Instalazio elektrikoen segurtasuna: lurra, babes elementuak eta kableak
Resumen
Dokumentu honek instalazio elektrikoen segurtasuna aztertzen du: arrisku elektrikoen efektuak, gorputzaren inpedantzia, lurraren funtzioa eta konexio ekipotentziala. Halaber, babes elementuak (etengailu diferentziala, magnetotermikoak, fusibleak, deskargagailuak), eroaleen aukeraketa eta konponente elektrikoen konbinazio orokorra azaltzen ditu.
Puntos clave
- Intentsitate elektrikoak 10 mA-tik gora arriskutsuak dira, batez ere 10 segundo baino gehiago irauten badu.
- Lurraren funtzioak babestea, tentsioa mugatzea eta kontrolatzea dira; etxeko ID normalean 30 mA-koa da.
- Etengailu diferentziala 30 mA-tik gorako korronte-diferentzia detektatzen duenean kontaktuak irekitzen ditu.
- Magnetotermikoak gainkargak (parte termikoa) eta zirkuitulaburrak (parte magnetikoa) mozten ditu.
- Kableen aukeraketan bi kalkulu alderatzen dira: limite termikoaren araberako S1 eta tentsio jaitsieraren araberako S2; handiena hartzen da.
- Legediak gehienez %5eko tentsio galera onartzen du.
Arrisku Elektrikoa
Arrisku elektrikoak bi efektu mota eragiten ditu:
- Efektu materialak: Gain-tentsioak (sobretentsioak), perforazio dielektrikoak, gain-intentsitateak (gainkarga eta zirkuitulaburra), beroa eta sua.
- Efektu fisikoak: Paro kardiakoa, arnasa hartzeko zailtasunak. Arriskua intentsitatearen eta denboraren araberakoa da.
Gorputzaren Inpedantzia (230 V-tan)
- Lehorra: 1500 Ω
- Hezea: 1000 Ω
- Bustia: 500 Ω
- Txelaua (barrukoa): 300 Ω
10 mA-tik gorako intentsitatea arriskutsua da, batez ere 10 segundo baino gehiago irauten badu.
Lurra (Tierra)
Lurraren funtzioak babestea, tentsioa mugatzea eta kontrolatzea dira.
- Instalazioa: 1,5 m-ko pika bat (20 mm-ko diametrokoa) lurrean sartuta. Zenbat eta hezetasun gehiago, orduan eta eroale hobea.
- Aparatu guztiak lurrera konektatu behar dira.
- Eraikinetan, lurra zimenduak jarri aurretik ezarritako mallatik ateratzen da.
Oharra: Etxeko etengailu diferentziala (ID) normalean 30 mA-koa da, eta enpresetan 300 mA-koa.
Konexio Ekipotentziala
Etxeko edozein parte metaliko elikatzea du helburu, tentsioa (V) 0 V-ekoa izan dadin, eta horrela edonor babesteko bi puntu aldi berean ukituz gero. Adibidez: ur eta gas hodiak.
Elektrizitate Gunean Lan Egiteko Segurtasuna
Laneko 5 Arau Elektrikoak
- Sekzionatu: Tentsioa kendu eta dena deskonektatu.
- Berrelikadura Prebenitu: Kandadua jarri eta blokeatu.
- Egiaztatu: Tentsiorik ez dagoela ziurtatu.
- Lurrera Konektatu eta Zirkuitulaburra Sortu: (Lurrera konektatu eta zirkuitulaburra sortu).
- Seinaleztatu: Lanean zaudela adierazi.
Kontaktu Motak
- Kontaktu Zuzena: Edozein parte elektriko aktibo ukitzea.
- Kontaktu Ez Zuzena: (Fase-Lurra kontaktu tipikoa).
Babes Elementuak
Etengailu Diferentziala (ID)
Sarrerako eta irteerako korronteen arteko diferentzia detektatzen du. Aurkitutako diferentzia 30 mA-tik gora bada, kontaktuak irekitzen ditu.
Etengailu Magnetotermikoak
Gainkargak eta zirkuitulaburrak mozteko erabiltzen dira, normalean kontsumitzen dena baino gehiago kontsumitzean.
- Parte Termikoa (Gainkargak): Korrontea material bimetaliko batetik pasatzen da. Korrontea igotzean, materiala dilatatu eta kontaktua irekitzen du.
