Musika Garaikidearen Joerak: Nazionalismotik Abangoardiara

Música4,18 KB

Nazionalismoa

  • Zergatik sortu zen? Herrialde batzuek independentziaren alde eta atzerritarrekiko menpekotasunaren aurka egindako borrokaren ondorioz sortu zen.
  • Aldaketa nagusia: Indibidualismo erromantikotik nazioaren berezitasuna eta balioak goraipatzera igarotzen da.
  • Data eta hedapena: Espainiako musika nazionalista 98ko belaunaldiarekin hasi eta Errusiako balleten etorrerarekin eta lehen orkestra sinfonikoen sorrerarekin joera modernoetara zabaltzen da.
  • Ezaugarriak:
    1. Gehienetan herri jatorriko doinua gailentzen da.
    2. Erritmo aberatsa, herri dantzen eraginez.
    3. Harmonia bakunak.
    4. Era askotako instrumentazioa.

XX. Mendeko Musika

Nola ezagutu XX. Mendeko musika?

  • Musika-tresnen, batez ere perkusiozkoen, orkestra ikuspegi berriekin.
  • Harmonia tradizionalarekiko eta tonalitatearekiko haustura: atonalitatea, politonalitatea.
  • Erritmo irregularra eta polirritmiak.
  • Elementu berriak gehitu: zaratak, izadiko soinuak eta bitarteko artifizialen bidez sortutako soinu ezaugarri berriak.
  • Ekialdeko musiken eta jazzaren eragina.
  • Harmonia eta tonalitatea gainditu: atonalitatea.
  • Musika irudikatzeko grafia berriak sortu.
  • Komunikabideen, zinemaren eta diskoen bitartekoen bidez kontsumorako musikaren hedapena.

Joerak eta eginkizunak

  1. Musikariek molde berriak sortzen dituzte eta ez dute entzulearen atsegina lortzen saiatzen.
  2. Grabazioen bitartez entzuten du musika jende gehienak.

Inpresionismoa

Errealismoaren aurkako erreakzio modura XIX. mendearen azken herenean Frantzian sortu zen. Inpresionismo musikala 1882. urtean sortu zen margolarien eraginez (argiak, koloreak, inpresioek eragindako lilurak...), bai eta olerkari sinbolisten eraginez ere. Musika-tresnak, soinuaren edertasuna eta musikaren sentimen ezaugarriak nagusi dira.

Espresionismoa

Posterromantizismoa espresionismoan amaitu zen. Lehen Mundu Gerra ondorengo dramatismoa islatzeko artea eta musika erabiltzen dituen higikundea da. Norberak bere errealitatea sortu eta arte abstraktura iristen da. Tonalitatearen legeei uko egiten dien eta sistema dodekafonikoan amaitzen duen estiloa.

Neoklasizismoa

Entzuleekin ondo moldatzen den eta atsegina den musika da. Frantzian hasten da eta eredu klasikoak eta barrokoak itzultzen dira, baina jazzaren eta XX. mendeko beste joera batzuen eraginez harmonia eta abar erabiltzen dira. Dagokionean hizkuntza modernoa erabiltzen duen musika mota da.

Jazza eta Musika Amerikarra

Jazza New Orleansen (Estatu Batuak) 1850. urte aldera sortutako musika estiloa da.

Musika Abangoardista

Musika konkretua
Errealitateko soinuak erabiltzen ditu, grabatu eta gero laborategian eraldatzeko.
Musika elektronikoa
Soinuak laborategietan bertan sortzen dira eta horiek erabiliz zinta grabatzen da.
Musika elektroakustikoa
Musika konkretuaren eta musika elektronikoaren nahasketa da, sintetizadorea erabiltzen du soinuak eta era askotako erritmoak eta tinbreak lortzeko.
Serialismo integrala
Dodekafonismoaren teknika erabiltzen du, soinuaren elementu guztietan: intentsitatea, iraupena, erritmoa...
Musika aleatorioa
Musikagileak inprobisatzeko aukera handia ematen dio interpretatzaileari, zelula txikiak bakarrik idazten baititu.
Musika minimalista
Etengabe errepikatzen den eta musika lañaren sorburu gisa hartzen den gai xume batean oinarritutako musika.

Musika Hiritarra (Pop eta Rock)

1950ean, Estatu Batuetan hasi zen, Rock and Roll-arekin.

Eginkizuna

Sentimenak adierazteaz gain, dibertitu eta jostarazi.

Ezaugarriak

  1. Europako herri kantetan eta Afrikako doinu pentatonikoetan oinarritutako doinuak.
  2. Erritmo arinak.
  3. Neurri kontrako azentuak.
  4. Akorde tonikoa, subdominantea eta dominantea dituzten harmoniak.
  5. Era askotako musika-tresnak: pianoa, gitarra elektrikoa/akustikoa, saxoa, perkusioa...
  6. Anplifikadore handien erabilera eta oso soinu ozena.

Descargar

PDF Word HTML