Munduko Ekonomia Potentziak: Txina, India, Brasil eta Errusia

Informática y Telecomunicaciones2,6 KB

Txina

Gaur egun, Txina ekonomiarik dinamikoena da, eta gero eta garrantzi handiagoa du. Lehen ekonomia planifikatua zen, baina 1979. urtetik aurrera merkatu kapitalistako ekonomia bihurtu da.

Gaur egun, bigarren ekoizpen-potentzia da.

Ekonomia ereduaren ezaugarriak:

  • Txina munduko fabrika bihurtu da: teknologian (ordenagailuak, mugikorrak, telebistak…), ehungintzan (arropa, oinetakoak…).
  • Multinazional handien helmuga nagusia izan da, eskulan ugari, esanekoa eta merkea baitago. Halaber, etengabe handitzen ari den barne-merkatuak ere erakarri ditu multinazionalak.
  • I+G+b-n gero eta gastu handiagoa egiten ari da, eta EBren antzeko ahalegina egiten du.
  • Horrez gain, enpresak nazioartekotzeko politika egiten ari da. Adibidez: Txinako enpresak atzerriko multinazionalen zatiak erosten ari dira.

Alderdi ahulak:

Lan-baldintzak oso gogorrak dira (haurren lana; 12 orduko lanaldiak; ez dago elkartzeko askatasunik).

India

Munduko laugarren potentzia da, eta hainbat faktorek erraztu zuten ekonomiaren garapenaren hasiera (positiboak):

  • Indiak natura-baliabide garrantzitsuak ditu.
  • Industria oso dibertsifikatuta dago. Software informatikoaren industria da garrantzitsuena eta errentagarriena. Telekomunikazioak izugarri hazi dira.
  • Berrikuntza-ahalmen handiagoa du.
  • Indiako enpresa asko beste herrialdeetan kokatzen dira.

Erronka handiak (negatiboak):

Milioika biztanle pobreziatik ateratzea, iraupeneko ekonomiaren mende bizi baitira.

Brasil

Lehenengo ekonomia da Latinoamerikan, eta bederatzigarrena munduan. Hainbat faktorek errazten dute garapen hori:

  • Azken urteetan, Brasil atzerriko inbertsioen hartzaile nagusia izan da Latinoamerikan.
  • Nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuen (kafea, soja…) baliabide mineralen (burdina, altzairua…) eta baso-baliabideen (zuntzak, kautxua…) ekoizle nagusietako bat da munduan.
  • Bere alde du energia buruaskia izatea.
  • Industrietan hauek nabarmentzen dira: larrugintza- eta oinetakogintza-sektorean.
  • Sao Paulo herrialdeko eragile ekonomikoa da.
  • Ekonomia-dinamismoa dela, kanpo zorra murriztu du.

Negatiboak:

Pobrezia-mailak eta errenten arteko aldeak oso handiak dira oraindik.

Errusia

Errusia munduko bi superpotentzietako bat izan zen hainbat urtetan, Estatu Batuekin batera. 1989tik aurrera, bloke komunista erori zenean eta merkatu-ekonomia lortzeko trantsizioa hasi zenean, Errusian krisialdi larria hasi zen.

Egun, Errusiako ekonomia suspertu egin da.

Descargar

PDF Word HTML