Ordenagailuaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Osagaiak

Informática y Telecomunicaciones3,55 KB

Ordenagailua eta Informatika

Ordenagailua: Makina elektroniko polibalentea da, agindu multzo bati jarraituz datuak prozesatzen dituena.

Informatika: Ordenagailuen bitartez, informazioaren tratamendu arrazional eta automatikoa ikertzen duen zientzia da.

Sistema Fisikoa: Hardwarea eta Softwarea

Hardwarea: Sistema informatikoaren osagai fisikoak dira.

Softwarea: Ordenagailuaren programak dira.

Memoriak

Ordenagailuaren informazioa gorde eta berreskuratu ahal duten zirkuituak (txipak) dira. Bi memoria mota nagusi daude:

  • ROM (Read-Only Memory): Bertan ordenagailuaren funtzionamendurako beharrezko datuak biltzen dira. Euren edukia ez da eta ezin da ezabatu, ordenagailua itzali arren.
  • RAM (Random Access Memory): Lan egiteko memoria da. Memoria honetan irakurri eta idatzi ahal dugu. Ordenagailua itzaltzen denean eduki osoa galtzen da.

Katxe Memoria: Abiadura handiko eta bolumen txikiko memoria da.

Plaka Basea

Zirkuituz betetako xafla da, non osagai nagusiak konektatzen diren. Osagai hauek ditu:

  • Mikroprozesadorea: Zirkuitu integratu nagusia.
  • Memoria Bankuak: Plakak zirrikitu batzuk ditu, bertan memoria unitateak sartzen direlarik.
  • ROM-BIOS: Zirkuitu multzo bat da, ordenagailuaren funtzionamendurako oinarrizko datuak biltzen dituena.
  • Zabaltze Zirkuituak: Zirrikitu moduko konexioak dira, non txartelak sartzen diren plaka basea handitzeko.
  • Beteak: Elektrizitate iturriak, disketera, disko finkoa, CD-ROM eta katxe memoriako konexioak eta hainbat txip.

Periferikoak

Prozesu unitate zentralari lotuta dagoen gailu bat da. Bi mota nagusi daude:

Periferiko motak

1. Sarrera Periferikoak: Teklatua, sagua, eskanerra, barra kode irakurlea.

2. Irteera Periferikoak: Pantaila, Inprimagailua.

Sarrera eta Irteera (S/I) Periferikoak: Modem (telefono linearen bidez datuak bidali eta jasotzeko periferikoa da), Soinu txartela.

Memoria Laguntzaileak

Datuak gordetzeko erabiltzen diren gailuak dira:

  • Disketea: Gordetze gailu bezala erabiltzen da; oso txikia, plastikosko disko malgua.
  • Disko Finkoa (Hard Disk = HD): Informazioa gordetzeko gailua, plastikosko disko batzuez osatua. Funtzionamendua disketearena bezalakoa da, baina diskoek askoz arinago biratzen dute eta disko gehiago daude.
  • CD-Unitatea: Laser teknologiaz funtzionatzen duen datu gordetze unitatea. Plastikosko euskarri betean (CDa) laser batek arraildura txiki batzuk egiten ditu.
  • DVD Unitatea: Beste laser mota bat erabiltzen duen CD-ROM unitate mota bat da. Laser honek arraildura txikiagoak egiten ditu, eta arrailduren arteko tarteak txikituz informazio gehiago sartzea lortzen du.

Oinarrizko Programak

Ordenagailua funtzionarazteko beharrezkoa den sistema eragilea da.

Sistema Eragilea

Ordenagailuaren osagaiak eraginkor egiten dituena da. Honako funtzioak ditu:

  1. Ordenagailuaren osagaiak kontrolatu eta funtzionarazten ditu.
  2. Artxiboak antolatzen ditu.
  3. Hardware eta software hutsegiteak eta datu galerak kudeatzen ditu.

Bigarren Definizioa: Hardware eta aplikazio programen eta erabiltzailearen arteko bitartekeria da.

Descargar

PDF Word HTML