Sobietar Batasuna: Stalinen aroa eta planifikazioa (1928-1953)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en con un tamaño de 2,03 KB

Hirugarren fasea: Sobietar Batasuna, Stalinen aroa (1928-1953)

Ekonomiaren planifikazioa

Botereaz jabetuta, Stalinek NEPa gainditutzat eman zuen (boterea despotismoz erabili zuen 25 urtez, Alderdi Komunistaren idazkari nagusi gisa), eta planifikazio ekonomikoari heldu zion.

  • Lehen bost urteko plana: Nekazaritzari eta industriari eragin zien. Nekazaritzaren kolektibizazioa bultzatu zuen; lurrak Estatuarenak ziren, jabetza pribaturik gabe. Planaren xedea ekoizpen industriala areagotzea zen, industria astunean batez ere. Urtegi handiak, zentral hidroelektrikoak eta planta siderurgikoak proiektatu ziren. Emaitza positiboa izan zen: 1.500 enpresa sortu ziren. Stajanov meatzaria izan zen garai hartako sinboloa (ekoizpen marka hautsi zuen: 345 minutuan 102 tona ikatz atera zituen), eta harengandik etorri zen «estajanovismo» hitza.
  • Bigarren bost urteko plana: Emaitzak ez ziren hain ikusgarriak izan, baina landaldean kolektibizazioak aurrera jarraitu zuen.
  • Hirugarren bost urteko plana: Helburua biztanleko ekoizpenean indar kapitalistak gainditzea eta nekazaritzaren kolektibizazioa bururatzea zen. SESB munduko hirugarren herrialde industriala bihurtu zen, baina kontsumoko ondasunen fabrikazioa (elikagaiak, arropa, zapatak) baztertu egin zuen.

Erregimen politikoa

1924ko antolamendu politikoa berritzea derrigorrezkoa zen, eta horren emaitza 1936ko Konstituzioa izan zen:

  • SESB 11 errepublikako Estatu federal gisa antolatu zen.
  • Egiazko botereak Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren (SBAK) eskuetan jarraitu zuen, Politburoak eta idazkari nagusiak gidaturik.

Stalinek purgen bidez handitu zuen bere boterea. 30eko hamarkadan gertatu ziren purgarik handienak: lehiakide politikoak desagerrarazi zituen, inolako berme judizialik gabe. Izumen estalinistaren pean, 10 milioi pertsona atxilotu, deportatu, lan behartuetara edo heriotzara kondenatu zituzten.

Entradas relacionadas: