Plaken Tektonika eta Geologia Prozesuak

Geología2,24 KB

Plaka ozeaniko eta kontinentalaren arteko talka

Plaka ozeanikoa plaka kontinentalaren azpitik hondoratzen da. Prozesu horretan, magma zati bat azaleratu egiten da, bolkanismoa eraginez. Beste zati bat ez da azalera iristen, litosferako harrien artean geratzen da geldiro hozten eta harri plutonikoak eratzen ditu. Plaka baten hondoratzeak bestearen ertz kontinentala desitxuratu eta loditu egiten du. Sumendiek mendikate perikontinentala osatzen dute. Metamorfismoaz gainera, beste mota bat gertatzen da: magmak txertatzean, harriek jasaten duten tenperatura gorakadaren ondorioz eraldatu egiten dira.

Kontinenteen arteko talka-zona

Bi plaka kontinental talka egiterakoan ez da hondoratzerik gertatzen, arinak eta lodiak direlako. Bi plaken ertzak tolestu eta zartatu egiten dira, litosfera areago lodituz eta mendikate interkontinentala sortuz.

  • Lurrikarak: Presioaren poderioz hausturak gertatzen dira litosferan, sakonera txiki edo ertaineko fokuak dituztenak.
  • Jarduera bolkanikoa: Ez dago jarduera bolkanikorik, magma ez baita azaleratzen; geldiro hozten denez, harri plutonikoak eratzen dira.
  • Metamorfismo motak:
    • Bi kontinente-ertzeko eremu zabaletan eragina duena (presioaren eta tenperaturaren gorakadaren ondorioz).
    • Magmen intrusio-eremuetan gertatzen dena (magma txertatzean harriek jasaten duten tenperatura gorakadaren eraginez).

Eraldaketa-failak

Bi litosfera-plaka elkarren alboz albo mugitzen diren mugari esaten zaie. Dortsalen haustura-zonetan ematen dira eta bi dortsal-zatiren arteko haustura-zonara mugatzen da eraldaketa-faila. Plaken arteko marruskadurak pilatzen duen tentsioak lurrikarak eragiten ditu, eta fokua azaletik hurbil egon ohi da.

Konbekzio-korronteak

Mantuko materialak solido egoeran daude, baina leku batzuetan mugitu egiten dira. Nukleoaren beroaren eta isotopo erradioaktiboen desintegrazioaren eraginez, haien dentsitatea gutxitu eta gorantz egiteko joera dute. Materialak gorantz egiten dutenean hozten hasten dira, dentsitatea handitu eta beherantz egiten dute berriro. Honek eragiten du litosfera-plaken mugimendua.

Descargar

PDF Word HTML