Lipidoak: sailkapena, gantz azidoak eta funtzioak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología
Escrito el en
euskera con un tamaño de 25,33 KB
Actualizado el
Resumen
Dokumentuak lipidoen ezaugarri orokorrak, sailkapena eta funtzioak azaltzen ditu. Gantz azidodun eta gantz azidorik gabeko lipidoen artean bereizten du, eta gantz azidoen, gantzen, fosfolipidoen, esteroideen eta terpenoen egitura eta eginkizunak aztertzen ditu. Gantzen digestioa eta kolesterolaren garraioa ere jorratzen ditu.
Puntos clave
- Lipidoak uretan disolbaezinak dira eta disolbatzaile organikoetan ondo disolbatzen dira.
- Gantz azidoak R-COOH formula orokorra dute; gehienek 16 edo 18 karbono dituzte.
- Gantz azido aseek lotura bakunak dituzte eta urtze puntu altuagoa; asegabeek lotura bikoitzak dituzte.
- Gantzak glizerinaz eta hiru gantz azidoz osatuta daude, ester loturen bidez (esterifikazioa).
- Gantzek energia erreserba dira: 9 kcal/g, gluzidoek 4 kcal/g ematen dute.
- Kolesterola zelula mintzen osagaia da eta D bitaminaren eta hormona batzuen aintzindaria da.
- LDL kolesterola zeluletara garraiatzen du, eta HDL gibelera itzultzen du.
Resumen generado con IA a partir del documento. Ponte a prueba
5Lipidoak
Molekula organiko hauetara hurbiltzeko, hona hemen, oso ezagunak diren zenbait lipido: olioa, koipea eta gurina. Bestalde, naturan ikusten ditugun kolore gorri, laranjatu eta hori gehienak eragiten dituztenak ere lipidoak dira.
Ezaugarri orokorrak
Molekula organiko hauek oso desberdinak dira kimikoki beren artean, baina propietate fisiko berdinak dituzte guztiek. Uretan disolbagaitzak edo disolbaezinak dira, baina disolbatzaile organikoetan (alkoholetan, azetonatan, formoletan ... ) ondo disolbatzen dira.
Eguneroko janarietan hartu behar dira lipidoak, energia iturri izateaz gainera horietatik lortzen baitira funtsezkoak diren bitaminak (A eta D, besteak beste) eta gantz azido esentzialak (azido linoleikoak, linolenikoak eta arakidonikoak).
Konposizio kimikoari erreparatuta, karbonoz (C), hidrogenoz (H) eta oxigenoz
(O) osatuta daude.
Horrez gain, zenbait lipidok nitrogenoa (N) eta fosforoa (P) dute.
Sailkapena
Nahiz eta molekula horiek oso heterogeneoak izan, bi taldetan sailkatzen dira lipidoak: konposizioan gantz azidoak dituztenak eta gantz azidorik ez dutenak. Beraz, gantz azidodun lipidoak edo saponifikagarriak eta gantz azidorik gabeko lipidoak edo ez-saponifikagarriak daude.
GANTZ AZIDODUN LIPIDOAK
ZER DIRA GANTZ AZIDOAK?
Gantz azidoak kate hidrokarbonatatu luze batez osatutako molekulak dira, kate horren amaieran, karboxilo talde bat dutela (-COOH); beraz, hau da gantz azidoen formula orokorra: R-COOH.
Izaki bizidunetan, gantz azidorik ohikoenek karbono kopuru bikoitia dute; normalean, 16 edo 18.
Zenbait alde daude gantz azidoen artean: kateen luzera, lotura bikoitzak dituzten ala ez, eta lotura bikoitz horiek katearen barruan duten posizioa.
Lotura bikoitzik ez duten gantz azidoei aseak edo saturatuak deitzen zaie; izan ere, kateko karbono atomo guztiak lau C edo H atomorekin elkartzen dira, lotura bakunen bidez.
Lotura bikoitzen bidez lotutako karbono atomoak dituzten gantz azidoei, berriz, asegabeak edo ez-saturatuak deitzen zaie.
Taula honetan, gantz azido saturatu eta ez-saturatu nagusiak azaltzen dira.
Alde hori oso txikia da, itxuraz, baina ondorio handiak ditu azidoen eta horien
gantzen propietateetan. Ikus dezakezunez, gantz azido saturatuen urtze puntua
gantz azido ez-saturatuena baino altuagoa da.
1 Gantzak edo triglizeridoak edo azilglizeridoak
Lipido hauek gantz ehuneko zeluletan
pilatzen dira, adipozitoetan, alegia.
Adipozitoek alde batean dute nukleoa,
gantz tantak zelularen zitoplasma osoa betetzen baitu ia-ia .
Gantzak glizerinaz eta gantz azidoz osaturik daude. Glizerina trialkohola da, eta gantz azidoa karbonozko katea da, mutur batean azido taldea duen karbonozko kate luzea.Gantz azido bakoitzaren azido taldea glizerinaren alkohol talde batekin lotzen da, ur molekula bat galduz. Lotura mota horri ester lotura deitzen zaio eta gantza eratzeko prozesuari esterifikazioa.
Glizerinaren beste bi alkohol taldeak ere esterifika daitezke, eta diglizeridoak eta triglizeridoak lortuko lirateke era horretan.
Animali gantzak solidoak dira inguruneko tenperaturan; landareenak, berriz, likidoak dira, hots, olioak dira. Gantzak, batipat, gantz azido aseak (lotura bakunak dituztenak karbonozko katean) dituztelako dira trinkoak; olioak, berriz, gantz azido asegabeak (lotura bikoitzak edota hirukoitzak dituztenak katean) dituztelako dira likido.
Gantzak eta koipeak hidrolizatu egiten dira, eta hidrolisia esterifikazioaren aurkako prozesua da. Gure gorputzean urdaileko eta hesteetako lipasa entzimei esker (urdail-lipasa, area-lipasa, lipasa enterikoa) egiten da hidrolisia.
Koipe tantak handiak izaten dira eta lipasek azalean erasotzen diete, horregatik, gibelaren laguntza funtsezkoa gertatzen da, bestela koipeen hidrolisiak (digestioak) denbora luzea beharko bailuke.
Gibelak sortzen duen behazuna behazun-xixkuan pilatzen da. Koipeak duodenora heltzen direnean, behazuna hara isurtzen da eta koipe tantak emultsionatzen ditu; hau da, tanta txiki askotan zatitzen ditu. Hala, lipasek azalera gehiago dute erasotzeko, eta gorputzak azkarrago bereganatzen ditu koipeak. Gure digestio-aparatuak errazago digeritu eta bereganatzen ditu azido koipetsu ez-saturatuak dituen koipeak. Hidrolisian lortutako glizerinak eta azido koipetsuek heste meharreko pareta zeharkatzen dute eta kapilar linfatikoek zurgatu egiten dituzte. Prozesu hori barreiadura erraztuaz egiten da, hots, energiarik gastatu gabe. Behin kapilar linfatikoetan daudenean, glizerina eta azido koipetsuak esterifikatu eta Koipe modura garraiatzen dira hodi linfatikoetatik barrena larakope benaraino; hots, odolean sartzen dira. Horrela bada, sistema linfatikoa eta odolaren zirkulazio sistema komunikatuta daude. |
Gantzek dituzten eginkizunak
1) Gantzek erreserba eginkizuna dute; hala, gorputzak gluzidorik ez duenean, gantzak erabiltzen ditu energia iturri gisa. Gantzek gluzidoek baino energia
gehiago ematen dute (gantzek 9 kilokaloria gramoko eta gluzidoek 4 kilokaloria)
• Zer erregai mota erabiltzen dute hegaztiek migrazio bidaia luzeetan?
Zergatik?
Lipidoak proportzioan arinagoakdira gluzidoak baino, dentsitate txikiago dute, beraz, higikortasunean laguntzen du (landareek higikortasunik ez dutenez, lipido zein gluzido gisa metatzen dute energia).
Gantz ehunean, zelulek energia lipido eran pilatzeko ahalmen mugagabea dute, glukogenoa pilatzeko baino handiagoa.
2) Gantzek hotzetik babesten dute gorputza. Isolatzaile termikoak dira. Animalien larruazalaren azpian gantz ehuna dago eta honek isolatzaile moduan jokatzen du, barneko tenperatura mantenduz nahiz eta kanpoko tenperatura hotza izan.
Argizariak
Kate luzeko alkohola eta gatz azido baten ester loturak eratzen du argizaria, hau da, lipido solido eta iragazkaitza (apolarra).
Babes funtzioa betetzen dute.
2. Fosfolipidoak
Lipido konplexu hauek glizerinaz, bi gantz-azido eta azido fosforikoz osaturik daude eta sarritan beste konposatu polarra ere badute.
Fosfolipido molekuletan uraren aurrean portaera desberdina duten bi parte bereizi behar dira: bata hidrofiloa da (parte polarra) eta bestea hidrofoboa (parte apolarra). Horregatik, molekula horiek anfipatikoak direla esaten da eta orientatu egiten dira uraren aurrean.
Fosfolipidoak mintz biologikoen garrantzi handiko osagaiak dira, eta egiturazko eginkizuna dute, beraz.
GANTZ AZIDORIK GABEKO LIPIDOAK
3 Esteroideak
Esteroideek beren osaketan ez dute glizerinarik, ez azido koipetsurik. Hala, kimikoki lipido horiek ez dute zerikusirik aurrekoekin.
Esteroide oso ezagunenak ikusiko ditugu ondoren:
kolesterola, D bitamina eta sexu-hormonak.
Kolesterola
Kolesterola zelula mintzen osagaia da. Horrez gainera, D bitaminaren eta hormona batzuen aintzindaria ere bada; adibidez, sexu hormonena eta giltzurrun gaineko hormonena.
Kolesterolak jatorri bikoitza du: exogenoa (dieta) eta endogeno (gibelean sintetizatzen dena) . Hala, gantz ugari duten janariek kolesterol endogenoaren sintesia errazten dute.
Kolesterola, beste gantz batzuekin batera, lipoproteina batzuen bidez garraiatzen da zeluletara.
Lipoproteinak proteina eta lipidoz osatutako konplexu makromolekularrak dira, gantzak gorputzean zehar garraiatzen dituztenak. Esfera-formakoak eta hidrosolubleak dira. Nukleoa lipido apolarrez (kolesterol-ester eta triglizeridoz) osaturik dago, eta kanpoko geruzan uretan disolbagarriak diren fosfolipidoen buru polarrak eta proteinak daude
Lipoproteina hauetatik ezagunenak LDL eta HDL dira. LDL (dentsitate txikiko lipoproteina ) kolesterolaren garraiatzailea da. LDL molekulen hartzaile berezi batzuk dituzte zelulek. LDL molekula zelularen hartzailearekin batzen denean, kolesterolak zelularen mintza zeharkatzen du, eta hainbat eginkizun betetzen ditu zelula barnean. HDL (dentsitate handiko lipoproteina) ere, kolesterolaren garraiatzailea da. Odolean dagoen kolesterola gibelera bueltatzen du. Modu horretan, odol hodietan gerta daitezkeen kolesterol metaketak sahiesten ditu.
D Bitamina
D bitaminak gorputzak bereganatzen duen Ca kopurua kontrolatu eta erregulatzen du; hala, hesteetan zurgatzen den Ca kopurua, eta odolean pilatzen dena erregulatzen ditu, eta hezurren eraketa ere bai. Horregatik, D bitamina behar baino urriagoa denean, hezurrak bigundu eta deformatu egiten dira, eta eritasun larriak agertzen dira; esaterako, errakitismoa umeetan eta osteomalazia pertsona helduetan. Behar baino ugariagoa denean, berriz, kaltzifikazioa eragin dezake zenbait organotan; bihotzean, gibelean, giltzurrinetan eta beste hainbatetan.
Sexu-hormonak
Sexu-hormonak sexu-guruinetan (gizonezkoen barrabiletan eta emakumezkoen
obulutegietan) eratzen diren hormonak dira.
Barrabilek androgenoak sortzen dituzte, testosterona gehienbat, eta testosteronak sexu-organoen heldutasuna eta betetzen duten funtzioa erregulatzen ditu. Era berean, bigarren mailako sexu-ezaugarriak finkatzen ditu; adibidez, ahots aldaketa, muskuluen garapena, ilearen banaketa ...
Obulutegiek estrogenoak eta progesterona sortzen dituzte. Estrogenoek sexu organoen funtzioa, heldutasuna eta bigarren mailako sexu-ezaugarriak erregulatzen dituzte. Progesteronak, berriz, haurdunaldian eta obulu ernalduaren kokapenean parte hartzen du, endometrioaren garapena erregulatzen baitu.
4. Terpenoak
Terpenoak isoprenoaren deribatuak dira.
Lipido hauek landareetan daude, batez ere. Hona hemen adibideak:
Landare esentziak: geraniola, mentola, limonenona…
A, E, K bitaminak
Landareen pigmentuak: karotenoideak, xantofilak.
Preguntas frecuentes
Zer dira gantz azido aseak eta asegabeak?
Gantz azido aseak lotura bikoitzik gabeko gantz azidoak dira, eta asegabeak lotura bikoitzak dituztenak. Aseak normalean solidoak dira inguruneko tenperaturan, eta asegabeak likidoak (olioak).
Zein da gantzen eginkizun nagusia?
Gantzek erreserba energetikoa dute, gluzidoek baino energia gehiago emanez. Gainera, gorputza hotzetik babesten dute isolatzaile termiko gisa.
Zein da LDL eta HDL lipoproteinen arteko aldea?
LDL kolesterola zeluletara garraiatzen du, eta HDL odolean dagoen kolesterola gibelera itzultzen du. Horrela HDLk odol hodietako kolesterol metaketak saihesten ditu.
Ponte a prueba
Tarjetas de repaso
Pulsa una tarjeta para ver la respuesta.
Test
Preguntas generadas con IA a partir del documento: comprueba las respuestas con el texto.