Nekazaritza iraultza
2.1 Baliabideak eta populazioa: hazkundearen mugak
XVIII. Mendean Malthusen ikuspegitik, Europako ekonomiaren hazkundeak mugak zituen, izan ere ekonomiaren oinarria nekazaritza zen (BPG %80-%95). Lurretik, elikagaien eta lehengaien eskaintza finkoa zen. Ondorioz, Malthusek ekoizpena handitzeko bi bide proposatu zituen; alde batetik, lur eremu berriak gehitzea eta bestetik, hazi bakoitzeko errendimenduak handitzea
.
Thomas Malthusek defendatzen zuen lege naturala bete behar zela, hau da, populazioaren eta elikadura baliabideen arteko harremana orekatua izan behar zuela, beti ere kontuan izanda baliabide naturalak mugatuak zirela eta nekazal produktibitatea egonkorra zela.
Garaia hauetako energia eta teknologia ORGANIKOA (bi baliabide hauek espazioa behar dute) zen.
Presio demografikoa eta elikadura baliabideen arteko oreka ezberdinak:
Hedapen eredua = Elikadura baliabide ugari (XVI eta XVIII. Mendeak): Presio altuko demografia eredu honetan, elikagaien prezioa handitzen doan bitartean bizi maila beherantz egiten du, populazioaren eros-ahalmena gutxitzen delarik. Ondorioz, ezkontzak eta emankortasuna gutxitu egiten dira, jaiotzak gutxituz. Beraz, populazioa gutxitu egiten da ziklo berri bat hasiz.
Krisi/Atzerapen Eredua = Elikadura baliabide gutxi ( XVII. Mendea): Presio baxuko demografi eredu honetan, elikagaien prezioa merketzen doan bitartean soldaten eros-ahalmena gorantz doa, buru bakoitzeko errenta handitzen delarik. Ondorioz, ezkontzak eta emankortasuna handitu egiten dira, jaiotzak handituz. Beraz, populazioa handitu egiten da ziklo berri bat hasiz.
Presio demografikoaren aldagai nagusia umeen hilkortasuna da. Aldagai hau gehien handitzen den unea gerrak eta epidemia daudenean gertatzen da. Bereziki egoera hau bi lurraldeetan, Frantzia eta Ingalaterra, antzematen da: (apunteetan taula). Bi lurralde hauek nahiz eta ipar mendebaldean egon Herbehereak eta Ingalaterra izango ziren lehenengoak egoera honetatik ateratzen Industria Iraultza zela eta.
HOLANDA ETA BRITAINA HANDIA
Nekazaritza
Herbehereak
: Hiriak eta artisautza harreman zuzena zeukaten; izan ere, hirigintzak nekazaritza intentsiboa bultzatu zuen.
Elikagaien eskaintza bi iturrietatik lortzen zen, atzerritik eta bertako nekazaritza intentsibotik. Nekazaritza intentsiboa egiteko bi aukera zeuden: Baratzak (zuhain landarea, abereak elikatzeko; lekadunak, lehengaiak) eta abeltzaintza hirigaitza (ongarria, esnea, gurina, haragia). Bi aukera hauek hirietatik gertuko kokatzen ziren, eskaritik gertuago zeudelako. Hau dena modu intentsiboa handitzeko edo gutxitzeko hiru aldagaien arabera zen: merkatuko prezioa, merkatuaren distantzia eta lurraren emankortasuna.
Britainia handia
: Zerealak eta artilea ziren produktu nagusiak. Jabeen bi estrategia erabiltzen zituzten; alde batetik, errentariak errentari handiak bihurtuko ziren lau urteko errotazioa sistema erabili zutelako (5. Taula) eta bestetik, lur saila osoak errentamenduan jartzen zituzten enclosure sistema erabiliz ( jabeak lursailak banatu, hesitu, eta errentak nekazari ezberdinetatik jasoko zituen), bigarren sistema hau hiru urteko errotazio sisteman oinarrituko zen.
Honek denak, lursailen pribatizazioa kentzea lortu zuen desamortizazioaren bidez. Elizaren lurrak eta herri ondasunak lurren merkatu askean sartu ziren.
Beste ondoriotako bat, lurren intentsitatea handitzea izan zen, bai nekazaritza, bai abeltzaintzan ere. XVI. Mendean hasi eta XIX. Mendean bukatu zen, garai hauetan %3a landu gabeko lursailak zirelarik. Bukatzeko errotazio sistema bernri bat hasi zen erabiltzen 4 urtetakoa zela, Norfolk Sistema.
Ehungintza
Hiru baldintza bete zienean ehungintza garatzen hasi zen:
- Errenta elastikotasuna ehungintza oso elastikoa zelako, hau da, errentaren edozein aldaketak ehungintzari eragiten zion.
- Merkatu berriak XV. Mendetik aurrera egon ziren, Amerikako kolonietan.
- Barne merkatua handitu zenean populazioa handitzea ekarri zuen.
Kokapen ezberdinak egon ziren:
- Italia alde batetik luxuzko produktuak egiten zituen gremioen bidez. Gremio hauek, zer, nola eta zein preziotan salduko zen produktua erabakitzen zuten (kaleetan banatuta).
- Bestetik, Holanda eta Ingalaterraren helburua Europan zegoen gremioen nagusitasuna kentzea zen horretarako produktu berria ekoizten hasi zen (B).
Oihalgintza berria. Eskariaren konposaketa aldatu egin zenez eta populazioa azkar hazi zenez produktu merke eta arinak egitea lortu zuten, ez luxuzkoa (Italiako kasuarekin alderatuz).
