Euskal Musika Tresnen Sailkapena eta Orkestrazioa

Música6,91 KB

Perkusioa: Erritmoaren Bihotza

Perkusioa: Familia honetako instrumentuek gehienbat erritmoa ematen diote orkestrari. Gaur egungo musikan asko erabiltzen dira. Bi motatakoak daude:

Soinu Zehaztukoak

  • Tinbalak
  • Karriloia
  • Xilofonoa
  • Matalofonoa
  • Zelesta
  • Kanpaiak

Soinu Zehaztugabeak

  • Triangelua
  • Txindatak
  • Kaxa
  • Bonboa
  • Panderoa
  • Kastañetak
  • Txintxirrinak

Soinu Zehaztukoen Xehetasunak

Tinbalak

Larruz edo plastikoz estalitako esfera erdia itxura duten kaxa metalikoak dira. Altuera aldatzen duen pedal bat dute. Normalean orkestran bi baino gehiago erabiltzen dira batera, bakoitza nota bakarrarekin. Fieltrozko buruak dituzten bi egurrezko baketekin jotzen da.

Xilofonoa

Neurri ezberdinetako egurrezko xaflaz egina dago eta pianoan bezala kokatuak ditu xafladun instrumentu guztiak. Soinu argia eta lehorra du, eta oso glisando politak egiten ditu. Baketekin jotzen da.

Bonboa

Handia da, bi partxe ditu eta zutik jotzen da. Soinu sendoa du, baina leun jo ezkero trumoi baten soinua atera dezake. Mazo batekin kolpatzen da.

Karriloia

Luzera ezberdineko metalezko xaflaz osatuta dago eta egurrezko makilekin kolpatzen da. Kaxatxo baten barruan egoten da eta oso soinu garbia du.

Kanpai Tubularrak

Goitik behera zintzilikatutako erresonantzia handiko tutuz osatuta dago. Bere soinua elizako kanpainen antzekoa da. Mailuki batekin jotzen da.

Zelesta

Metalezko xafla batzuk ditu egurrezko (pianoaren antzeko) erresonantzia kaxa baten barruan. Xafla hauek teklatu baten bidez kolpatzen dira. Soinu kristalinoa eta leuna du.

Orkestra Sinfonikoa eta Bandak

Orkestra Sinfonikoa

Talde handi honetan, erabakigarria da zuzendariaren eginkizuna. Berak egindako lanaren araberakoa izango da, nagusiki, emanaldiaren arrakasta, eta bere batutaren gidaritzak koordinatuko du orkestra osoa. Lan hori guztia ongi bideratzeko, ezinbestekoa da zuzendariak orkestrako soinu-tresna guztiak ongi ezagutzea eta musika-formakuntza handia izatea.

Kide Kopurua

Orkestra sinfonikorik handienetan, 70 baino gehiago izan daitezke harizko musika tresnak jotzen dituzten musikariak. Musika-tresna hauek osa dezakete taldea: 40 biolin, 10 edo 12 biola, 10 edo 12 biolontzelo, 6 edo 8 kontrabaxu eta 1 edo 2 harpa.

Kokapena

Harizko musika-tresnak (ez dute haizezkoek eta perkusiozkoek bezain ozen jotzen) zuzendariarengandik hurbil egoten dira. Atzean zurezko haizezko musika tresnak (txirulak, klarineteak, fagota…) egoten dira, eta ondoren, metalezkoak (tronpak, tronpetak…). Perkusiozkoak, indartsuagoak direnez, atzenean jartzen dira, zuzendariengandik urrun.

Musika Bandak

Bereziki haizezko eta perkusiozko musika-tresnaz osatutako taldeari deitzen zaio banda. Partaide kopurua oso aldakorra izan daiteke: Herri txikietako bandan 20 bat musikarik osatuta egon daiteke, eta hiri handietako bandak, berriz, 50 edo 60 partaide inguru eduki ditzake. Gehienetan, kalean egiten dituzte emanaldiak, bai kalez kale ibiliz edota plaza batean. Baina antzokietan edo beste leku itxi batzuetan ere ikus ditzakegu banden emanaldiak. Gure herrietako banda gehienak udalek babestutakoak izaten dira, baina badira beste mota batzuetakoak ere; adibidez, banda militarrak.

Euskal Herriko Haizezko Tresnak

Dultzaina

Dultzaina, gaitaren berdina da, baina nekazari-girora moldatua. Metalezkoa izan ohi da eta Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazale-giroetan jotzen da. Badirudi, gaur egun, bere “ahizpa” gaita nafarrak ia zeharo ordezkatu duela.

Gaita

Euskal Herrian “mihingain biko” soinu-tresnen artean ezagunenena eta zabalduena gaita da. Seguru aski jatorri arabiarrekoa, instrumentu honek ospe handiena Nafarroan ezagutu du. Festa, kontzertu eta herriko dantza guztietan erabilia, kalerako eta leku publikoetarako egina den instrumentu indartsua da. Gaiteroen konjuntu tradizionala bi gaita eta abalari batez osatzen da.

Txistua

Hiru zulo dituen “flauta zuzena” oso zabaldurik dago munduan zehar. Bi aldaera daukagu EH: “Nekazaritza-girokoa” eta “kale-girokoa”. “Kale-girokoa” taldean jotzen da eta hamazortzigarren mendean osatzen da gaur egun hain ezaguna den txistu-laukotea: Bi txistu, silbote bat eta atabala.

Alboka

Klarinete bikoitza dugu soinu tresna hau. Bi kainabera ditu, bat bost zulokin eta bestea hirukin. Mutur batean “fita” (bokilia) sartzen zaie. Beste muturrean, hatsa handitzen duen adar handi bat dauka. Pieza guztiak egurrezko “uztarri” batekin lotzen dira. Bizkaia eta Gipuzkoako mendien inguruetako erromerietan erabili izan da. Bere errepertorioa Fandango, Arin arin eta martxa deituriko dantzez osatzen da nagusiki. Gehienetan, albokaria panderoa eta kantua ematen zuen beste baten laguntzarekin ezagutu izan dugu.

Trikitixa

EH-ra Bizkaitik sartu zen, seguraski Bilboko portutik. Trikitixa izenak instrumentu talde txiki bat izendatzen zuen; zenbait euskal instrumentu tradizional (txistuak, alboka, etab.) eta orduantxe sartu zen akordeoia. Aurrerago, akordeoiak trikitixa izena hartu eta folklore barruan oso leku garrantzitsua izango du.

Euskal Herriko Perkusiozko eta Sokazko Tresnak

Membranofonoak

Makilez nahiz eskuz kolpatuak (perkutituak) eta igurtzitakoak. Musika laguntza eta oinarri erritmikoak ematen dituzte. Danborrak eta panderoak.

Panderoa

Panderoari danborra esaten zaio. Panderoa, euskal musikako perkusiozko instrumentu esentziala da, trikitixaren (akordeoi diatonikoa) eta albokaren eskuinek joan ohi da. Pandero jotzaileen artean ezagunena, Maurizia imitaezina dugu.

Idiofonoak

Zuzenean kolpatuak, eta punteatuak (malguak).

Musukitarra

Beste folklore askotan ezaguna den instrumentu hau, EH-an ere zabaldu zen, batez ere Gipuzkoan, eta musukitarra izena hartu zuen. Ahoarekin burdinazko mihingaina eragitean, errezonantzia-kutxaren moduko zerbait bihurtzen da eta ezpainean formari esker notak lortzen ditugu.

Txalaparta

Euskal idiofono bat da, eta konkretuki “erritmoko bastoi” bezala ezagutzen diren horietakoa. Nahiz eta bere jatorriari buruz datu gutxi egon, ematen duenez, neurri handi batean lanarekin lotuta dagoela esan dezakegu. Aztarna zaharrenak ikusirik, Gipuzkoako Donostia inguruan gordea izan da.

Kordofonoak

Kolpatutako soka (perkutitua), pultsatutakoa eta igurtzitakoa. Sokazko soinu-tresna eta soka-taldeak oso garrantzizkoak izan dira euskal organografian, nahiz eta gaur egun erabat galdurik egon. Hona hemen gaur egunera arte iritsi diren soka-taldeen lekuko bakarrak: xirulariei laguntzen zien danburia edo ttunttuna, mende hasierako biolin-jotzaile bat eta errondaila moduan jotzen zuten soka-taldeak.

Descargar

PDF Word HTML