Ordenagailuko Mehatxuak eta Nabigazio Segurua
Ordenagailuko Mehatxu Nagusiak eta Nabigazio Segurua
Mehatxu Motak eta Deskribapenak
- Birus Ohikoak: Ordenagailuaren funtzionamendu normala kaltetzen du kode kaltegarri bat txertatuz eta programak kutsatuz.
- Arrak (Worms): Sare baliabideak erabiltzen ditu bere hedapena gauzatzeko. Adibidez, zure kontaktuak bilatzen ditu eta bere buruaren kopiak bidaltzen ditu zure posta elektronikotik kontaktu horiei.
- Troiarrak (Trojans): Doako aplikazioetan ezkutatzen da eta hauek instalatzean zure ordenagailuan sartzen da. Ordenagailua urrutitik kontrolpean izan dezake, datuak deuseztatu edo beste ekintza kaltegarri batzuk egin.
- Spyware: Espioitzako softwarea litzateke. Zure nabigazio ohiturak zelatatu zure baimenik gabe edota zure finantza informazioa ebatsi dezake.
- Rootkit: Gaizkile informatikoek erabiltzen duten programa sorta. Berauekin ezin dira detektatu eta zure ordenagailua kontrola dezakete. Bertatik beste ordenagailu bat eraso dezakete eta horrela bere burua babestu harrapatua ez izateko.
- Adwarea: Nahi gabeko publizitate leihoak agertzen direnean gertatzen da. Hasiera orri arraroak ere izan daitezke. Ordenagailu erabiltzaileak nahi gabe doako programa bat instalatzen duenean aldi berean adwarea instalatzeko baimena ematen dio.
- Phishing: Orokorrean, amarru bat egiten dute informazio konfidentziala lortzeko. Izan daiteke banku baten atari digitala imitatu eta zuk pasahitzak eman, zure ustetan legezko banku batean ari zarelakoan. Horretarako korreo bat bidaltzen dute link batekin eta atari faltsu horretara bideratzen zaituzte.
- Spam: Eskatu gabeko mezuak. Euren helburua iruzurra, helbideak lapurtu edo eskatu gabeko publizitatea sartzea da.
- Hoax: Korreo elektroniko bat jasotzen duzunean, zerbait egitera gonbidatzen zaituztenean, baina egin beharko ez zenukeena.
- Rogue (Software Gaiztoa): Antibirus edo antimalware gisa azaltzen dira eta ordenagailua kutsatuta duzula esaten dute eta segituan programa erabiltzeko eskatzen dute. Erabiltzen baduzu, zuzenean zure ordenagailua kutsatu egiten duzu.
- Txantxak (Jokes): Ez dute ordenagailua kaltetzen, baina beldurtzen dute esanez zure ordenagailua kaltetua dagoela edo etorkizunean kaltetuko dela.
- Softwarearen Zuloak: Softwarearen akatsak eta sistema eragilearen atzeko ateak profitatzen dituzte zenbait aplikaziok sistema erasotua izateko.
- Beste batzuk: Ez dute gailua kaltzetzen, baina kontrolpean izan dezakete gero beste norbaiti hemendik erasotzeko.
Webgune Seguruak Nabigatzeko Gomendioak
Webgune seguruan nabigatzen ari zaren jakiteko, pantailaren behealdeko eskuineko aldean begiratu dezakezu. Interneten ondoan giltzarrapo horia bezalakoa baldin bada, esan nahi du bisitatzen ari zaren webgunea gune segurua dela. Ez badago agertzen, orduan webguneak ez du zure nabigatzailearekin konexio segururik.
Helbide-barra ere begiratu dezakezu. Orriaren URLa https://-rekin hasten bada, orri seguru batean zaudenean; URLa http://-arekin hasten bada, orrialdea ez da segurua.