Perpausak: Motak, Sailkapena eta Egitura
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
euskera con un tamaño de 7,54 KB
Actualizado el
Resumen
Perpausen motak eta sailkapena aztertzen ditu. Beregainak eta mendekoak, bakunak eta elkartuak, jokatuak eta jokatugabeak bereizten ditu, eta adierazpen, galde, agindu eta harridura perpausak azaltzen ditu. Gainera, baiezkoak eta ezezkoak, atributu- eta predikazio-perpausak, iragankorrak eta iragangaitzak, eta perpausaren egitura sartzen ditu. Ikasleak adibide ugari aurkituko ditu.
Puntos clave
- Beregainak perpaus soilaren barnean funtzio bat betetzen dute, beste sintagma batzuek bezala. Mendekoak beste perpaus baten barnean txertatuta daude, askotan aditz nagusiaren osagarri gisa.
- Bakunek aditz bakarra dute barnean. Elkartuek aditz bat baino gehiago dute.
- Jokatuek pertsona- eta denbora-markak dituzte. Jokatugabeek ez dute halako markarik.
- Galdera bat mendeko perpaus batean biltzen denean, zehar-galdera deitzen da, eta aditzak -n atzizkia hartzen du.
- Iragankorrek objektu bat hartzen dute osagarri gisa, eta 'edun' edo 'ezan' laguntzailea dute. Iragangaitzek 'edin' edo 'izan' laguntzailea dute eta ez dute osagarri zuzenik.
- Atribuzio-perpausek subjektuaren ezaugarri bat adierazten dute, esaterako 'Jon gaztea da'. Predikazio-perpausek ekintza baten berri ematen dute, aditzaren bidez.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
Perpaus motak
Beregainak eta mendekoak
- Beregainak: Perpaus txertatu hauek beste zenbait sintagmek perpaus soilaren barnean betetzen dituzten funtzio berberak betetzen dituzte. Adibidez: Liburu bat emango dizute. Liburu bat emango dizutela esan digute.
- Mendekoak: Beste perpaus batean txertatuak ageri dira, askotan aditz nagusiaren osagarri gisa. Adibidez: Liburu bat emango dizutela esan dute. Noiz etorriko den galdetu du.
Bakunak edo elkartuak
- Bakunak: Aditz bakarra dute barnean. Adibidez: Etorri dira. Etorri direla esan dute. Agurtu duzuen andrea.
- Elkartuak: Aditz bat baino gehiago dute. Adibidez: Arratsaldean etorri da eta etxean afalduko du. Etorri den hori gure etxekoa da.
Jokatuak eta jokatugabeak
- Jokatuak: Aditza jokaturik ageri da, pertsona- eta denbora-markekin. Adibidez: Liburu bat emango dizut.
- Jokatugabeak: Aditzak ez du halako markarik hartzen. Adibidez: Eseri hemen, mesedez!
Adierazpen, galde, aginte eta harridura
- Adierazpen-perpausak: Neutroenak dira. Adibidez: Badakizu gaur eskolan izan garela. Liburu bat emango dizut etxean irakurtzeko.
- Galde-perpausak: Galdera bat egiten da, eta galdera hau mendeko perpaus batean biltzen denean, zehar-galdera deitzen da; aditzak orduan -n atzizkia hartzen duela. Adibidez: Nor etorri da? Nor etorri den galdetu dute.
- Bai-ez erako galderetan: Baiezko nahiz ezezko erantzuna eskatzen da. Adibidez: Busti zarete?
- Beregaina denean: Ekialdeko euskalkietan -a atzizkia eransten zaio aditzari. Adibidez: Busti zaretea? Mendebaldean, 'al' partikula erabiltzen da. Adibidez: Busti al zarete?
- Mendekoa denean: Marka bat baino gehiago har dezake aditzak, euskalkien arabera (-n, -netz, -nentz, -nz). Adibidez: Busti garen galdetu digute.
- Aukera-galderetan: Aukera bat egitea eskatzen da. Adibidez: Non bizi zara: Donostian ala Hernanin?
- Zati-galderetan: Informazio bat eskatzen da galdetzaile bat erabiliz. Adibidez: Nongoa zara? Zer esan du?
- Bai-ez erako galderetan: Baiezko nahiz ezezko erantzuna eskatzen da. Adibidez: Busti zarete?
- Aginte-perpausak: Agindu bat ematen da, perpaus jokatuetan adizki bereziak (agintekera) erabiliz eta, maiz, hasieran ipiniz adizki hori. Adibidez: Ireki atea! Zoaz hemendik!
- Harridura-perpausak: Hiztunak adierazpen batek sor diezaiokeen harridura adierazten du, eta hizkera-doinua bera ere aldatzen da. Halako perpausetan, egitura bereziak erabiltzen dira. Adibidez: Hau da gizon zikoitza! Harrigarria, honek dioena! Polita, zure lana! Markatzaile bereziak ere erabiltzen dira (erakusleak, galdetzaileak, etab.). Adibidez: Hauxe andrea! 'Zer' galdetzailea erabiltzen denean (baita 'zein', 'zeinen' eta 'zenbat' ere), aditz laguntzaileak -n atzizkia behar du, eta galdetzaile hori beti izenondo batekin edo izenondo bihurtutako izen batekin doa. Adibidez: Zer ederra den! Zer astoa den! Zenbat gezur esan duen honek!
Baiezkoak edo ezezkoak
- Baiezkoak: Perpausean ageri den aditza trinkoa bada, 'ba-' aurrizkia erabiltzen da. Adibidez: Aita badator. Perifrastikoa baldin bada, ez da aurrizki hori ageri. Adibidez: Aita etorriko da.
- Ezezkoak: 'Ez' edo 'ezin' partikula erabiltzen da. Adibidez: Aita ez da etorriko.
Perpausaren sailkapena predikatuaren arabera
Atribuzio- eta predikazio-perpausak
Perpausaren barnean bi osagai nagusi bereizten dira: subjektua eta predikatua. Subjektuari buruz zerbait esaten dugu, eta esaten dugun hori predikatua da, aditzaren inguruan biltzen dena.
- Atribuzio-perpausak: Subjektuaren ezaugarri bati buruz aritzean. Adibidez: Jon gaztea da. Miren alkate izendatu dute. Bertako predikatuari izen-predikatu osagarria deitzen zaio. Predikatua izenki baten bidez (izena, adjektiboa, etab.) adierazten da. 'Izan' aditza beste mota bateko predikazioak osatzeko ere erabiltzen da. Adibidez: Frantziako hiriburua Paris da. Herriko alkatea zu zara.
- Predikazio-perpausak: Predikatuak ekintza baten berri ematen digunean. Predikazioa adizki baten bidez adierazten da, aditzaren inguruan biltzen da. Halako predikazioei aditz-predikatuak deitzen zaie, predikatua aditzak eta aditzaren osagarriek osatzen dutelako. Aditza ezinbestekoa da ekintzaren berri eman nahi denean. Adibidez: Jon etxera itzuli da. Mirenek ogia erosi du. Hainbat eratako aditzak: idatzi, saldu, zabaldu, ari, etab.
Perpaus iragankorrak eta iragangaitzak
(Transitivo eta intransitivo)- Iragankorrak: 'Edun' edo 'ezan' agertzen denean, hau da, perpausean agerian nahiz isilean ergatibo kasua ageri denean. Aditzak objektu bat osagarritzat hartzen duenean (ez adizlagun edo aditzondo bat). Adibidez: Mikelek autoa erosi du. Jonek etxea saldu du. Mirenek alaba eraman du. Bi argumentu ageri dira: kanpokoa (subjektuaren funtzioa duena: Mikelek) eta barnekoa (objektuaren funtzioa duena: autoa).
- Iragangaitzak: Aditzak laguntzaile gisa 'edin' edo 'izan' hartzen badu. Aditzak osagarri zuzenik hartzen ez duenean. Adibidez: Mikel etorri da. Jone sartu da. Miren erori da. Argumentu bakarra ageri da: Mikel. Izen-sintagmaren kasuaz eta aditzaz ariko garenean ikusiko den moduan, batzuetan datiboa behar izaten da. Adibidez: Lanari ekin dio Jonek. Aulkiaren hankari eutsi dio.
Perpausaren egitura
- Perpausa aditz bakar batek osa dezake, baina aditz horrek osagai bat, bi edo gehiago ere har ditzake. Adibidez: Atertu du. Aita etorri da. Nik bi gizon ikusi ditut. Piarres oso langile ona da batzuetan.
- Aditzarekin batera agertzen diren osagarri horiek funtzio desberdinak betetzen dituzte perpausaren barnean. Horrela, batzuetan subjektuaren, objektuaren, predikatu osagarriaren edo adberbioaren funtzioa bete dezakete.
- Aditzaren forma perpausean ager daitezkeen subjektu eta objektuen arabera aldatzen da, funtzio hauek dituzten sintagmek komunztadura egiten baitute aditzarekin. Adibidez: Aita etorri da. Aita eta ama etorri dira. Nire lagunei emango diet. Predikatu osagarriekin eta adizlagunekin, berriz, ez da komunztadurarik gertatzen. Adibidez: Aitarekin bizi naiz. Neure lagunekin bizi naiz. Aditzarekin komunztadura egiten duten osagarriak isil daitezke. Adibidez: Guk gure lagunei zenbait gauza ekarri diegu. Baina osagarri horiek mintzagaiaren edo galdegaiaren zeregina betetzen dutenean, ezin dira isilean utzi. Adibidez: Etxe hori, guk edo geuk erosiko dugu.
- Osagarrien barne-egitura era askotakoa izan liteke.
- Izen-sintagma: Adibidez: Maitasuna liluragarria da. Bilbo hiri handia da.
- Mendeko perpausa: Adibidez: Uste dut aita etorriko dela. Aberatsa zarelako ezkondu nahi du zurekin.
- Adberbioak, aditzondoak eta adizlagunak: Adibidez: Etxe horretan bizi gara. Bihar etorriko gara. Poliki-poliki hitz egin behar da.
- Izenondoak: Adibidez: Bilbo ederra da. Atso hori ilegorria da.
Preguntas frecuentes
Zein da beregainen eta mendekoen arteko aldea?
Beregainak perpaus soilaren barnean funtzio bat betetzen duten perpausak dira. Mendekoak beste perpaus baten barnean txertatuta daude, askotan aditz nagusiaren osagarri gisa.
Zer da zehar-galdera?
Galdera bat mendeko perpaus batean biltzen denean da zehar-galdera, eta aditzak -n atzizkia hartzen du. Adibidez: Nor etorri den galdetu dute.
Zer da atribuzio-perpausa?
Subjektuaren ezaugarri bati buruz aritzen den perpausa da. Adibidez: Jon gaztea da.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.