Axular eta XVII. mendeko euskal literatura: Gero eta kontrarreforma

Lengua y literaturaActualizado el 7,41 KB

Resumen

Testuak Pedro Agerre Axularren bizitza eta Gero liburua aurkezten ditu, XVII. mendeko testuinguru historiko eta erlijioso batean kokatuta. Kontrarreformaren eragina, Lapurdiko literatura erlijiosoa eta Arnaut Oihenart bezalako idazleen lana ere azaltzen dira. Gainera, gorteko maitasunaren ezaugarriak, euskalkiak eta euskara batuaren estandarizazio prozesua laburbiltzen ditu.

Puntos clave

  • Axular Urdazubin jaio zen eta Salamancako Unibertsitatean Teologiako batxilergoa egin zuen.
  • Gero liburuan zazpi bekatu nagusiak jorratzen dira, batez ere alferkeria, eta bizimodu katolikora jotzeko deia egiten da.
  • XVII. mendean Trentoko Kontzilioak (1545-1563) eragindako Kontrarreformak Biblia tokiko hizkuntzetan irakurtzea debekatu zuen.
  • Lapurdin literatura erlijiosoa garatu zen elizgizonen eskutik: Materre, Etxeberri, Axular, Tartas, Haranburu, Argainaratz eta Gazteluzar.
  • Arnaut Oihenartek euskaraz poema kultuak idatzi zituen Petrarcaren molde poetikoak erabiliz, eta 'Proverbes basques' liburu famatua idatzi zuen.
  • Euskara batuaren estandarizazioa 1968an hasi zen, Txillardegi, Gabriel Aresti eta Koldo Mitxelena eragile nagusiekin, erdialdeko euskalkian eta nafar-lapurteran oinarrituta.

Ponte a prueba

Pedro Agerre Axular, Gero (1643)

Bizitza eta Obra

Jaiotza eta Ikasketak: Urdazubin jaio zen. Salamancako Unibertsitatean Teologiako batxilergoa egin zuen.

Eliza Katolikoan Ibilbidea: Adiskide Baigorriko zaldun leinuko Bertrand Etxautzarekin batera, Eliza katolikoaren karguetan ibilbide oparoa egin zuen.

Pierre Lancre eta Sorginkeria: 1609. urtean, Pierre Lancre inkisidorearen sorginkeriaren aurkako neurrien ondorioz, Lapurdiko herri gehienetan hautsirik utzi zituen.

Sarako Erretoretza: Sarako erretoretza eskuratu zuen, eta Pierre Lancre inkisidorea ezagutu zuen.

Kontrarreformaren Zaindari: Lehen liburu kontrarreformisten zaindari eta zentsore izan zen, Trentoko Kontzilioak eragindako aldaketa ideologikoak islatuz.

Gero liburua: Gero liburuan, zazpi bekatu nagusiak jorratu zituen, batez ere alferkeria.

Bizimodu Katolikoa: Liburuan, bizimodu katolikora eta doktrina katolikora lotzeko hautua ez atzeratzeko deiak egiten ditu.

Testuinguru Kulturala: XVII. mendearen hasierako giro kulturala klasikotasuna eta kristautasuna nahasten zuen, eta Axularrek horren oihartzunak Gero liburuan jaso zituen.

Erreforma eta Kontrarreforma

Testuinguru Historikoa

XVII. Mendea: Europan erreforma protestanteak eragindako krisi politiko eta erlijiosoak markatu zuen mendea. Trentoko Kontzilioan (1545-1563), Eliza Katolikoak protestanteen aurkako neurriak hartu zituen.

Gerrak eta Politika: Mende hartan, protestanteen eta katolikoen arteko gerrak izan ziren, eta hizkuntza politika eta liburugintza politika ere garrantzi handikoak izan ziren.

Euskal Herrian: XVI. mendearen bukaeran, Hego Euskal Herrian lehen kristau ikasbideak argitaratu ziren. Lapurdin, XVII. mendearen hasieran, literatura erlijiosoa garatu zen, elizgizonen eskutik: Esteve Materre, Joan Etxeberri Ziburukoa, Axular, Joan Tartas, Joanes Haranburu, Piarres Argainaratz, eta Bernart Gazteluzar.

Kontrarreformaren Ondorioak: Biblia zuzenean tokiko hizkuntzetan irakurtzea debekatu zen, doktrina katolikoa hedatzeko. XVII. mendean, euskal liburugintza doktrina irakasleen eta sermolarien bidez garatu zen, Arnaut Oihenart salbuespen gisa.

Arnaut Oihenart eta Gorteko Maitasuna

Arnaut Oihenartek euskaraz idatzi zituen lehen poema kultuak, Errenazimentuko kultura kodeak baliatuz. Petrarcaren molde poetikoak erabili zituen, finezia eta dotorezia formalean.

Proventzako lirika garatu zen Erdi Aroan, gorteko maitasunaren gaiarekin. Oihenartek ere edertasuna, maitasuna, eta Proventzako lirika ereduak adierazteko gaiak idatzi zituen.

Gorteko Maitasunaren Ezaugarriak

  1. Edertasun Ideala: Maitasuna edertasun idealarengatik pizten den desira da. Poetak maite duen idealaren eredu bat goratzen du, non aurpegiera zurixka eta masail gorrixkak, ile horia, lepo luzea eta argala, esku txikiak, eta abar aipatzen diren.
  2. Damaren Zerbitzaria: Poeta damaren zerbitzaria da. Maiteminduta egotea eta kateatuta edo preso egotea berdintzen dira. Poeta damaren zerbitzari edo morroi bihurtzen da.

Hizkuntza Aldaerak (Euskalkiak)

Hiztunek modu desberdinean erabiltzen dute hizkuntza, hainbat aldagairen arabera:

  • Dialektoa (Euskalkiak): Ezaugarri linguistiko bereziak dituen hizkuntza aldaera bat da, lurralde eremu jakin batean erabiltzen dena.
  • Soziolektoa: Gizarte talde jakin baten hizkuntza aldaera da. Adinaren, kulturaren, klase sozialaren… arabera desberdintzen da.
  • Aldaera Estandarra edo Batua: Erreferentziazko hizkuntza eredua da hizkuntza komunitate bateko hiztunentzat.
  • Idiolektoa: Norbanakoaren aldaera da, hiztun bakoitzaren hizkera.
  • Hizkera Mailak: Testuinguruaren arabera hiru hizkera maila bereiz daitezke: lagunartekoa, zaindua eta jasoa.

Euskararen Estandarizazio Prozesua

1968. urtean hasi zen estandarizazio prozesua, egungo euskara batuaren oinarriak adosteko. Txillardegi, Gabriel Aresti eta Koldo Mitxelena izan ziren honen eragile nagusiak.

Batua sortzeko, batez ere, erdialdeko euskalkian eta nafar-lapurteran oinarritu ziren. Estandarizazio hau, 1980ko hamarkadan liburugintzan, irakaskuntzan, administrazioan etab. jarri zen martxan.

Perpaus Konpletiboak

  • Polita dela uste dut.
  • Ez dut uste polita denik.
  • -LAKOAN EGON: Polita delakoan nago.
  • -N/-LAKO ITXAROPENA IZAN: Gaindituko duzuen/duzuelako itxaropena daukat.

Nominalizazioa

-t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)rik, -t(z)era

  • Pozten nau zuek ikusteak.
  • Ikasteari utzi diot.
  • -t(z)erik, -t(z)zea egon/eduki
  • Ez dago/daukagu mobila erabiltzerik.

Literatura: Erreforma eta Kontrarreforma

XVII. mendean, Europan erreforma protestantea zabaldu zen, eta Euskal Herrian protestantismoaren aurka borrokatzeko, Sarako eskolan (Lapurdin) bildu ziren euskaraz literatura erlijiosoa garatzeko. Axular eta Joanes Haranburu bezalako idazleak bildu ziren, haien obrak lapurtera klasikoz idatziz.

