Higidura eta Abiadura: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Janire y clasificado en Física

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,77 KB

Higidura eta Abiadura

Higidura: posizioaren aldaketa. Higidura zuzen uniformea (ibilbide zuzena) abiadura konstantea da. Abiadura magnitude bektoriala da - norabidea: magnitudeak hartzen duen zuzena-noranzkoa: geziaren puntak adierazten duena - modulua: zehaztutako balioa.

Higidura Motak

  • Higidura Zuzen Uniformeki Azeleratua: Azelerazioa konstantea da eta bere ibilbidea zuzena.
  • Higidura Zirkular Uniformea: Higikariaren ibilbidea zirkunferentzia bat denean gertatzen da, biraketa abiaduraren modulua konstantea denean.

Abiadura eta Bektoreak

Bataz Besteko Abiadura: Ez da abiaduraren bataz besteko aritmetikoa.

Bektorea: Honen bidez posizioa adierazten da: modulua, norabidea, noranzkoa.

Aldiuneko Abiadura eta Azelerazioa

Aldiuneko Abiadura: Abiadurak momentu batean zer balio duen adierazten digu.

Azelerazioa: Abiaduraren aldaketa. Higikari baten abiadura denbora unitate bakoitzean zenbat aldatzen den neurtzen duen magnitudea.

  • Tangentziala: Abiaduraren moduluaren aldaketa.
  • Normala: Abiaduraren norabidearen aldaketa.
Magnitudeak eta Erreferentzia Sistema

Magnitudeak: Prozedura baten bitartez kuantifika daitekeen edozein ezaugarri.

Erreferentzia Sistema: Gorputz bat higitzen ari den ala ez zehazteko erabiltzen dugun puntua edo puntu multzoa.

Higiduraren Ibilbidea

Ibilbidea: Higikariak egiten duen bidea. Hau da, higiduraren zeharkatzen dituen puntuen multzoa.

  • Zuzena: Ibilbide zuzena badu.
  • Kurbatua: Ibilbide kurbatua badu. Kurba zirkunferentzia bada, zirkularra izango da higidura eta parabola bada, parabolikoa.

Espazioa eta Lekualdaketa

Egindako Espazioa: Higikariak ibilbidean egiten duen espazioa, luzera unitatetan neurtua.

Lekualdaketa: Jatorria higiduraren hasierako puntuan eta muturra higiduraren bukaerako puntuan dituen bektorea da higikari baten lekualdaketa.

Azelerazioak

Azelerazio Tangentzialak: Abiaduraren moduluaren aldaketa.

Azelerazio Zentripetu edo Normala: Abiaduraren norabidearen aldaketa.

Higidura Zuzena eta Kurbatua

Higidura Zuzena: Abiaduraren modulua soilik aldatzen da, azelerazio tangentziala.

Higidura Kurbatua: Abiaduraren modulua eta norabidea aldatzen direnean, azelerazio tangentziala eta zentripetua.

Erorketa Libreko Higidura

Erorketa Libreko Higidura: Gorputz bat askatzen duzunean erori egiten da eta gorputz bat gorantz jaurtitzen duzunean gora egiten du jaisten hasten den unera arte. Bi gorputz horien higidura higidura zuzen uniformeki azeleratua da.

Higidura Periodikoa

Higidura Periodikoa: Higidura zirkularra duen higikari baten abiadura konstantea denean, higidura denbora jakin batean behin errepikatzen denean.

Periodoa: Higikariak bira bat ematen behar duen denbora.

Maiztasuna: Higidura zirkularretan, higikariak segundo batean ematen duen bira kopurua da.