Apaingarri eta elementu konplexuz betetako musika, oso markatua.
Ahots guztiek ez dute garrantzi berbera izango; izan ere, vox principalis garrantzitsuena izango da, eta honi gainerakoek laguntza harmonikoa emango diote.
Instrumentuzko musika guztiz garatuko da.
Operaren aurkezpenak aberastasunez eta dotoretasunez aurkeztuko dira.
Espresibitate handiko formak apurtu egingo dira, eta musika-forma berri ugari agertuko dira.
Musika-forma txikiak nahiago izango dira.
Orkestrak soinu distiratsua izango du, instrumentu kopurua handitu eta haize-metalezko familiakoak gehituko direlako.
Instrumentuetan birtuosismoa bilatuko da.
Instrumentuak: pianoa eta biolina.
Musika-formak: Forma handiak (kontzertua, sinfonia eta opera); Forma txikiak (Lied, Vals, Balada eta Fantasia); Bi forma berri (Olerki sinfonikoa eta musika programatikoa).
Musikagileak: Franz Schubert, Frédéric Chopin, Franz Liszt, Richard Wagner, Johannes Brahms, Ludwig van Beethoven (bigarren aldia).
Musika Modernoa (XIX-XX. mendeak)
Nazionalismoa
Errusian sortzen da, aberriarekiko maitasunetik eraginda.
Obra hauetan konpositoreek beren herrialdeko abestiak eta dantzak islatzen dituzte (beren folklorea).
Obrak askatasun osoz konposatuko dira.
Mugimendu honen sortzaileak: Franz Liszt eta Frédéric Chopin.
Inpresionismoa
Frantzian sortu zen (1905).
Instintu eta sentsazioetan oinarritzen dute inspirazioa.
Obra hauek ere askatasun osoz konposatuko dira.
Naturatik ateratzen dituzte gai gehienak.
Musikagileak: Claude Debussy eta Maurice Ravel.
Musika Garaikidea (XX. mendetik aurrera)
XX. mendean Europako musikak aldaketa osoa jasango du.
Musika-mugimenduen sakabanatzea gertatuko da, eta horren ondorioz, hemendik aurrera aldi berean sortuko diren estilo desberdinak izango ditugu.