- Parte Magnetikoa (Zirkuitulaburrak): Korrontea bat-batean igotzean, bobinak indarra sortu eta kontaktua irekitzen du.
Zenbat eta gainkarga handiagoa izan, orduan eta disparo denbora txikiagoa. Bi atalek azkar moztu behar dute.
Ezaugarriak eta Kurbak
- Selektibitatea: Magnetotermikoak eskalatuta jartzen dira, batek saltatzean horrek bakarrik saltatzeko eta argirik gabe ez geratzeko.
- C Kurba: Etxeko instalazioetan. Termikoa x1.13 eta x1.45 artean saltatzen du; magnetikoa x5 eta x10 tartean.
- D Kurba: Motorretan erabiltzen da.
Fusibleak
Barruan, su hartzen ez duen hautsa dago. Izorratzean (saltatzean) aldatu egin behar da.
Gainkargak eta zirkuitulaburrak mozteko erabiltzen dira. Fusible motaren arabera, batzuek gainkargak bakarrik mozten dituzte, eta beste batzuek zirkuitulaburrak bakarrik (A letra). Zirkuitulabur handiekin, fusiblea azkarragoa da.
Gain-tentsioetatik Babesteko (Deskargagailuak)
Txispa sortzen da tentsioa ez igotzeko eta 230 V inguruan mantentzeko. Puntuak gastatzen dira, eta aldatu egin behar dira. Segurtasunagatik, magnetotermiko batera konektatuta egoten dira.
Eroaleak eta Kableak
Eroaleak
Energia elektrikoa garraiatzeko erabiltzen dira. Kobrezkoak eta aluminiozkoak izan ohi dira, eta PVCz edo kautxuz estaltzen dira. Erresistentzia txikikoak dira eta sekzio normalizatuak dituzte. Izendatzeko kode bat dago.
Limite Termikoa
Isolatzaileek tenperatura maximo bat jasaten dute. Kableek barne erresistentzia (R) dutenez, berotu egiten dira. Limitea materialaren eta muntaketaren araberakoa da:
- PVC: 70 ºC
- EPR: 90 ºC
Tentsio Jaitsiera
Legediak gehienez %5eko galera onartzen du. Kablea luzatzean galerak handitu egiten dira. Konpontzeko, sekzioa (S) handitu behar da, erresistentzia (R) jaisteko.
- Kobrea: 70 ºC-tan (48), 90 ºC-tan (44).
Kablea aukeratzeko, limite termikoaren araberako S1 eta tentsio jaitsieraren araberako S2 kalkulatu, eta handiena aukeratu behar da.
Koadro elektrikoetan, kableak oso motzak direnez, tentsio galera ez da kontuan hartzen; limite termikoa bakarrik hartzen da aintzat.
Zirkuitulaburreko Intentsitatearen Kalkulua ($I_{CC}$)
$$I_{CC} = \frac{0.8 \cdot U}{R}$$
$$R = \frac{\rho \cdot L}{S}$$
Konponente Elektrikoen Aukeraketa
Instalazio orokor batean, honako konbinazioa erabiltzen da: Magnetotermikoa edo Fusiblea + Errele Termikoa + Sekzionadorea (goian, dena mozteko).
- Errele Termikoa (Guardamotorra): Ez du korrontea mozten, soilik abisatu egiten du.
- Sekzionadorea: Indarra mozteko erabiltzen da (3 kontaktu ireki/itxi).
- Disjuntorea: Magnetotermiko hobetua da. Sekzionadore bat dauka eta parte termikoa erregulagarria da.
- Kontaktoreak: Normalean Ax3 motakoak, etengabeko zerbitzua aukeratzeko.
Descargar
PDF Word HTMLPreguntas frecuentes
Zein intentsitatetik aurrera da arriskutsua korrontea gorputzean?
Testuaren arabera, 10 mA-tik gorako intentsitatea arriskutsua da, batez ere 10 segundo baino gehiago irauten badu.
Zer egiten du etengailu diferentzialak?
Sarrerako eta irteerako korronteen arteko diferentzia detektatzen du, eta 30 mA-tik gora bada kontaktuak irekitzen ditu.
Zein da magnetotermiko baten parte termikoaren eta magnetikoaren funtzioa?
Parte termikoak gainkargak mozten ditu, eta parte magnetikoak zirkuitulaburrak mozten ditu, korrontea bat-batean igotzean.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.