Jarraian, unitate didaktiko honetan landuko diren gaitasunak eta horiei dagozkien helburuak zehazten dira:
| Gaitasuna | Helburuak |
|---|
| Mundu fisikoa ezagutzeko gaitasuna | - Zientziaren eta teknologiaren aurrerakuntzak mundua ezagutzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko premia gisa interpretatzen ditu.
|
| Matematikarako gaitasuna | - Elementu kimikoen kantitatea (masa) kalkulatzeko informazioa interpretatzen du.
- Zenbakiak erlazionatu eta eguneroko problemak ebazten ditu (adibidez, bioelementuen masa kalkulatuz).
|
| Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna | - Mintz zientifikoa egoki erabiltzen du kontzeptuak labur eta zehatz azaltzeko.
- Substantzia puruak izendatzeko sistema komunaren garrantzia balioesten du.
- Sistema periodikoa interpretatzen eta ulertzen du.
|
| Informazioa tratatzeko gaitasuna | - Elementu kimikoen sailkapenei buruzko informazioa bilatzen du (Mendeleieven ekarpena nabarmenduz).
- Teknologia berriak erabiltzen ditu sektore-grafikoak edo barra-diagramak egiteko.
|
| Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna | - Material berrien aurkikuntzak gizartean duen garrantziari buruzko iritziak adierazi eta besteenak entzuten ditu.
|
| Ikasten ikasteko gaitasuna | - Beste baliabide batzuk (entziklopediak, internet, etab.) erabiltzen ditu ikasgelan ikusitakoa osatzeko.
|
| Arte-kulturarako gaitasuna | - Substantzia puruen propietateek artean (monumentuak, koadroak, etab.) duten eragina balioesten du.
|