Sareko Bitarteko Osagaiak: Errepikagailuak, Zubiak eta Routerrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,93 KB
Errepikagailuak
Transmisio-bidetik doan seinalea (elektrikoa, argi-izpia) berregin edo anplifikatu egiten dute. Horrela, sarea distantzia luzeagotan erabili daiteke.
Errepikagailuak erabiltzen dira:
- Komunikazio-sarearen luzera handitzeko.
- Lan-estazio gehiago konektatzeko.
- Matxurak saihesteko.
Zubiak (Bridges) eta Kommutagailuak (Switches)
Zubiak (bridge) sare bereko segmentuak edo bi sare lotura-mailan konektatzen dituen tresna dira.
- Zubiak sare baten bi segmentu konektatzeko erabiltzen dira.
- Bridge-ek taula batzuk sortu eta dinamikoki mantentzen dituzte. Taula hauetan azpisare bakoitzean dauden nodoen MAC helbideak daude; mezu batek destino bezala sarearen segmentu baten nodoa duenean, zubiak soilik segmentu horretara bidaltzen du, ez beste segmentuetara.
- Bridge-ek ez dute egokitzen edo itzultzen sareko segmentu baten protokoloa; euren funtzioa ez da protokoloaren menpekoa, jasotako seinalearen anplifikazioa eta berreraikuntza baino.
- Gaur egun, zubiak (bridge) ordezkatuak izan dira kommutagailuengatik (Switch). Hauek mezua berrigortzen dutenean sortzen duten atzerapena txikiagoa da.
- Kommutagailuak sare baten bi segmentu edo gehiago konektatzeko erabiltzen dira.
Zubiek eta kommutagailuek maila fisikoa eta MAC azpimaila desberdinak dituzten sareak (segmentuak) elkar konektatzen dituzte.
Zubiak eta kommutagailuak erabiltzen dira:
- Komunikazio-sarea azpisareetan zatitzeko.
- Komunikazio-sarearen luzera handitzeko.
- Lan-estazio gehiago konektatzeko.
- Matxurak saihesteko.
- Talkak saihesteko.
Bideratzaileak (Routers)
Bideratzailea (router) sare arteko informazio-transmisioa bideratzen duen gailua da; aukera desberdinak aztertu ondoren, datu-paketeak helburura heltzeko biderik egokiena hautatzen du.
Router-ak bi sare edo gehiago elkar konektatzen ditu, fisiko, lotura eta sare mailan; OSI-ren beste 4 mailak berdinak izan behar dira.
"A" sareko aplikazio bat "B" sareko beste aplikazio batekin konektatzen da Router baten bitartez, nahiz eta bi sareek transmisio-bide, topologia, lotura-maila eta protokolo desberdinak izan:
- WAN-etan erabiltzen da LAN-ak konektatzeko.
- Mezu bat WLAN ingurune zabaleko sare batetik bideratua izateko, sare-mailako protokoloak bi direkzio eduki behar ditu:
- Destinoaren direkzioa, finkoa dena eta azken nodora doana.
- Mezua pasatu behar den hurrengo nodoaren direkzioa.
Bideratzailearen (router) funtziorik garrantzitsuena mezu bat zein router-eri bidali behar dion jakitea da. Funtzio hau betetzeko bi estrategia daude:
- Router-a konfiguratzen denean finkatzea (mezua jaso baino arinago, aldez aurretik, ibilbidea finkatuta dago).
- Mezuak eduki behar du bere ibilbidearen informazio osoa (igorleak espezifikatu beharko du).
Router VPN
- Sare pribatu birtuala edo VPN-a (Virtual Private Network) LAN eremu hurbileko sare bat hedatzea ahalbideratzen duen teknologia da.
- PYME-entzako sortua: bi portu LAN ditu, bata Internet eta bestea intranet sareetara konektatzeko.
Pasabidea (Gateway)
Pasabidea (gateway) protokolo eta arkitektura desberdinak dituzten sareak elkar konektatzeko hardwarea eta softwarea da. Osagai konplexua da:
- Sare bakoitzarentzako bere sare-txartela baitu.
- Bateragarriak ez diren bi sareen protokoloak elkar ulertzea ahalbideratzen baitu.
Pasabidearen helburua sare bakoitzaren protokoloek sortutako informazioa itzultzea da.
Sare baten barnean nodoak errepikagailu edo zubien bidez komunikatzen dira. Sare desberdinak elkartu nahi baditugu, bideratzaile batera konektatu behar ditugu. Maila guztiak desberdinak dituzten sareak konektatu nahi direnean, pasabidea erabiltzen da.