio kimikoak katalizatzen dituzte eta antigorputzak babesten gaituzte.
- Azido nukleikoak (DNA eta RNA) informazio genetikoa biltzen eta gordetzen dute, herentziaren oinarri molekularrak dira.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Izaki bizidun guztiak gaude zelulaz osaturik eta zelula horiek hainbat biomolekularen bitartez eratzen dira. Oro har bizidun guztiok osagai kimiko nagusi berberez osaturik gaudela esan daiteke.
Hauek dira bizidunen osagai diren elementu kimiko nagusiak: karbonoa(C), hidrogenoa (H), oxigenoa(O), eta nitrogenoa(N). Karbonoa nahitaezko elementua da bizitzeko, lotura asko osa ditzake, bai beste atomo batzuekin, bai karbonoarekin berarekin ere, eta molekula ugari osatzen ditu.
Bestalde, elementu kimikoei begiratu ordez bizidunak osatzen dituzten substantzia kimiko(biomolekulak) nagusiei begiratzen badiegu, honako hauek aipatu beharko ditugu:
A) Substantzia ez-organikoen artean, ura eta gatz mineralak
B) Substantzia organikoen artean, gluzidoak, lipidoak(koipeak), proteinak eta azido nukleikoak
Ura bizidunen funtsezko osagaia da, bizidunengan ugarien agertzen den substantzia kimikoa, zelulen barruko substantzia baita. Bizidunen gorputzaren zatirik handiena urez osaturik dago. Urik gabe ez dago bizirik.
Bizidun guztiek dituzte gatz mineralak.
Bizidunen atal solido eta gogorrak osagaiak dira: moluskuen maskorrak, eskeletoak edo hezurdura… Nerbio-bulkadaren transmisioa ahalbideratzen dute.
Gluzidoak, karbohidratoak edo azukreak garrantzizko osagaiak dira. Zelulek energia lortzeko baliatzen dituzten molekulak dira.
Gluzido soilenak monosakaridoak dira. Zapore gozoa dute eta uretan disolbagarriak dira. Adb; glukosa, fruktosa… Bi monosakaridoren arteko loturaren bidez disakaridoak sortzen dira. Horiek ere gozoak eta uretan disolbagarriak dira. Adb; sakarosa. Eta laktosa. Monosakarido ugari elkartzen direnean, berriz, polisakaridoak sortzen dira: adb; almidoia, zelulosa, ez dute zapore gozoa eta ez dira uretan disolbatzen.
Lipidoak(gantzak edo koipeak), substantzia energetikoak dira. Lipidoak epe luzerako gordetako erregaiak dira bizidunentzat. Energia-gordailu gisa egiten duten lan. Ez dira uretan disolbagarriak.
Proteinak: Zelularen garrantzi handiko osagaiak dira, eta funtzio garrantzitsuak betetzen dituzte. Esate baterako, odoleko hemoglobinak oxigenoa garraiatzen du, eta keratina proteina ileen eta azazkalen osagaia da.
Hala ere, proteinen artean badira garrantzi berezi bereziko batzuk: entzimak.
Entzima bakoitzak erreakzio kimikoetako batean parte hartzen du.
Proteinak dira, halaber, birusetatik eta bakterioetatik babesten gaituzten antigorputzak.
Azido nukleikoek biltzen eta gordetzen dute zelulak bere funtzionamendurako eta garapenerako behar duen informazioa. Bi eratako azido nukleikoak daude: DNA eta RNA.
Kromosomak osatzen dituzte. Zelularen nukleoan dauden egitura morfologiko garrantzitsuak. Gurasoengandik seme-alabengana transmititzen direnak, informazioa daramate eta herentziaren oinarri molekularrak dira.
Bitaminak behar beharrezko substantziak dira bizidunen organismoak behar bezala funtzionatzeko, kopuru txikietan bada ere.
Preguntas frecuentes
Zer dira gluzidoak?
Gluzidoak, karbohidratoak edo azukreak deritzenak, zelulek energia lortzeko erabiltzen dituzten molekulak dira. Monosakaridoak, disakaridoak eta polisakaridoak bereizten dira.
Zein da lipidoen funtzio nagusia?
Lipidoak substantzia energetikoak dira, eta bizidunentzat epe luzerako gordetako erregaiak dira. Ez dira uretan disolbagarriak.
Zer funtzio dute proteinek?
Proteinak zelularen osagai garrantzitsuak dira. Adibidez, hemoglobinak oxigenoa garraiatzen du, keratinak ileen eta azazkalen osagaia da, eta entzimak erreakzio kimikoetan parte hartzen dute.
Zein dira azido nukleikoak?
Azido nukleikoak DNA eta RNA dira. Zelulak bere funtzionamendurako eta garapenerako behar duen informazioa biltzen eta gordetzen dute.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.