Piageten eta Van Hielen Teoriak: Haurren Garapen Kognitiboa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

Piageten Aldiak: Eduki Psikologikoa

Eragiketa Konkretuen Aldia (7-12 urte)

  • Iraunkortasuna (kontserbazioa): Objektu baten ezaugarri batzuk (kopurua, substantzia, luzera, azalera) aldatu gabe mantentzen dira, nahiz eta haien itxura aldatu.
  • Itzulgarritasuna (errebersibilitatea): Ekintza bat desegin daitekeela eta jatorrizko egoerara itzul daitekeela ulertzea.

Kopurua (7 urte)

Ariketa adibidea: Bost txanpon goian ilaran jartzen dira, eta behean hiru erdian eta bi sakabanaturik. 7 urte baino gutxiagoko haurrek, behean txanpon gehiago daudela esango dute, kopuruaren kontzeptua ez dutelako menperatzen. Txanponak lekuz mugituta ere, ez dute ulertzen kopurua mantenduko denik. Itzulgarritasuna aplikatuz, hasierara bueltatzean, ez dira konturatuko hasierako kopurua dutela.

Substantzia (7 urte)

Ariketa adibidea: Bi edalontzi jartzen dira, bata estua eta betea, eta bestea zabala eta erdiraino betea. 7 urte baino gutxiagoko haurrek, baso estuan ur gehiago dagoela esango dute, substantziaren iraunkortasuna ez dutelako ulertzen. Itzulgarritasuna aplikatuz, ariketa berriz egitean, ez dira konturatuko.

Luzera (7 urte)

Ariketa adibidea: Neurri bereko bi makil erakusten dira: bata bestearen azpian, leku berean, eta gero, bata bestearen azpian, leku ezberdinean, pixka bat mugituta. 7 urte baino gutxiagoko haurrek, beheko makila luzeagoa dela esango dute. Itzulgarritasuna aplikatuz, hasierara bueltatzean, ez dira konturatuko.

Azalera (7 urte)

Ariketa adibidea: Baserri batean, behiak sailkatuta eta belarra jaten erakusten dira, eta gero, behiak lerrokatu beharrean, sakabanatuta. 7 urte baino gutxiagoko haurrek, lehenengo aukeran belar gehiago jateko leku gehiago ikusten dutela esango dute.

Nozio Geometrikoak Bereganatzeko Ordena Piageten Arabera

Piagetek dio haurrek espazioa bereganatzean orden bat jarraitzen dutela: lehenik nozio topologikoak lortzen dituzte, gero proiektiboak, eta azkenik euklidearrak. Hala ere, haurrek ez dituzte nozio topologiko guztiak proiektibo guztiak baino lehen menperatzen, ezta proiektibo guztiak euklidear guztiak baino lehen ere. Badago bide bat nozio batetik bestera, betiere Piageten azaldutako lehentasunak mantenduz.

Nozio Topologikoak (deformazioarekin aldatzen ez direnak)

Lehen nozioak haurrak barneratzen hasten direnean agertzen dira:

  • Txikia/handia
  • Irekia/itxia
  • Barne/kanpo
  • Muga
  • Hurbil/urrun
  • Lehen/ondoren

Nozio Proiektiboak (objektuaren aspektua angelu desberdinetatik ikusterakoan)

Lerro zuzenen, kurben, angeluen, distantzien kontserbazioa eskatzen dute. Transformazioetan mantentzen diren erlazioak:

  • Lerro zuzena, aurrean/atzean
  • Paralelotasuna
  • Perspektiba (>10 urte)
  • Ezker/eskuin
  • Itzalak, ebakidurak, garapenak (>10 urte)

Nozio Euklidearrak (neurriarekin lotuta daudenak)

Tamainari, distantziari, norabideei buruzkoak. Higidurek distantziak kontserbatzen dituzte:

  • Angelua
  • Distantzia
  • Perimetroa
  • Bolumena (12 urte)
  • Luzera
  • Azalera

Van Hielen Mailak: Irudi Lauak eta Solido Geometrikoak

Ezagupena (<7 urte) (Haur Hezkuntza)

  • Garrantzirik gabeko atributuen deskribapena. Pertzepzio bisuala. Definiziorik ez.
  • Irudi edo solido bakoitza globalki kontsideratzen du, elementuak kontuan hartu gabe.
  • Familiaren adibide bat bezala ikusten du, baina ez ordezkari bezala.
  • Sailkapen dikotomikoak egin ditzake (laua edo solidoa, karratua edo hirukia, neska edo mutila).
  • Zenbatzaileak ez ditu erabiltzen (batzuk, gehienak, asko).

Azterketa (7-12 urte) (Lehen Hezkuntza)

  • Definizioak ematen ditu, baina ezaugarri minimorik gabe.
  • Familia baten propietateak adierazteko adibideak erabiltzen ditu.
  • Zenbatzaile batzuk erabil ditzake: denak, batzuk, ez denak, gutxienez, gehienez.
  • Tarteko sailkapenak egin ditzake (bat bestearen barruan al dago).
  • Pertzepzio fisikoan oinarritutako arrazoibidea.

Sailkapena (>12 urte) (DBH)

  • Definizio baliokideak erabil ditzake.
  • Sailkapen osoak egin ditzake.
  • Zenbatzaileak erabil ditzake.
  • Frogapenak ulertzen ditu, baina urrats bakar bat eman dezake.

Maila Batetik Bestera Pasatzeko Baldintzak

  • Ezin da 2. edo 3. mailara pasa 1. maila gainditu gabe.
  • Maila bat lortzeko, aurreko maila lortu behar da.
  • Pasabidea etengabe ematen da.
  • Maila bakoitzak bere lengoaia espezifikoa du (hitz teknikoak).

Maila Batetik Bestera Pasatzeko Erraztasun Arauak

Informazioa

  • Motibazioa bultzatu.
  • Aurreezagupenen detekzioa egin.
  • Adibide asko aurkeztu.
  • Material desberdinak erabili.
  • Sailkapen sinpleak proposatu.

Zuzendutako Orientazioa

  • Hurrengo mailako zuzendutako jarduerak proposatu.
  • Adibideak eta ez-adibideak jarri.
  • Eraiki material desberdinekin.
  • Inguruko objektuekin konparatzeko eskatu.
  • Antzekotasunak eta desberdintasunak erakutsi.
  • Sailkapen zailagoak eskatu.
  • Prismak eta piramideak ezaugarritu.

Esplizitazioa

  • Ikasleen artean eztabaidatu eta justifikatu.

Orientazio Askea

  • Jarduera irekiagoak, aplikaziozkoak, emaitza desberdinak.
  • Konposaketak eta deskonposaketak egin.
  • Kuboaren garapen desberdinak eskatu.

Integrazioa

  • Sintesia: ikasitakoaren antolaketa. Erlazionala.
  • Deskribatzen den solido bat asmatu.
  • Aurpegi bat eman eta poliedro desberdinak eskatu.
  • Solidoak ezaugarritu.
  • Solidoak sailkatu.

Entradas relacionadas: