Mitosia: faseak eta garrantzia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 2,94 KB
Actualizado el

Resumen

Dokumentu honek mitosiaren faseak azaltzen ditu: interfaseko amaiera, profasea, metafasea, anafasea eta telofasea-zitozinesia. Ondoren, prozesuaren ondorio nagusiak aztertzen ditu, hala nola egonkortasun genetikoa, hazkundea, ugalketa asexuala eta populazioen hazkuntza. Azkenik, zelulek zatitzeko noiz den erabakitzen duten faktoreak azaltzen ditu.

Puntos clave

  • Interfaseko amaieran DNA bikoiztu egiten da (S aldia) eta zentriolo bikotea (diplosoma) bikoiztu egiten da G2 aldian.
  • Profasean nukleoloa eta mintz nuklearra desagertzen dira, eta kromosomak espiralizatu egiten dira.
  • Metafasean kromosomak zelularen ekuatorean kokatzen dira, eta zentromeroak lerrokatuta daude.
  • Anafasea mitosiko fase azkarrena da: zentromeroak erdibitzen dira eta kromatidak poloetara mugitzen dira.
  • Telofasean kromosomak desespiralizatzen dira, nukleoloa eta mintz nuklearra berriro agertzen dira, eta zitozinesiarekin bi zelula alaba sortzen dira.
  • Mitosiari esker bi zelula alabek informazio genetiko bera eta kromosoma kopuru bera jasotzen dute.

Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba

MITOSIA

Interfasearen Amaiera

  • S aldian material genetikoa bikoiztu.
  • G2 aldian, zentriolo bikotea (diplosoma) bikoiztu eta kromatina kondentsatzen hasi.

Profasea

  • Nukleoloak eta mintz nuklearra desagertu.
  • Diplosomak poloetarantz abiatu, aparatu mitotikoa eratu arte.
  • Kromosomak guztiz espiralizatu eta ikuskor bihurtu.

Metafasea

  • Kromosomak mugitu eta beraien zentromeroak zelularen ekuatorean kokatu arte.
  • Kromosomak ikusteko momenturik onena da, guztiz kiribilduta daudelako.

Anafasea

  • Faserik azkarrena.
  • Zentromeroak erdibitu eta poloetarantz joango dira.
  • Polo bakoitzaren inguruan bi kromosoma-multzo berdin geratuko dira.

Telofasea eta Zitozinesia

  • Profasean gertatutakoaren aurkakoa gertatuko da.
  • Kromosomak desespiralizatu kromatinak bihurtu arte.
  • Mikrotubuluak desagertu.
  • Nukleoloa eta mintz nuklearra agertu.
  • Amaieran, bi nukleo interfasiko berdin edukiko ditugu, kromosoma kopuru bera eta informazio genetiko berdinarekin.

Prozesu honen Ondorio Garrantzitsuenak:

  1. Egonkortasun Genetikoa: Zelula kumeek amaren informazio genetiko berdina eta kromosoma kopuru berbera jasotzen dutenez, bermatua dago egonkortasun genetikoa arbaso beretik datozen zelula guztietan.
  2. Hazkundea: Mitosia jarraituarengatik, organismoko zelula kopurua handitu egiten da eta organismoa hazi egiten da.
  3. Ugalketa Asexuala eta Birsorkuntza: Organismo zelulanitz askoren ugalketa mitosian oinarritutako prozesu asexualen bidez gertatzen da.
  4. Populazioen Hazkuntza: Izaki zelulabakarren kasuan mitosi bidez gertatzen da.

Nola Dakite Zelulek Noiz Zatikatu Behar Duten?

  • Nukleo/Zitoplasmaren Erlazioa: Badirudi zitoplasmak bolumena handitzen duenean, zatiketa eragiten duela.
  • Erloju Biologikoa: Zelula barruan zatiketa-kopurua mugatzen duen erloju biologiko moduko bat dagoela esaten da. Mitosi-kopuru jakin baten ondoren, zelulek ezin dute zatitzen jarraitu.
  • Kanpoko Faktoreak: Tenperatura, erradiazioak, etab., mitosiaren erritmoa handitzea edo mitosia blokeatzea eragin dezakete.
  • Proto-onkogeneak eta Anti-onkogeneak.

Preguntas frecuentes

Zer gertatzen da profasean?

Profasean nukleoloa eta mintz nuklearra desagertzen dira, diplosomak poloetara mugitzen dira aparatu mitotikoa eratzeko, eta kromosomak guztiz espiralizatu eta ikusgai bihurtzen dira.

Zein da mitosiko fase azkarrena?

Anafasea da mitosiko fase azkarrena. Fase honetan zentromeroak erdibitzen dira eta kromosomak poloetara mugitzen dira.

Zergatik da garrantzitsua mitosia?

Mitosiari esker zelula alabek amaren informazio genetiko berdina jasotzen dute, eta horrek egonkortasun genetikoa bermatzen du. Gainera, organismoen hazkundea eta ugalketa asexuala ahalbidetzen ditu.

Ponte a prueba

Tarjetas de repaso

Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.

Test

1. Zein aldian bikoiztzen da zentriolo bikotea?
2. Zein fasetan kokatzen dira kromosomak zelularen ekuatorean?
3. Zer gertatzen da anafasean?
4. Zer ondorio du mitosiak zelula kumeetan?
5. Zein faktorek eragin dezakete mitosiaren erritmoa?

Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.