Laginketa eta inkesta motak estatistikan: gida osoa

Electricidad y ElectrónicaActualizado el 3,59 KB

Resumen

Dokumentu honek estatistikako laginketa-metodo nagusiak azaltzen ditu: konglomeratu bidezko laginketa eta laginketa geruzatua, bere finkatze simple, proportzional eta optimoekin. Gainera, inkesta motak aztertzen ditu, maiztasunaren arabera: inkesta zeharkakoa eta inkesta longitudinalak (tendentzia, kohorte eta panel inkestak), bakoitzaren abantailak eta arazoak barne.

Puntos clave

  • Konglomeratu bidezko laginketan populazioa talde (konglomeratu) batzuetan banatzen da eta talde bat zoriz hautatzen da; erraza eta merkea da, baina akats-marjina handitzen du.
  • Laginketa geruzatuan populazioa estratu homogeneotan banatzen da (adina, sexua, ikasketa maila...) eta lagin-zatia estratu bakoitzetik zoriz aukeratzen da.
  • Finkatze simplean lagin guztia estratu guztietan zati berdinetan banatzen da; finkatze proportzionalean estratu bakoitzaren pisuaren proporziora egokitzen da.
  • Finkatze optimoan estratu bakoitzeko bariantza eta desbiderazio tipikoa kontuan hartzen dira, errore estandarra minimizatzeko.
  • Inkesta zeharkakoan datuak behin bakarrik biltzen dira eta ikerketa esploratzaile eta deskribatzaileetarako erabiltzen dira.
  • Inkesta longitudinalak denboran zehar datu gehiagotan biltzen dira; tendentzia, kohorte eta panel inkestak bereizten dira, eta panel inkestak dira ikerketa esplikatzaileetarako egokienak.

Ponte a prueba

Konglomeratu Bidezko Laginketa

Populazio osoaren zerrenda osorik ez dugunean egiten da. Lagin egoki bat har dezakegu talde baten barruan.

Abantailak: Denbora gutxiko eta lan erraza da.

Adibidea: Donostian bizi diren pertsonen altuerak kalkulatzeko, kaleak konglomeratu gisa hartuko ditugu. Kale guztietan altuera ezberdineko pertsonak daudenez, zoriz Donostiako kale bat hautatuko dugu.

Arriskuak: Konglomeratu bateko ezaugarriak eta populazio osokoak berdinak ez izatea; kostuen aurrezpena akats-marjina handitzearekin ordaintzea; eta azterketa estatistikoa konplikatzea.

Laginketa Geruzatua: Estratuen Esleipen Motak

Laginketa geruzatuetan lagina hainbat taldetan banatuta dago, estratuetan, hain zuzen ere. Metodo honen bidez, estratu desberdinak laginean ordezkaturik agertzen dira. Laginketa mota hauek egiteko, populazioa estratu homogeneotan banatzen da, irizpide bat aukeratuz: adina, sexua, ikasketa maila...

Populazio osoari dagokion lagin-tamaina kalkulatzen da, eta ondoren, estratu bakoitzean banatzen da; azkenik, estratu bakoitzetik lagin-zatia zoriz aukeratzen da.

Laginaren estratuak zehazteko, hiru finkatze bereizten dira:

  • Finkatze Sinplea

    Lagin guztia azpitalde bakoitzean zati berdinetan banatzen da. Prozedura erraza da, baina ez oso gomendagarria, estratu ezberdinek tamaina ezberdina izan dezaketelako eta ezberdin ordezkaturik egongo direlako.

  • Finkatze Proportzionala

    Lagin osoa modu proportzionalean banatzen da estratu bakoitzean; estratu bakoitzeko lagin-tamainak honek dituen pertsonen proportzioa mantentzen du. Oztoporen bat ere badauka: estratu bakoitzeko bariantza kontuan hartzen ez duenez, batzuetan estratu bateko lagin-kopurua handiegia edo txikiegia izan daiteke.

  • Finkatze Optimoa

    Estratu bakoitzean, bere bariantza kontuan hartuta, tamaina kalkulatzean datza. Lehenik, estratu bakoitzeko bariantza kalkulatzen da, akats gutxiena izateko kopuru egokia aukeratzeko. Estratu bakoitzeko desbiderazio tipikoa ezagutuz, errore estandarra kalkulatzen da eta honekin laginaren tamaina finkatu dezakegu.

Inkesta Motak: Maiztasunaren Araberako Sailkapena

Inkesta Zeharkakoa (Transbertsala)

Behin bakarrik har dezakegu inkestatuarengandik informazioa. Populazioaren berezitasunak deskriba ditzakegu une jakin batean, baina populazio horren bilakaerari buruz ezin dugu ezer esan. Ikerketa esploratzaile eta deskribatzaileak egiteko erabiltzen dira, hau gehien erabiltzen dena izanik.

Inkesta Longitudinalak

Datuak behin baino gehiagotan bil daitezke. Horrela, gai baten inguruko bilakaera ere ezagutu dezakegu. Hiru motatakoak daude:

  • Tendentzia Inkestak

    Populazio berean bi ikerketa egiten dira bi une ezberdinetan, eta lagin ezberdinak hartzen dira une bakoitzean.

  • Kohorte Inkestak

    Populazio bereko lagin bera aztertzen du bi unetan. Baina horrek ez du esan nahi pertsona berdinei galdetzen zaienik, lagin bera izan arren.

  • Panel Inkestak

    Lagin eta pertsona berdinei galdetzen zaie une ezberdinetan. Horrela, lagina osatzen dutenetatik nortzuk aldatu diren eta zergatik jakin daiteke. Informazio aberats eta zehatza ematen dute. Ikerketa esplikatzaileak egiteko erabiltzen dira.

    Arazoak:

    • Garestiak dira (parte hartzen dutenei ordaindu edo opariak egin behar zaizkie).
    • Erreakzio arazoak egon daitezke, portaera aldaketak eraginez.
    • Aurretik erantzun dutenek berriro parte hartu nahi ez izatea.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer da laginketa konglomeratu bidezkoa?

Populazio osoaren zerrenda osorik ez dagoenean erabiltzen da: populazioa konglomeratutan banatzen da eta konglomeratu batzuk zoriz hautatzen dira. Denbora gutxi behar du eta lan erraza da, baina ezaugarriak populazio osokoekin berdinak ez izateko arriskua dago.

Zein da laginketa geruzatuaren ezaugarri nagusia?

Populazioa estratu homogeneotan banatzen da eta estratu bakoitzetik lagin-zatia zoriz aukeratzen da. Horrela estratu guztiak laginean ordezkatuta agertzen dira.

Zein da panel inkesten ezaugarria?

Lagin eta pertsona berberei galdetzen zaie une ezberdinetan. Horrela, aldaketak eta haien arrazoiak jakin daitezke, baina garestiak dira eta erantzule aurretik parte hartu dutenek berriz ez parte hartzeko arazoak sor ditzakete.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein laginketa motatan banatzen da populazioa talde (konglomeratu) batzuetan eta talde bat zoriz hautatzen da?
2. Zein da konglomeratu bidezko laginketaren abantaila nagusia?
3. Zein finkatze motan banatzen da lagin osoa estratu guztietan zati berdinetan?
4. Zein finkatze motak kontuan hartzen du estratu bakoitzeko bariantza?
5. Zein inkesta motatan bildu daiteke informazioa behin bakarrik?
6. Zein inkesta motatan galdetzen zaie pertsona berdinei hainbat unetan?
7. Zein inkesta motak dira ikerketa esplikatzaileetarako egokienak?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.