Sare-topologiak, Transmisio Motak eta IP Helbideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en con un tamaño de 3,02 KB

Eraztun-topologia

Eraztun-topologian, nodo guztiak transmisiobide bakar batera konektatzen dira. Eraztun honek ez du muturrik; datorkion informazioa irakurri eta berriro bidaltzen du dagokion nodora heldu arte.

Abantailak:

  • Kablearen luzera osoa txikia da.
  • Nodo bakoitzak seinalearen kalitatea anplifikatzen du; distantzia luzeetarako erabiltzen da.
  • Sarea bi nodoen artean ebakitzean, eraztun-topologia galdu arren, mezua beste norabidetik helmugara heldu daiteke.

Desabantailak:

  • Sarearen fidagarritasuna errepikagailuen menpe dago.
  • Nodo bat apurtzen bada, sarea eten egiten da.
  • Arazoen azterketa zaila izaten da.

Sareak tamainaren arabera

  • Sare lokalak (LAN - Local Area Network): Eremu txikietarako.
  • Ingurune metropolitarreko sareak (MAN - Metropolitan Area Network): Hiri baten eremurako.
  • Eremu zabaleko sareak (WAN - Wide Area Network): Eremu geografiko zabaletarako.

Transmisioaren ezaugarri fisikoak

Seinale motak:

  • Digitalak: Seinaleak balio finko batzuk baino ezin ditzake hartu eremu baten barruan.
  • Analogikoak: Seinaleak edozein balio har dezake balio-tarte jakin baten barruan.

Transmisio motak sinkronismoaren arabera:

  • Asinkronoa: Igorleak erabakitzen du noiz bidali behar duen informazioa. Hartzaileak ez daki noiz jasoko duen informazioa. Transmisio asinkronoen errendimendua ez da oso ona.
  • Sinkronoa: Igorleak eta hartzaileak erloju-seinale bera daukate.

Transmisioa lerro kopuruaren arabera:

  • Seriean: Bitak kanal bakar batetik jarraian transmititzen dira.
  • Paraleloan: Karaktereko bit bakoitza lerro batetik doa (normalean 8 lerro).

Sare mailako helbideratze eskemak

Sarrera: Konexioen irudi bat egingo bagenu, sareen arteko interkonexioa ikusiko genuke. Sare desberdinetan dauden bi ordenagailuren arteko komunikazioa gertatzeko, router-ak behar dira. Routerra da sare horien arteko paketeen trafikoa ahalbidetzen duena.

IP helbideak

IP helbidea sare baten barruan host-a identifikatzen duen zenbakia da. Zenbait eratan sailka ditzakegu:

  • IP helbide publikoak: Internet osoan zehar ikusgarriak diren helbideak dira.
  • IP helbide pribatuak: IP helbide pribatua daukan ordenagailu bat haren sarean dauden beste ordenagailuek soilik ikus dezakete, edo beste sare pribatu bateko ordenagailuek, bi sareak router baten bidez konektatuak badaude.
  • IP helbide estatikoak (finkoak): Sarera IP helbide estatiko batekin konektatzen den host bat beti konektatuko da IP helbide berarekin.
  • IP helbide dinamikoak: Sarera IP dinamiko batekin konektatzen den bakoitzean, IP helbide desberdin bat izan dezake.

Entradas relacionadas: