Ortega y Gasset: Bizitza, Egia eta Errealitatearen Ikuspegia
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,44 KB
Errealitatea
Errealitatea gizabanakoaren bizitzan ematen da eta, hortaz, gizakiaren bizitzak baldintzatzen du. Bizitza horretan ematen da pentsamendua, arrazoimenaren erabilera. Arrazoimena ez da gizakiaren testuingurutik kanpo erabili daitekeen gaitasun abstraktu eta absolutua. Hori ez ikustea izan zen arrazionalisten akatsa: bizitza, errealitate erradikal gisa, ez ikustea. Ikuspuntuaren dotrinaren arabera, egia perspektiba-bateratze prozesu bihurtzen da. Guztiak errealak badira ere, batzuek besteek baino errealitate gehiago dute, "egiazkoagoak" izango direlarik.
Perspektibismoak errealitatearen izaera anitza eta aldakorra onartzen du, ikuspegi ezberdinak posible egiten dituena. Baina ikuspuntu horiek partzialak dira. Beste aldetik, arraziobitalismoaren ustez, gizakia norbanakoaren bizitzan existitzen da, eta hori da bere lehen errealitate erradikala: bizitza.
Sinesmenak sustraituta ditugu, baina ez dira gureak, eta pentsatu egiten ditugunean, ideia bihurtzen dira. Horregatik dio Ortegak zientzia poesiatik gertuago dagoela errealitatetik baino, biak sinesmenetan baitute oinarria.
Egia
Sokratesen eta Hegelen arabera, gizakia arrazionala da, eta ondorioz, hori oztopatzen duen guztia baztertu behar dugu. Arrazionalismoak egia absolutua ezagutu nahi du, hau da, aldatzen ez den egia. Ortegak dio horrek baldintzatuko duela gure arrazoimena. Zirkunstantziek hainbat sinesmen txertatzen dituzte gure arrazoimenean, eta horien arabera pentsatuko dugu. Egia zirkunstantziek baldintzatzen dute; ondorioz, atenporala da, dagoeneko ez da absolutua eta betierekoa. Zenbat eta perspektiba gehiago batu, orduan eta ezagutza osoagoa izango dugu.
Ortegak, gainera, bi ideia mota bereizten ditu: ideiak eta sinesmenak. Ideiak norbaitek pentsatu eta horietaz gogoeta egin duen kontzeptuak dira, nolabaiteko elaborazioa jaso dutenak.
Sinesmenak ideia bihurtu daitezkeela azaltzen du. Gure barruan ditugun sinesmenak hor daudenez, ez ditugu printzipio gisa pentsatzen, baina beste gizarteetako edo kulturetako pertsonen sinesmenak aztertzean, eta bereziki belaunaldien arteko trukeak gertatzen direnean, gure sinesmen propioak aztertzen hasten gara, zalantzan jartzen ditugu, eta irtenbide bakarra gure sinesmenak pentsatzean datza. Horrela, egiazkoak edo faltsuak diren epaitu ditzakegu, hau da, ideia bihurtzen ditugu.
Bizitza
Arrazoimen bizia da, bizitzatik abiatuta pentsatzen dugulako. Gure bizipenek eragina dute. Garai historikoek eragina dute gure pentsamenduan, sinesmenak ezartzen dituzte gure pentsamenduan. Sinesmen horietatik abiatuta pentsatzen badugu, denok antzeko pentsatuko genuke, eta historiak ez luke inoiz aurrera egingo. Ortegaren arabera, aldiz, pentsatu aurretik bizi gara; bizitza da gizakiaren ezaugarri nagusia, garrantzitsuena, bizitzarik gabe ezin baita pentsatu. Bizitza hori zirkunstantzia jakin batean gertatzen da eta elementu partikular pertsonal batzuk ditu.
Ortegaren ustez, ordea, arrazoimena bizitzan ematen da eta honek ezartzen dizkion mugen barruan gertatzen da. Izan ere, norbanakoaren bizitzan ematen da pentsamendua, eta bizitza hori zirkunstantziek baldintzatzen dute.
Gizakia ez da, beraz, arrazionalisten ustez, bizitzatik kanpo dagoen gizaki abstraktua, arrazoimenaren bitartez egia ezagutu dezakeena. Gizakia, Ortegaren ustez, gizaki bizia da, bere garai eta bizipenek baldintzatutakoa, eta bere egia partziala lortuko duena. Egia, beraz, tenporala eta baldintzatua da.