Hasierako produkzio-prozedura nekazariak landak lantzen zituen, baina sorrera osagarri bat sortu zen nekazariek sarrerak handiagotzea nahi zutelako. Horregatik, Verlagerrek, enpresari alemanak, verlag system sistema garatu zuen, hau da, lehengaiak eta kapitala modu eraginkor batean antolatu zituen eta lana banatu egin zuen. Hau dela eta, merkatua zabaldu egin zen kostuak murriztuz eta ekoizpena handituz.
Estrategia berri hauek Holanda eta Ingalaterraren helburua betetzea ekarri zuen, hau da, gremioak gutxitzea lortu zuten horrela Italia alde batera utziz.
Aldaketa hauek protoindustria ekarri zuen (industria aurretiko garaia).
2.2 Europaren gorakada, 1500-1800. Atlantikoko ekonomien hazkundea:
Bi manufaktura mota ehungintza (aurretik azaldua) eta siderurgia:
- Siderurgia: Gizartearen baldintza orokorren menpe zegoen eta ez ekonomiaren menpe ez zelako hain garrantzitsua garai haietan. Aldaketa tekniko bati esker siderurgia garatzea lortu zuten, burdinolaren bidez teknologia berria sortu zen eta honek lehenengo labe garaiak sortzea ekarri zuen.
Labe garaien inguruan bi herrialde desberdintzen dira: Suedia eta Ingalaterra. Batetik, Suedian minerala eta egurikatzari esker XVI. Mende bukaeran Labe garaiari hasiera eman zion. Bestetik, Ingalaterrak Suediaren egoerari aurre egiteko egurikatza ez zuenez beste teknologia berri bat sortu zuen. Egurikatza erabili beharrean harrikatza erabiltzen zuena mineralekin batera.
Ondorioz, produkzio-ahalmena igo egin zen, adibidez, lehenengo labe garaian 4 burdinola erabili zituzten. Honekin batera produkzio-kostuak jaistea lortu zuten teknologia berriarengatik kontzentrazio prozesua zela eta, hau da, meategietatik gertu kokatzen ziren. Honek denak merkatal kapitalismoa garatu zuen.
Merkatal fluxua
Amerikak Espainia eta Portugali: azalera landua, merkatu berria eta metal preziatuak (urrea eta zilarra bidaltzen zuen manufakturen truke) eskaintzen zizkion.
Afrikak Amerikari: esklaboak.
Espainiak eta Portugalek (manufakturen biresportazioaren monopolioa zuten) Amerikari: manufakturak (produktuak).
Espainiak eta Portugalek (manufakturen monopolioa duten lurraldean) Ipar mendebaldeko Europari (BH eta Holanda): urrea eta zilarra bidaltzen zieten, ordainbide gisa erabiltzen zelako eta honen truke IME manufakturak bidaltzen zituzten.
IME (Holanda eta BH) Ekialdeko Europari (Errusia): manufakturak bidaltzen zizkion eta Errusiak elikagaiak ematen zizkion.
IME Asiari: metal preziatu amerikarrak bidaltzen zizkion eta horregatik haien Merkatal Balantza (-) zen; izan ere egiten zituzten erosketak salmentak baino handiagoak zireneta Asiak honen truke espezieak bidaltzen zizkion.
Hau guztiaren ondorioz Holanda eta BH garaile atera ziren Espainia eta Portugal erditik kentzea lortu zutelako eta Amerikarekin harreman zuzena edukitzea lortu zutelako. Gainera, kapitalaren metaketa bultzatu zuten.
Garaile izatearen arrazoia bi abantaila garrantzitsuengatik izan zen. Alde batetik, kokapen-errenta berezkoa (urez inguratuta) dutelako eta bestetik, itsas baliabide ugari zituztelako, honengatik gerra hasteko ez zuen inolako beldurrik.
Merkataritza antolatzeko era baldintza batzuei esker izan zen Holanda eta BH bereziki:
Teknologia Berria
: itsas baliabide berriak asmatu zituzten (gidatzeko iparrorratza, timoia, karabela (itsasontzi arina)…).Kapitalaren Metaketa
: produktu berriak merkatuan sartu ziren (kafea, kakaoa, azukrea…) eta ondorioz errenta-elastikotasun handia izatea eragin zuen.Merkatal Eraikuntza Berria
: Elkarte Anonimoak XVI. Mendearen bigarren erdialdean Holanda eta BH zabaltzen hasi ziren eta lehena 1602an Holandan sortu zen “Ekialdeko Indietako Konpainia” izenekoa, 1143 akziodunekin. 1608an Amsterdamen lehenengo munduko burtsa sortu zen eta 1609an lehenengo Banka.Ekonomia Politika
: MERKANTILISMOAren (protekzionismoa) helburua kanpo merkatuak kontrolatzea da. Horretarako balio erantsi handiko produktuak bidaltzen zituzten bitartean inportazioak oztopatzen zituzten (zergak) urre erreserbak gehitzeko.Tresnak= Koloniak
: tresna estrategikoak ziren eta Espainiari kendu nahi zizkioten horrela lehengaiak zuzenean lortu, hau da, merkeago eta produktu burutuak zuzenean saltzeko abantailan izango zutelako.Merkatal Konpainia Pribilegiatuak
: Merkataritzaren monopolioa lurralde bateko monopolioa kontrolatzeko behar bazen GERRA erabiliko dute:
Ingalaterrak hasitako gerrak
: XVI. Mendean Espainia. XVII. Mendean Holanda. XVIII. Mendean Espainia + Frantzia. Galdu zuen gerra bakarra EEBB Independentziako gerra izan zen.