Axular bihurtu zen garaiko literaturaren eredu "Gero" bezalako obrei esker. Gainera, Axularren obra honetan oinarritzen da gaur egungo hiztegia, eta baita batua ere, obra honetan erabiltzen duen hiztegia zabala delako.

Bestalde, garai hartan Oihenart idazleak ere garrantzia izan zuen. Oihenart, Parisen ikasketak egin zituen abokatua izan zen, eta honek historia liburuak, poesia liburuak, saiakerak… idatzi zituen. Baina bere obra famatuena "Proverbes basques" izan zen, bertan milaka euskal atsotitz bildu zituelako.

Argudio Motak

  • Autoritate Argudioak: Fidagarria iruditzen zaigun autoritate bat aipatzen da, prestigioan oinarrituta. Adibidez: "Nutrizionistek diotenez, garrantzitsua da seme-alabak ondo elikatzea."
  • Datuetan Oinarritutako Argudioa: Datuak edo estatistikak erabiliz argudioa sustatzen da. Adibidez: "Euskaldunen %47 joan dira azken urtean euskarazko kontzertu batera."
  • Adibide Batean Oinarritutako Argudioa: Tesia defendatzeko adierazgarria eta zehatza den adibide bat aipatzen da. Adibidez: "Eskoletan, ezinbestekoa da ikasteko bide berriak praktikan jartzea."
  • Onuretan edo Kalteetan Oinarritutako Argudioa: Zerbaitek sortzen dituen onurak eta kalteak azpimarratzen dira. Adibidez: "Teknologia berrien bidez, beste batzuekin komunika gaitezke, informazioa bilatu dezakegu, ondo pasa dezakegu… etab."
  • Zergaitiekin Lotutako Argudioa: Zergaitiekin lotutako argudioak erabiltzen dira. Adibidez: "Kirola egiten baduzu hobeto sentituko zara (iritzia), kirola egitean endorfinak askatzen baitira (zergaitia).".
  • Norberaren Esperientzian Oinarritutako Argudioak: Norberak izan duen esperientzia bat aipatzen da. Adibidez: "Oraingo mugikorren erabilera oso intuitiboa da, gure amonak 74 urte ditu, eta nahiko bizkor ikasi du erabiltzen."
  • Falaziak: Logikatik kanpo dauden argudio faltsuak. Adibidez: "Lagun batek esan zidan..." "Nonbait irakurri nuen..."
  • Kontrako Argudioa: Iritzi jakin baten kontra eraikitzen den argudioa da.

Descargar

PDF Word HTML

Preguntas frecuentes

Zer gai jorratzen ditu Axularren Gero liburuak?

Gero liburuan zazpi bekatu nagusiak jorratzen dira, batez ere alferkeria. Liburuak bizimodu katolikora eta doktrina katolikora lotzeko hautua ez atzeratzeko deiak egiten ditu.

Zergatik debekatu zen Biblia tokiko hizkuntzetan irakurtzea?

Kontrarreformaren ondorioz, doktrina katolikoa hedatzeko Biblia zuzenean tokiko hizkuntzetan irakurtzea debekatu zen. Euskal liburugintza doktrina irakasleen eta sermolarien bidez garatu zen.

Zer da gorteko maitasuna Oihenartek idatzitako poesian?

Gorteko maitasuna Erdi Aroko Proventzako lirikan garatu zen, eta maitasuna edertasun idealarengatik sortzen den desira gisa aurkezten du. Poetak damaren zerbitzari edo morroi bihurtzen da.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Non jaio zen Pedro Agerre Axular?
2. Zein bekatu nagusi jorratzen ditu batez ere Gero liburuak?
3. Noiz hasi zen euskara batuaren estandarizazio prozesua?
4. Zein idazle idatzi zuen 'Proverbes basques' liburua?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.