Metalurgia: Tratamendu Termikoak eta Saiakuntzak
Iraoketa
Iraoketa: Tenplaketarena baino tenperatura txikiagoraino berotzen dira, egonkortasun handiagoa lortzeko. Hozte azkarrak zailtasuna hobetzen du, tenplatutako piezen gogortasuna gutxituz. Faktore garrantzitsuena tenperatura horretan egon beharreko denbora da. Tenplatutako piezen hauskortasuna eta barne-tentsioak ezabatzeko balio du.
Tratamendu termokimikoak
Metalei hainbat elementu gehituz, beren azaleko konposizio kimikoa aldatzeko eragiten zaizkien berotze eta hozte prozesuak dira:
- Zementazioa: Karbono kantitatea handitzen da. Tratamendu hau marruskadura eta kolpeak jasan behar dituzten piezekin erabiltzen da, azaleko gogortasuna eta erresilentzia handitzeko.
- Nitruzazioa: Nitrogenoa gehitzen zaio. Zementazioarekin lortutakoak baino gogortasun eta higidurarekiko erresistentzia handiagoak lortzen dira.
- Zianurazioa: Karbonoa eta nitrogenoa erabiltzen dituenez, aurreko altzairuekin nahiz aleazio-altzairuekin erabiltzen da.
- Sulfinizazioa: Sufrea, nitrogenoa eta karbonoa gehitzen die metalen azalei. Aurreko hiru kasuetan baino higadura eta korrosioarekiko erresistentzia askoz handiagoa lortzen da.
Materialen hautaketa eta saiakuntzak
Ezaugarri hauek zehazteko saiakuntzak erabiltzen dira. Trakzioa, konpresioa edo makurdura dira esfortzu fisikoak. Materialaren barne-egiturari buruzko datuak lortzen dira: dilatazioa, dentsitatea, eroankortasun termikoa, elektrikoa edo magnetikoa, eta eragile kimikoekiko erresistentzia.
Bi saiakuntza mota daude: saiakuntza suntsitzaileak eta saiakuntza ez-suntsitzaileak.
- Saiakuntza suntsitzaileetan: Probeta bat erabiltzen da eta behin bakarrik erabil daiteke.
- Saiakuntza ez-suntsitzaileetan: Materialak ez du kalterik hartzen.
Saiakuntza suntsitzaile estatikoak
- Marradurarekiko gogortasun saiakuntzak: Martens metodoa.
- Gogortasun saiakuntzak sarpen estatiko bidez: Brinell metodoa, Vickers metodoa eta Rockwell metodoa.
- Trakzio saiakuntzak: Forma eta dimentsio jakineko probeta bati trakzio-esfortzu bat ezartzen zaio, bere ardatzaren norabidean. Erabiltzen diren probetek sekzio zirkular uniformea eta luzera kalibratua dute, luzapenak eragindako deformazioak neurtzeko. Materialaren elastikotasuna zehaztu ahal izateko, tentsio unitarioa eta luzeraren handitze unitarioa izan behar ditugu kontuan.