Organulu Zelularrak eta Epitelio Ehunak: Egitura eta Funtzioa
Organulu Zelularrak
Hauek dira organulu zelular garrantzitsuenak eta beraien funtzioak:
- Erretikulu endoplasmatiko leuna: Elkarri komunikatuta dauden mintz-sistema tubularrak dira. Ez du erribosomarik. Mintzeko lipidoak sortzen ditu.
- Erretikulu endoplasmatiko pikortsua: Zakuak osatzen dituzte. Erribosomak dituzte itsatsita. Proteinak sortzen dituzte.
- Mitokondrioak: Organulu esferiko-eliptikoak. Arnasketa zelularra egiten du energia sortuz (ATP).
- Zitoeskeletoa: Zitoplasman hedatzen diren zuntz proteikoz osatutako sarea. Zelulari forma ematen dio eta organuluen kokapena kontrolatzen du.
- Erribosomak: ARN eta proteinez osatutako egiturak. Proteinen sintesian parte hartzen dute.
- Golgi aparatua: Zaku zapalez osatutako egitura, besikulak ditu inguruan. Proteinak jaso eta besikuletan sartzen ditu zelulan zehar garraiatzeko.
- Lisosomak: Entzimak dituen besikula txikiak. Organulu zaharrak, molekula konplexuak... degradatzen ditu (digestio zelularra).
- Zentrosoma: 2 zentriolo dituen egitura. Zitoeskeletoaren zuntz proteikoen kokapenean eta mitosian eta meiosian, ardatz akromatikoaren eraketan parte hartzen du.
- Peroxisoma: Entzimak dituen besikula. Substantzia toxikoak kanporatzen ditu.
Epitelio Ehuna
- Zelulak geruza basalaren gainean daude.
- Ez dute zelula arteko substantziarik.
- Elikagaiak difusioz heltzen dira, hodirik ez dagoelako.
Bi motatakoak izan daitezke:
- Gaineztadura epitelioa
- Guruin epitelioa
Gaineztadura Epitelioa
- Kanpoaldea eta barrunbeak (adibidez, odol-hodiak) estaltzen ditu.
- Funtzioak: babesa, xurgapena eta estimuluak jasotzea.
Sailkapena
- Geruza basalaren gainean dauden geruza kopuruaren arabera:
- Sinpleak: Geruza bakarra.
- Geruzatuak: Geruza bat baino gehiago.
- Zelulek duten formaren arabera:
- Lauak
- Kubikoak
- Prismatikoak
Epitelio Sinpleak
Geruza basalaren gainean zelula geruza bakarra dute. Zelulek daukaten itxuraren arabera, hauek izan daitezke:
- Epitelio sinple laua
- Epitelio sinple kubikoa
- Epitelio sinple prismatikoa
Epitelio Geruzatuak
Zelulak geruzaz osatuta daude. Zelula geruzak, geruza basalaren gainean kokatzen dira, eta geruza basal honetatik sortzen dira zelulak. Motak:
- Epitelio geruzatu laua (keratinizatua edo ez-keratinizatua)
- Epitelio geruzatu kubikoa
- Epitelio geruzatu prismatikoa
- Epitelio pseudo-geruzatua
Guruin Epitelioak
- Guruin-zelulak dituzte.
- Jariakinak sortu eta jariatzen dituzte.
- Ehun hauek guruinak sortzen dituzte.
- Jariakinak isurtzen dituzten medioaren arabera, hiru mota bereizten dira:
- Exokrinoak (kanpora)
- Endokrinoak (odolera)
- Mistoak (exokrinoak eta endokrinoak)