Energia Berriztagarriak: Motak, Abantailak eta Erronkak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,56 KB
Energia Berriztagarrien Iturriak
1. Eguzki Energia
Bi modu nagusi daude:
- Termikoa: Likido bat berotzeko erabiltzen da, kolektoreen bidez.
- Fotovoltaikoa: Eguzki-argia zuzenean elektrizitate bihurtzen da panel fotovoltaikoen bidez. Etxean erabil daiteke edo sare elektrikora bideratu.
Alde onak: Agortezina da, energia garbia da (ez du zarata edo kutsadurarik sortzen) eta erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten du.
Alde txarrak: Latitudearen eta urtaroen araberakoa da, ezin da metatu (berehala erabili behar da) eta eskala handian lur eremu handiak behar ditu.
2. Energia Eolikoa
Haizearen mugimenduaz baliatzen da, lurrazaleko intsolazio-aldeen ondorioz sortua. Airesorgailuak erabiltzen dira elektrizitatea sortzeko.
Alde onak: Ez da agortzen, mantentze-lan errazak ditu, errendimendu handia du eta erregai fosilekiko mendekotasuna txikitzen du.
Alde txarrak: Haizearen mende dago, zaila da metatzea, hegazkinentzat arriskutsua izan daiteke, lur eremu handiak behar ditu eta radarretan interferentziak sor ditzake.
3. Biomasa
Animalia edo landare-material organikoetatik lortzen da. Hiru erabilera nagusi ditu: biogasa lortzea, beroa sortzea eta elektrizitatea ekoiztea.
Alde onak: Hondakin biodegradagarriak erabiltzen ditu, erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen du eta hondakinak kudeatzeko kostuak aurrezten dira.
Alde txarrak: Errendimendu txikia du, eta bolumen handia duenez, zaila da garraiatzea eta metatzea.
4. Energia Geotermikoa
Lurraren barruko berotik lortzen da. Geografikoki mugatua dago.
Alde onak: Ez du hondakinik sortzen eta herrialde batzuetan oso errentagarria da.
Alde txarrak: Hobiak aurkitzea zaila eta garestia da; zulaketa, ustiapena eta mantentze-lanak konplexuak dira.
5. Marea Energia
Itsasoko uren mugimenduetatik (mareetatik) lortzen da.
Alde onak: Energia iturri garbia da, ez du hondakinik sortzen eta ia agortezina da.
Alde txarrak: Ekosisteman eragina izan dezake, leku gutxitan erabil daiteke, errendimendu txikia du eta teknologia oso garestia eskatzen du.
Energiaren Etorkizuna
- Teknologia garatu: Energia berriztagarrien eraginkortasuna hobetzeko.
- Kontzientziazioa: Herritarren erantzukizuna sustatzea, aurrezteko ohiturak hartzeko.