Newtonen Legeak eta Dinamikaren Oinarriak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Física

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,11 KB

1. Legea: Inertziaren legea

Objektu batek bere egoeran jarraitzen du (geldirik edo higidura zuzen eta uniformeaz), indarrik eragiten ez bazaio edo indar totala 0 denean. Kasu honetan, azelerazioa 0 da eta abiadura konstantea.

2. Legea: Dinamikaren oinarrizko legea

Higikarian ematen den azelerazioa indar totalaren magnitudearekiko zuzenki proportzionala da, eta masarekiko alderantzizko proportzionala. Formula: F = m · a

Proportzionaltasunaren azalpena

  • Alderantzizko proportzionaltasuna: Gorputz baten masa zenbat eta handiagoa izan, sortuko duen azelerazioa txikiagoa izango da.
  • Zuzenki proportzionaltasuna: Masa berdin batengan, ezarriko dugun indarra zenbat eta handiagoa izan, sortuko duen azelerazioa handiagoa izango da.

3. Legea: Akzio-erreakzioaren legea

Ekintza bakoitzarengatik (akzio-indarra) erreakzio-indarra dago: indar hori balioz berdina da, aurkako noranzkoa du eta gorputz ezberdinengan eragiten du. Indarrak gorputz ezberdinetan aplikatzen direnez, ez dira anulatzen.

Indar bereziak eta aplikazioak

Indar normala (N)

Gorputz batek bere pisuaren eraginez gainazal batean indarra egiterakoan, erreakzioz gainazalak gorputzarengan egindako indarra da. Adibidez, gainazal horizontal batean dagoen liburu baten kasuan.

Irristatzearen aurkako marruskadura-indarra

Mugimenduaren aurkako indarra da. Ekuazioak:

  • Y ardatza: N - P = 0
  • X ardatza (mugitzen): F - Fr = m · a
  • X ardatza (geldirik): F - Fr = 0

Gainazal inklinatuak

Pisua (P) osagaietan deskonposatzen da: Px = P · sin(θ) eta Py = P · cos(θ). Kasu honetan, N = Py.

Higidura kantitatearen kontserbazioa

Momentu lineala edo higidura kantitatea p = m · v da. Kanpoko indarrik ez badago (F=0), higidura kantitatea kontserbatu egiten da:

m₁ · v₀₁ + m₂ · v₀₂ = m₁ · v₁ + m₂ · v₂